Ihesi: Erdi Aroko Errenterian barrena


2006ko uztailaren 02an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Errenteriaren bihotzean, Gamon Zumardian hasiko dugu ibilbidea. Oiartzun ibaia atzeko aldean dugula, Erdi Aroko barrutira abiatuko gara. Alde Zaharrean sartu eta Herriko Enparantza ikusiko dugu parez pare, baina bertara joan aurretik ezkerrera joko dugu, Beheko kalera hain zuzen ere. Itsasoari lotutako iraganaren arrasto ugari gordetzen ditu kale honek, horren lekuko hainbat eraikinetan ikus daitezkeen armarriak. Esate baterako, 3 zenbakia duen etxearen armarrian aingura bat azaltzen da eta 9 zenbakiko sarreran galeoi eder baten irudia. Kalearen bukaeran, berriz, 20 zenbakia duen eraikin dotorearekin egingo dugu topo.

Beheko kalea atzean utzi eta Erdiko kaletik jarraituko dugu ibilaldia. Kale hau Erdi Aroko kale nagusia izan zen, eta oraindik ere kalean behera goazela garai hartako arkitekturaren hainbat adibide ikus ditzakegu: 16 zenbakiko leiho bikiak eta sarrerako arkua, 11 zenbakiko arku zabala eta giltzarria edota herriko enparantzaren sarreran dagoen 1 zenbakiak duen armarria.


Enparantza, herritarren bilgune

Herriko enparantzan bi eraikin azpimarratu behar ditugu. Batetik udaletxea, eta bestetik Andra Mari Jasokundekoaren eliza. Udaletxea XVII. mendearen hastapenetan eraiki zuten udalbatzaren bilerak egiteko, baina 1.638. urtean sute batek kalte handiak eragin zizkion eta zaharberritze lanak 1666. urtera arte luzatu ziren.

Udaletxeko eraikina arkupeduna da eta 2 solairu ditu. Solairu nagusian hiru balkoi eta simetrikoki kokaturiko armarria daude. Gaur egungo festazaleentzat aski ezagunak dira balkoi horiek, izan ere, herriko festei (Madalenak) hasiera ematen dien suziria bertatik botatzen da.

Festazaleen bilgune izateaz gain, ordea, Herriko Enparantza eliztarren bilgune ere bada, udaletxearen parean Andra Mari Jasokundekoaren eliza baitago. XVI. mendearen hasieran hasi ziren eraikitzen eta 1573. urtean amaitu zuten. Datu bitxirik ere bada, eliza egiteko lanak herriko galeoiak salduta lortu zuten diruarekin ordaindu zituzten. Euskal estilo gotikoa du elizak, eta barruan hainbat artelan ikus daitezke. Besteak beste, erdiko erretaula neoklasikoa, aldare nagusiko sagrarioa eta Andra Mariaren irudiak dituen triptiko flandiarra.

Elizatik aterata eskuin aldetik jarraituko dugu ibilbidea, Elizako kaletik hain zuzen ere. Oso kale estua da eta behetik gora egiten du. Kale honetan Erdi Aroko arrastoak agerikoak dira. 21 eta 23 zenbakiak, esaterako, garai bateko hiri-etxe tradizionalak dira. Elizako kalearen amaieran Orereta kalera helduko gara. Bertako eraikinik garrantzitsuena Arranbide jauregia da. Erdi Aroko barrutia babesten zuen harresiaren ondoan eraiki zuten, eta oraindik ere zutik darrai.

Eskuinaldera jo eta Goiko kalera iritsiko gara. Torrekua eta Morrontxo dorretxeak daude bertan. Erdi Aroan Nafarroako atetik sartzen zen hirigunera, eta bi dorretxe hauek ate hori zaintzen zuten. Geroztik urte asko pasa dira, eta bi dorretxe hauen ezaugarri asko galdu egin dira. Baina badute oraindik zer ikusi. Torrekua etxeko fatxadan, esaterako, bi arku zorrotz ikus daitezke, hiriguneko bakarrak. Morrontxo dorretxeko leiho bikiak eta arkuak ere oso ondo gorde dira gaur egun arte. Dorretxeak ondo ikusi eta gero aldapan behera abiatuko gara. Berriro ere elizara doan bidea hartuko dugu, baina elizara iritsi aurretik Goiko kaleko 6. zenbakian gelditzea ezinbestekoa da. Bertan jaio eta bizi izan zen Koldo Mitxelena filologo eta euskaltzale handia.


Mikela Zuloren xarma

Goiko kalearen hasieran pasabide edo arku eder bat dago. Mikela Zulo du izena, eta historia handiko arkua da. Garai batean, Goizuetako errege bidetik zetozen gurdiak bertatik sartzen ziren herrira. Gaur egun, herriko txoko politenetakoa da. Alde Zaharretik barrena egiten ari garen ibilbide honetan ezinbestekoa da arku honen azpitik pasatzea. Hori bai, ziur aski bertatik pasatzean burua makurtu beharko duzue, Mikela Zuloren altuera oso txikia baita. Mikela Zulotik behera Foruen enparantzara iritsiko gara, eta puntu honetan bi aukera ditugu. Bata, Madalena kaletik izen bereko ermitara joatea, eta bestea, Foruen enparantzatik Biteri kalera joatea.

Egia esan, Andra Mari Jasokundekoaren elizaren bisitarekin asetu ez denarentzat ez da aukera txarra Madalena ermita bisitatzea. Erdi Aroan ospitalea izan zen eta legenarrez gaixotuta zeudenentzako aterpea. Horregatik, jatorrizko hirigunetik urrun zegoen. Ermitaren ezaugarri nagusienetako bat bere fatxada da. Soila da eta hareharrizko silarriz egina dago. Barruan Andra Maria Madalenaren bi eskultura daude. Berriena herriko jaietako prozesioetan ikus daiteke -uztailaren 22an, Madalena egunean, eta uztailaren 25ean, Santiago egunean-. Madalena kalean ahaztu ezin dugun beste eraikin bat Xenpelar bertsolariaren sorlekua da. Bertan jaio zen Joan Frantzisko Petrirena Xenpelar 1.835. urtean. Gaur egun, Xenpelar kultur etxearen egoitza da, eta urtean zehar hainbat erakusketa eta hitzaldi antolatzen dira bertan.

Lehen aipaturiko beste aukera Foruen enparantzatik barrena Biteri kalera joatea da. Foruen enparantza orain dela hilabete gutxi berritu dute, eta zuhaitzen babesean atsedena hartzeko leku aproposa da. Izan ere, enparantza honetatik aurrera amaitu dira Alde Zaharreko lasaitasuna eta bakea. Biteri kalea herriko merkataritza gune nagusia da, eta bertan XXI. mendeko abiadura eta zarata dira nagusi. Horregatik, aukerarik onena Biteri Txiki izeneko kaletik Gamon Zumardira itzultzea izan daiteke. Hartara, gure ibilbidearen abiapuntura iritsiko gara berriro, Alde Zaharreko lasaitasun eta bakearen atarira.


Ekitaldi nagusiak

Herriko jaiak: Madalenak, uztailaren 21etik (Madalen bezperatik) 25era (Santiago egunera arte), biak barne.

San Markos eguna: apirilaren 25a. Amabitxiek semebitxiei opila oparitzen diete. San Markos gotorlekuan, berriz, erromeria izaten da.

Sagardo eguna: Apirileko azken asteburuan. Gipuzkoako hainbat sagardogile elkartzen dira festa jendetsu honetan.

Euskal Herriko Eskulangintza Azoka: Maiatzaren lehen asteburuan. Egurrezko lanak, otargintza, burdina, metalak, beira…

Musikaste: Maiatzeko hirugarren astean. Asteburuan mota guztietako kontzertuak antolatzen dira: orkestrak, bandak, laukoteak -hari laukoteak, haize laukoteak, laukote mistoak…-, abesbatzak eta abar.

Erromeria Eguna: Uztaila erdialdean. Ekitaldiak goizeko 11:00etan hasi eta egunsentira arte luzatzen dira herriko kaleetan barrena. Helburua garai bateko erromeria irudikatzea da.

Erdi Aroko Azoka: Iraila erdialdean. Azoka honek Erdi Aroko giroa islatzea du helburu. Garai hartako garraio, artisau lanak eta jantziak erabiltzen dira.

Santo Tomas: Abenduak 21ean. Sona handia du Errenteriako Santo Tomas jaiak. Jende ugari elkartzen da azokan, eta bertan artisau produktuak, barazkiak eta animaliak daude ikusgai, besteak beste.

Gabon Kanta Lehiaketa: Abendu bukaeran. Haurrek goizez parte hartzen dute eta helduek arratsaldez. Gipuzkoako gabon kanta lehiaketa garrantzitsuenetarikoa da.


San Markos gotorlekua, karlistaldietako lubakia
Erdigunean etxeak dira nagusi, eta apenas dagoen zonalde berderik. Arnas pixka bat hartu nahi duenarentzat, ordea, ez da mendirik falta inguruan. Horietako bat da San Markos. Leku pribilegiatuan dago, eta horregatik eraiki zuten mendi honen gainaldean gotorlekua. Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezo ikus daitezke bertatik. Oarsoaldeko begiratoki nagusia da. San Markosera iristeko Errenteriako erdigunea atzean utzi eta Beraun auzora igo behar dugu. A-8 autopista gaineko zubia pasa, eta Langaitz ikastola ondotik doan bidea hartuko dugu San Markoseraino. Beste aukera bat Zamalbide auzoraino joatea da, eta bertatik eskuin aldera hartuta gotorlekuraino igotzea.

San Markos gotorlekua Bigarren Karlistaldian eraiki zuten Karlosen gudalosteak babesteko. Txoritokieta eta Guadalupeko gotorlekuekin batera eskualdeko lubaki eremua osatu zuen garai hartan. Gaur egun, gotorlekuaren lubakia, arma patioa, zubi altxagarria eta goiko terraza berritu dituzte eta oso leku atsegina da. Urtean zehar bisitari ugari ditu gotorlekuak, tartean enpresa gizon-emakumeak ere bai. Izan ere, bilerak eta hitzaldiak egiteko hiru areto atondu dituzte bertan. Areto nagusiak, esaterako, 400 metro koadro dauzka, eta 500 lagunentzako lekua. Bilerak, aurkezpenak edota ikuskizunak antolatzeko leku aproposa da. Jatetxea ere badu gotorlekuak, Aldura izenekoa. Eguneko eta asteburuko menuak dasta daitezke bertan.

Egunero zabaltzen dute gotorlekua, baina bisitatzeko egunik aproposena apirilaren 25a da, San Markos eguna. Errenteriako eta eskualdeko biztanleentzat egun horrek xarma berezia du. Eskualdeko etxeetan San Markos opilak egiten dituzte eta amabitxiek semebitxiei oparitzen dizkiete. Halaber, gotorlekuan erromeria ospatzen da.


Azkenak
‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Eguneraketa berriak daude