Hizkuntza apaina lortzeko ez da trikimailuen beharrik

  • Badirudi euskara eta estetikako hitzak ezkontzeke daudela. Ohitura kontuak izango dira, ziur. Buruntzaldeko (Gipuzkoa) udalek eskualdeko ile-apaindegietan euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoa aurkeztu dute. Hein batean, erabileraren eskutik etorri ohi da hizkuntzaren normalizazioa, ispiluan begiratuz gero orrazkera berriaz ohituko garen bezala.

2006ko uztailaren 02an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Buruntzaldeko udalerriek ile-apaindegietan euskara erabiltzeko kanpaina abian jarri dute. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalen egitasmoaren xede nagusia herritarrek ile-apaindegietan euskaraz hitz egin dezaten erdiestea da. Udalerriek ile-apaindegi guztiei egitasmoan parte hartzeko proposamena egin zieten eta, guztira, 77 ile-apaindegik bat egin dute egitasmoarekin; ile-apaindegi guztien %85 inguruk, hain zuzen ere.

roiektuaren hartzailea bezeroa izaki, ile-apaindegietako produktu edota zerbitzuen prezio zerrenda euskaratzeko aukera eskaini zaio merkatariari. Hala, bezeroak produktuak edota zerbitzuak euskaraz eskatzeko aukera handitu daitekeela espero dute. Bestalde, ile-apaindegietan euskarazko aldizkariren bat edukitzeko konpromisoa ere eskatu zaie parte hartzaileei. ARGIA, Gaztetxulo eta Aldaketa 16 aldizkarien artean bat aukeratu, eta Udalak urtebeteko harpidetza ordaintzen die ile-apaindegiei. Handik aurrera, merkatariak erabakiko luke harpidetzarekin jarraitu edo ez.

Horrez gain, bezero euskaldunei Eska ezazu orrazteko euskaraz liburuxka banatuko zaie ile-apaindegi guztietan. Liburuxka horrek estetika gomendioak eta apain egoteko trikimailuak biltzen ditu: begi eta bekainen makillajea, ezpainak, ilea moztea, ilearen bolumena, punta irekiak, ilea erortzea... Estetika zentroetan egunero erabiltzen diren hitz eta esaeren hiztegi bat ere badakar. Azkeneko orrietan, berriz, egitasmoan parte hartu duten ile-apaindegi guztien aipamena egiten da herriz herri. Liburuxkaren 9.000 ale argitaratu dira bezeroen artean banatzeko.

Hernaniko Adats eta Oraingo ile-apaindegiek egitasmo honetan parte hartu dute, eta bertako arduradunek, oro har, jendearen harrera ona izan dela adierazi digute. Bezero gehienek proiektuarekin bat egin dutela eta liburuxka gustura irakurri dutela ere gaineratu dute. Halaber, liburuxkan ageri diren euskarazko hitz eta esaera guztiak erabiltzea ez dela ohikoa azaldu digute. Ileapaindegiko langile eta bezeroak gaztelaniazko terminoak erabiltzen ohituta daudela azpimarratu digute. Ile-apaindegiak euskararen bilgune izateko guztion ahalegina beharrezkoa izango dela argi dago.


Bost sektore dituzte landuak

Merkataritzako hainbat sektoretan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, orain dela bi urte, Buruntzaldeko Udaletako euskara batzordeak eskualdeko jatetxeekin aritu ziren elkarlanean. Iaz arrandegietan eta harategietan euskararen erabilera areagotu nahian ibili ziren. Aurten, berriz, ile-apaindegiak lantzeaz gain, fruta dendekin ere aritu dira lanean. Azken egitasmo horren helburua ere herritarrak fruta dendetan euskaraz eska dezan bultzatzea izan da. Zeregin honetarako euskarri hauek erabili dituzte: euskaraz idatzitako fruten errotuluak eta Eska ezazu fruta euskaraz liburuxka. Guztira 62 fruta dendak esku hartu dute proiektuan. Hamabost fruta izenen (laranja, madaria, sagarra, platanoa, mandarina, marrubia, gerezia, kiwia, melokotoia, mahatsa, meloia, paraguaioa, arana, eta aguakatea) euskarazko errotuluak egin dira saltoki guztientzako, eta merkatariari horiek jartzea eskatu zaio. Bestalde, proiektuaren osagarri gisa, bezeroei frutekin egindako hainbat errezeta biltzen dituen liburuxka emango zaie. Orobat, 7.500 ale argitaratu dituzte herritarren artean banatzeko.

Buruntzaldeko udaletako euskara batzordeen asmoa urtero sektore bat lantzea da berau euskalduntzeko. Datorren urtean, esaterako, artekaritzaren arloan euskararen erabilera bultzatzen saiatuko dira. Izan ere, bada zer landua sektore honetan eta bertatik ere egoera hobetzeko eskaerak jaso dituzte.

Bestalde, bi urtetik behin, landutako sektore bati jarraipena egitea ere erabaki dute. Hala, egitasmoaren alderdi onak, ahultasunak eta arazoak zeintzuk diren ikusteko aukera izango dute. Datorren urtean egingo dute lehenengo jarraipena; arrandegietako egitasmoaren nondik norakoak aztertuko dituzte. Besteak beste, saltokietan euskarazko errotuluak mantentzen ote dituzten ikusi nahi dute, eta ez baleude horren zergatiak aztertuko lituzkete. Hori guztia gerora egingo diren egitasmoak hobetzeko helburuarekin burutuko dute, jakina denez. Bidenabar, euskararen aldeko egitasmo ororen beharrezkotasuna bezeroen erantzunaren araberakoa izango da, beti bezala.


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude