4.000 urte baloiari ostikoka

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Txina, K.a 2500. Dokumentuek diote gutxi gorabehera garai horretan hasi zirela antzinako txinatarrak Tsu-Chu izeneko jokoan. Tsu hitzak «oinekin baloia jotzea» esan nahi omen du, Chuk, aldiz, «larruz egindako pilota», eta emperadorearen urtebetetzeko ospakizunetan jokatzen zen. Bizilagun japoniarrek ere Kemari izeneko jokoa garatu zuten K. a. 300 eta 600 urteen artean; 8 jokalari edo gutxiago aritzen ziren partidatan eta baloiak lurra ez ukitzea zen helburua.

Amerikan ere goiz hasi ziren baloiari astintzen. Mayak eta aztekak Pok-A-Tok jokoan aritzen ziren; baloia hankekin jo arren, helburua berau uztaian sartzea zen. Aurkitutako zelairik zaharrena -Paso de la Amada, Mexiko- K. a. 1600ekoa da. Ipar Amerikan, beranduagokoak dira Pasuckuakohowog jokoaren inguruko berriak, XVI. mende amaierakoak hain zuzen. 1.000 pertsonatik gorak hondartza zabaletan bildu eta baloiarekin jokatzen zuen, sarritan egun bat baino gehiago irauten zuten partida kaotikoetan. Alaskako eskimalek ere halako zerbait egiten omen zuten, baina izotz gainean; Asqaqtuk esaten zioten jokoari.

Baina hilabete honetan mundu erdia liluratuta izango duen kirol honen bertsio modernoa Europan sortu zen eta bertan ere aurrekariak badira. Antzinako Grezian, Episkyros-ean aritzen ziren. Beste kiroletan bezala, biluzik jokatzen zuten eta, gizonezkoak gehiago izan arren, emakumezkoek ere jokoan parte har zezaketen. Aurretik, linoz eta hilez egindako baloiek -Egiptoko hilobi batean aurkitutakoa kasu- ez zuten punparik ia eta greziarrek follis edo puztutako baloia garatu zuten. Zerrien maskuriak erabiltzen zituzten horretarako, baina belaki zatiekin egindako pilotak ere baziren.

Erromatarrek Episkyros-a garatu eta izena aldatu zioten: Harpastum izena zuen Inperioaren modako jokoak -bere azken urteetan bereziki-. 5-12 jokalarik erditik banandutako zelai errektangularrean jarduten zuten. Talde bakoitzak bere erdian mantendu behar zuen baloia, eta arerioa baloia lapurtu eta bere zatira eramaten saiatzen zen. Harpastuma follisa baino pilota txikiago eta gogorragoekin jokatu ohi zen. Zizerok berak kasu bitxia deskribatu zuen: Gorteko bizartegian gizon bat hil omen zuten, bizarra mozten zioten bitartean norbaitek baloiari ostikoa jo eta leihotik barrura sartu zenean; pilotak bete-betean eskuan jo omen zion bizarginari eta bezero gizarajoari lepoa moztu zion labanak. Atheneaus-ek ere Harpastumari buruz idatzi zuen: «Harpastum da gehien gustatzen zaidan jokoa. Ahalegina eta nekea izugarriak dira, lepoaren bira bihurriak bezalaxe». Eta Antiphanesek hauxe kontatu zuen: «Baloia hartu eta lagunari pasa zion, jokalari bat saihestu eta barre egiten zuen bitartean». Horra hor, Antzin Aroko Ronaldinho.

Inperioaren hedapenean erromatarrak britainiar irletara iritsi ziren, baita euren jokoa ere. Erromatarren eta britainiarren arteko Harpastum norgehiagoken berri iritsi zaigu. Erromatarrek erraz lortzen omen zuten garaipena.

Erdi Aroan Italian eta Ingalaterran jarraitu zuten baloi jokoan. Bi herrietan joko jendetsu eta bortitzak egiten ziren. Baina 1863a arte ez ziren joko arau zehatzak idatzi; orduan sortu zen egungo futbola Ingalaterran eta urte gutxi beranduago, 1967an, lehen futbol taldea, Sheffield FC, zelaira irten zen.

Egunotako futbol sukarra justifikatzea edo ulertzea zaila izango da askorentzat. Baina oinarri historikorik behintzat ez da falta. Eta Alemaniako Munduko Kopa honetan Ingalaterrak eta Italiak topo eginez gero, aitzakia polita izango dute errebantxarako, 2.000 urte geroago.


Azkenak
2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude