Topa-guneen beharra


2006ko uztailaren 23an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Lerro hauek idazten ari naizela ustekabeak harrapatu egin nau. Fernando Muniozguren adiskidea duela gutxi hil da, minbiziak jota. Berria irakurrita sinestu ezinean nabilela, askotan izan genituen iritzi trukeak, askotarikoen artean proiektuak konpartituz elkarrekin aurrera egiteko gogoa, kemena, borondatea gogora datozkit. Burura datozkit, halaber, besteren artean, bake bideak baliatuz herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenean jartzen zuen indarra, euskararen indarberritzea ahalbidetzeko xedez gure hizkuntzaren aldeko lanari lehentasuna, zentraltasuna esango zuen berak, eman beharraz egin ohi zuen azpimarra. Ezkerreko ez baztertzailea, askotariko sentibera zutenei irekitako abertzalea, iritzi eta indarrak metatzearen aldeko euskaltzale peto-petoa.

Duela hilabete gutxi Euskal Herrian irekitako prozesuak zer emanen duen bere begiekin ikustea desiratuko zukeen Fernandok, egon ziur. Kostata, jardun politiko desberdinetan, horietako hainbat muturretan, ari direnen arteko elkarrizketak bidea egiten ari diren honetan, euskalgintzan zer berri? galdetu dezake dagokeen talaiatik. Diskurtso berririk egituratzeko prozesurik ba ote dago gure artean? Ekimenak adostasunean oina hartuz eraikitzeko eta garabidean jartzeko borondaterik sumatzen al da bazterretan? Zaharrak berri! Esango du hainbatek.

Izan ere, politikaren zakuan lagun hurkoa entenditzeko, prozesuak konpartitzeko dauden ahaleginak ez dira igartzen euskararen aldeko jardunean. Euskarari lehentasuna ematen ahalegindu ordez, epe laburrean protagonismoa bilatzeari begira, alde bakarreko eta atxikimendua ez besterik bilatzen duten estrategia politiko jakineko ekimenak dira abian jartzen direnak, gure hizkuntza indarberritzeko ahalegina beste eszenatoki batera eramateko eragingarritasunik ez erakutsiz, euskara jendartera, paseoan ateratzen den txorimaloa bailitzan baliatuz.

Euskararen indarberritze ahaleginak gizartean bizi dugun errealitatea kontuan hartuz, testuinguru hori eraldatze aldera, askotarikoen arteko, ideien nola baita hizkuntza-elkartearen jatorriaren aldetik, adostasunak etengabe ehuntzea eskatzen du. Inguruabar horretan, besteak beste, EAEko euskararen erabilpena normalizatzeko Legeak eskaintzen dituen aukerak indarrean jartzeko ezintasun politikoak nola baita sozialak ditugunean, Lege berri batean esperantzak eta indarrak jartzea sakoneko arazoari itzuri egitea da, nik uste, hezkuntza-ereduei buruzko eztabaidan D eredu indartua bezalako formulak, euskarazko irakaskuntzan egin dugun ibilbide arrakastatsuari muzin egin eta hogeita bost urte atzera egitea den bezala.

Nafarroan, ostera, datorren urteko hauteskundeen jiran, UPN tarteko egongo ez den bestelako gobernua eratzeko itxaropena dagoenean, euskarak lehenbiziko pisura iristeko zailtasunak dituenean, horretara iristeko bidea egin ordez, hogeita hamargarren pisuaren bentanetan jarriko ote da indarra, euskararen inguruan aldeko iritziak bil daitezen ezinezko bihurtuz, hiztun kopurua emendatzeko urratsei, apalenak direnei bada ere, duela zenbait urte bezala, ateak berriro itxiz? Eta Iparraldean, euskararen aldeko hizkuntza politika bat gorpuztuz joateko abagunea ireki delarik, diren aukerak, lankidetzarako heldulekuak ez ote dira baliatuko direnak direlako gurdi horri tiraka ari zaizkienak?

Euskarak erronka handiak ditu, bistan da, baina horiei nekez erantzungo diegu bakoitza den tokikoa izanik, euskararen indarberritzea denon egiteko komuna bezala ulertzeko, azterketak batera jartzeko eta estrategiak bateratzeko urrats eragingarririk eta erabakigarririk egin ezean.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude