Bahea


2006ko irailaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ludger Mees-ek Noticias de Gipuzkoan esanak: «Gero eta jende gehiagok ikasi nahi du euskaraz gure unibertsitatean. Nolabaiteko desoreka sortzen da, gure irakasleen perfila ez datorrelako guztiz bat eskaera horrekin. 4.000 irakasleetatik heren bat baino ez da elebiduna».

Jean-Baptiste Coyos hizkuntzalaria gipuzkoaeuskara.net-en: «Hizkuntz politikako proiektua dela-eta, botere publikoek eta euskararen alde lan egiten duten elkarteek ahalegin guztiak egin beharko lituzkete, euskararentzat erabilera-eremu berriak sorrarazteko eta horietan euskara ohiko hizkuntza izateko, egungo eremuak (ikastolak, euskal irratiak) sendotu daitezen. Horretarako, igorle bakoitzak euskararentzat truke-sareak osatu beharko ditu, euskara Iparraldean gero eta beharrezkoagoa izan dadin. Eta hori lortze aldera, Euskararen Erakunde Publikoaren aurrekontua (egun 1.700.000 eurokoa da) handitu egin beharko da».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude