Zartzailak...

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ez naiz usu ibiltzen botere politikoa edo pentsaera zuzena ordezkatzen dutenekin. Medikuak kendu zidan aspaldian, eta horrek begiratu dit dudan osagarri apurra. Baina noizbehinka harrapatzen naute, eta horra nahigabeak! Bake prozesu, negoziazio edo dena delakoari buruzko azalpenak entzun ditut eta oraindik ikaratua naiz.

Ausaz, Euskal Herrian ez da gatazkarik izan -"konfliktoa" erran didate erdaraz, beste hizkuntzarik ez baitute behar...-, zeren eta "gatazka" kontzeptuak erran nahi omen du bi kausa ulergarri defendatzen dutenen arteko borroka izan dela. Hemen baditugu estatu demokratikoaren "biolentziaren monopolio zuzena" eta talde terrorista baten bortizkeria onartezina. Prozesua estatuaren garaipenaz bururatzen ari da, eta beste edozein bukaera ez litzateke onargarri, ez etikoki, ez politikoki. Bukaerak hobendunen zigorra ekarriko du, baina zuzenbidezko estatuak esku zabala izateko arrazoi politikoak izan ditzake, eta horrek irtenbide bat emanen dio presoen arazoari. Halere, irtenbide horrek ezin ekar lezake terrorismoaren biktimendako inongo laidorik, eta desegoki litzateke terroristek eta isiltasunean ibili den euskal jendarte osoak barkamenik ez eskatzea.
Hobeki ulertu nahiz, galdetu nuen ea noiz hasi zen hain ederki bururatuko den "prozesua". Erantzuna, garbi: ETAk egin lehen asasinatuarekin, 1968an, ekainaren 7an.

Hasieran txunditua, pentsaketak egin ditut gero. Ez dut onartzen estatuaren monopolio hori, gero itzuliko naiz, baina estatu demokratiko batentzat zilegia dela onar baliteke ere, 1968an ez zen Espainia eta bere kolonietan inongo demokraziarik. Nik dakidanez, Franco jenerala zen; bere erregimena Errepublikaren aurkako jazartze faxista baten ondoan eraiki zuen, Italia eta Alemaniako laguntxoei esker. Errepublika defendatu zen armak eskuetan, Francoren kontra ibiliak ziren makiak, eta alderdi demokratikoak klandestinitatean zeunden.

Saldu zidaten -saltzen diguten...- parabolak Francoren erregimenari ere ematen dio "biolentziaren monopolio legitimorako" eskubidea...! Nola da posible oraingo ikusmolde hutsekin duela berrogei urte gertatu zena hain faltsuki ebatsi? 1968an frankismoaren aurka altxatu zirenek biltzen zituzten herri sostengua, munduko iraultzaileen eta demokraten oniritzia, eta, ondorioz, hango egoera historikoan beraiek eramaten zuten askatasun eta duintasunaren ikurra. Hori, edozeinek daki.

Beldur naiz. Edo ETAri -eta euskaldungoari- dioten gorrotoak itsututa daude, edo edozein estaturi eman nahi diote nahi duena egiteko ametoa.

Hori, hain zuzen, eta ez da gauza tipia, terrorismoa estakuru, gertatzen ari da hemen eta nonahi. Orain, askatasunaren alde altxatzeko herri eta populuen eskubidea ukatu nahi da, eta betirako. Historian gaindi, tiranoen aurka armak hartzea onartua eta ohoratua izan da. Orain ez, bukatu: historia ere bukatu omen da, eta ez da eta ez da izanen estatuen aurka altxatzeko zilegitasunik. Estatuek bai, horiek badute biolentzia erabiltzeko eskubidea... eta ederki erabiltzen dute; hogeigarren mendean, diotenez, estatuen arteko gerlek 110 milioi jende hil dute... eta estatuek beraiek beren mugen barnean... 170 milioi hil dituzte. Konfiantza izateko, ba. Eta halere entzun behar askatasunaren alde hiltzea ez dela ohoragarri, ez dela haizu, ez dela... normala. Bada, erran dezadan baietz. Eta horrekin ez dut Euskadin egin diren guztiak justifikatu edo esplikatu nahi, ARGIAren irakurleek ongi baitakite lerratze terroristak arbuiatzeko ez dudala ahoan bilorik izan.

Baina desohoratu nahi gaituzte, eta hori da arazoa. Desohoratu, eta hasian hasi ez soilki frankismoaren aurka edota oraingo estatuen desmasien aurka borrokatu dutenak, baizik eta borroka hori ohore bat bezala onartu duen herri osoa. Desohorearen mugak zabaldu nahi dituzte, hasi 1968an, hildakoei herriz herri egin omenaldien zentzua aldatuz, iritzi artikuluen kontua eramanez, olerkien zentsura gibelatuz... hots, abertzale eta iraultzaileei ezer ez zaigu zilegi izanen gure historia osoaren barkamena eskatzea baino.

Ez dakit ETAk eta Batasunak nola jokatuko duten. Usteak uste, terrorismoaren autokritikak bidea erraztuko ligukeela uste dut, bakoitzari berea emanez; alta, ezker abertzale horrek sekretua onetsi du, eta ez dakigu zer izanen den estatuarekin bilatuko duten ituna. Horiek hola, eta irtenbidea edozein izanik ere, gutariko anitz ez gara apoak eta sugeak irensteko gai.


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude