Iruñearen alde iluna


2006ko uztailaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iruñea gure hiri buruzagi historikoak alde argiak eta ilunak ditu euskaldunontzat. Berriki jaso dute omenaldia hango zitadelan, ankerki fusilatu zituzten hirurehun pertsonen ondorengoek. Duela ez asko gogoratu dizkigu Fermin Erbiti kazetariak 1937ko ostiral santuko prozesioa eta Egiatarren amaren oihuak: Birjina santua! Seme bat hil dizutelako ari zara negarrez. Ba, begira, lau hil dizkidate niri! Esanahitsua da hauek guztiak, zer da-eta hirurogeita hamar urtera egin behar izatea, eta ezkutuan bezala, oraindik ere!

Ildo bertsutik, Iruñetik hamar kilometrora daude Ezkaba mendiaren gailurrean hondoratuak, Alfonso XII.a errege zela egindako gotorlekuaren hormak, batez ere, preso politikoendako presondegi eta kontzentrazio-esparru gisa erabili dena 1934tik 1945era. Egun hetsia dago, eta aisialdirako erabiltzen da: bizikletan ibiltzeko, parapente egiteko... 2001ean Espainiako Arte Ederretako Zuzendaritza Nagusiak Interes Kulturaleko Ondasuntzat jo du, eta benetan halaxe da, gure historia ezagutu eta gogoan gordetzea beharrezkoa dugula uste dugunontzat.

1934ko urriko iraultzaren ondotik, preso asturiar eta ezkertiarrez bete zuten; 1936an, hauteskundeetan Fronte Popularrak irabaztean, preso komunak bakarrik gelditu ziren, eta urte bereko abuztutik aurrera, lauzpabost mila preso hartu zituen espedizioka: gehienak langileak -brigadetan, presondegiko toki txarrenetan-, askoz gutxiago intelektual edo lanbide liberaletakoak -pabiloietan, bere txarrean hobexeago-, beste gutxiengo bat segurtasun indarretakoek osatzen zuten: gudari, miliziano, miñoi, soldadu, eraso-guardia, Errepublikaren aldeko guardia zibilak -hauek ere gehienak pabiloietan-, eta azkenik, %10era heltzen ez ziren preso komunak.

Hona hemen 1936-1937ko urteetan, Francoren mendeko alderdian, ezkutalekurik ezkutaleku ibili zen Iñaki Azpiazu apaizaren lekukotasuna: "Goxo hartu ninduten etxeko leihotik San Kristobalgo Gotorlekua dagoen mendia ikusten da. Gaueko hamarrak inguruan bi argi indartsuren dirdaia ikusi nuen sigi-saga jaisten. -Zer da hori? galdetu nuen, -Auto-mamua da, erantzun zidaten. Gauero bospasei lagun eramaten ditu fusilatzeko lekura".

Ez da justiziarik egin 1936-1939 urteetan Espainian desagertutako 30.000 pertsonen ondorengoekin, eta Hego Euskal Herrian fusilatutako 6.000 pertsonen senitartekoekin, baina zigorgabetasuna nagusitu arren, krimenak ez dira preskribatu Amnesty Internationalek dioen bezala. Baliatu beharra dugu aurten betetzen direla hirurogeita hamar urte, Lauaxetaren fusilamenduaren espedientearekin gertatu den bezala, gehiago ikertzeko eta ezagutarazteko, eta konpentsazioak, batez ere moralak, biktimei opa izateko.

Iaz argitaratu zen San Kristobalgo 1938ko ihesaldiari buruzko bigarren liburua -aurrena 1990ean-. Kontzentrazio-esparruko sufrikarioak irakurri ondotik, gertaera bat gelditu zait bereziki gogoan: nola presoak presondegi atarian uzten zituzten, abisua eman askatu behar zituztenen herrietara, eta haietatik hiltzaile-taldeak antolatzen ziren, armak eskuan, euren bizilagunak ehizatzera abiatzen zirenak. Horrelakoak mordoxka. Nafarroan bestera jo gabe. Zein erraz lortu zuten Molak eta militarrek eta kidekoek, eliz jende askorekin batean, bitan zatitzea herritarrak, eta izuaren bidez elkarren hiltzaile bilakatzea. Hona hemen, gerra erreketekin egin zuen Jose Artetxe idazlearen lekukotasuna: "Ibiltaria zeritzan isileko ehiztari baten kasua: hilabete honetan agertu zen epailearen aurrean Iruñeko Auzitegian, eta hango buruak galdetu zionean ea adieraztekorik bazuen, esan zuen: sinesteak lanak ditu! Bi untxi akabatzeagatik sei hilabeteko kartzela eskatzen didate. Eta duela hogei urte ehun eta hirurogeita hamabi pertsona hil nituen, bakoitzarengatik bi ogerleko jaso nituen, eta ez zitzaidan deus gertatu (1956)".

Franco hiltzean, Espainian bezala Hego Euskal Herrian, ez zen purgarik egin, ez demokratek eskuzabal jokatu zutelako, ezpada eskuindarren, eta Armada eta Milans del Bosch eta Tejero bezalakoen beldurrez. Bistan ditugu ondorioak. Franco hil ondoko alde guztietako biktimek ez ahal dizkigute frankismoaren biktima ordain ezinak, eta urte luzetako diktadura zorigaitzekoa, gogotik ezabatuko!




Azkenak
2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Nekropolitiken politika

"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]


Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Eguneraketa berriak daude