Euskararen inguruko albiste laburrak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Marta Mata eta hizkuntz eredua eskola katalanean

Toni Mollà Valentziako Unibertsitateko filologia irakasleak Marta Mata pedagogoari egin dio erreferentzia www.gipuzkoaeuskara.net webguneko artikuluan. Mata pedagogo katalan hilberriak, beste gauza askoren artean, sare bakarreko eskola katalana defendatu zuen, hau da, katalanez irakatsiko zuena. Eredu horretako eskola kohesio sozialeko eta integrazio soziolinguistikoko tresna zela defendatu zuen. Hona Mataren harira Mollàk idatzitakoaren zati bat: «Bere arrazoibideen eta proposamenen zehaztasunak erabateko arrakasta izan zuen. Kataluniako Generalitateko bi gobernuek, Jordi Pujolenak eta Pasqual Maragallenak, ‘estatu politika’ gisa hartu dute sare bakarra, malgua eta gizarteko aldaketei adi egongo dena behar dela. Gainera, biek katalana hartu dute integrazio eta sustapen sozialeko tresna gisa, irakaskuntzaren hizkuntza instrumental eta herrialdearen hizkuntza sinboliko gisa. Tamalez eta zuhurtzia soziala alde batera utzita, valentziarrok kontrako eredua, eredu horren negatiboa, garatu dugu. Gobernu sozialistek eta popularrek gaztelaniazko irakaskuntzarekin jarraitu dute, eta katalana eta valentziera borondatezko hizkuntzatzat utzi dituzte, irakasleek, ikasleek eta ikasleen gurasoek aukeratzeko hizkuntzatzat. Logikoki, Katalunian lortu duten emaitzaren kontrakoa lortu dugu, gobernuan edozein koloretako alderdia egon arren. Valentziako eskola -eta, beraz, baita Valentziako gizartea ere- zatituta dago, irakaskuntzako hizkuntzen arabera. Hizkuntza ez da integrazio tresna, eta zatiketa eta bereizketa bultzatzen du. Hori oso larria da herrialdera iristen ari diren migrazioak kontuan hartuta; izan ere, gaztelania aukeratzen dute integrazio hizkuntza gisa».


Etorkinak eta euskara

Xabier Aierdi soziologoak www.euskara.euskadi.net/hizkunea webgunean EAEra doazen etorkinen hizkuntz eta kultur integraziorako bideei buruz idatzi du. Hona pasarte bat: «Beste kontu bat iruditzen zait euskararena, eta immigrazioak hemen ere ez ditu arazo berriak sortzen, zeudenak berriro seinalatu edo intentsifikatu baino ez. Horrela,
1. Nork ez du irakurri Koldo Izagirreren «Z Eredua» artikulua eta nor ez dator bat han esaten zen %90ekin gutxienez?
2. Nork ez du askotan pentsatu eta esan egungo ereduak errebisatu egin behar direla, ez dutelako euskararen geroa bermatzen: egoera berriek esperimentazio berritua behar dutela?
3. Nor ez da konsziente euskarak bi kode dituela egungo ikasleengan: bizipenena, zeinetan ia agertzen ez den, eta ikasketena, angustiaz bizi dutena askotan ikasleek. Hau zer da, egoki ala desegoki, on ala txar? Seguruenik on eta desegoki. Seguruenik, izan behar duena.
(...)
5. Zer egin behar du etorkinak bertakoak egiten ez duenik? Hau ere argumentu erretorikoa da, baina egia da. Agian, bertakoak egiten ez duena eta euskara ikasi, baina hori ere zaila da».


Azkenak
2025-06-16 | Aiaraldea
Juan Garai konkistatzailearen “aurpegia zuritzea” leporatu dio EH Bilduk Urduñako Udalari

2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.


Irungo kale-segurtasuna zaindu nahian sortu den ‘Auzo Patruilak’ ez ditu agintariak kezkatzen

Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]


Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


Ekotalibanak

Ustez lasaiak diren espazioetan ere hau sinatzen duenak jasotakoak dira hurrengoak: ekotaliban, NIMBY, bobo, kolapsista, negazionista, ekozekena, belarjale... Denek partekatzen dute eremu semantikoa: ekologismoa. Ekologismoaren baitako zenbait pertsonari edo mugimenduri deitzeko... [+]


2025-06-16 | Jakoba Errekondo
Gaizki hezitako tomatea

Ipurdia belztu egiten zaio. Tomate (Solanum lycopersicum) alea sano-sano ikusten da, landarean zintzilik, goitik behera begiratzen baitiogu. Buruz behera edo hankaz gora jarriz gero ipurdia beltz-beltz azalduko du. Ipurdian txanpon baten antzeko beltzune borobila, oso beltza eta... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


Gazara martxak bere helburua mantentzen du Egiptoko Gobernuaren errepresioaren gainetik

Egiptoko Poliziak militante ugari atxilotu ditu ostiralean, eta hainbat zauritu eragin, protesta oztopatzeko saiakeratan. Nazioarteko martxaren antolatzaileek adierazi dute aurrera jarraituko dutela, eta datozen orduetan erabakiko dituzte hurrengo pauso zehatzak.


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Eguneraketa berriak daude