Ezpalak


2021eko uztailaren 19an

Ikasliburuen mailegutza sistema abiatuko da EAEn

Hautsak harrotu ditu azkenaldian Eusko Jaurlaritza aztertzen ari zen ikasliburuen mailegu sistemak. Hezkuntza Sailaren proposamenak adostasun handia lortu du Eusko Legebiltzarrean eta datorren ikasturtean programa esperimentala jarriko du abian EAEko 50 ikastetxe publikotan eta sei urte barru derrigorrezko hezkuntza sistema osoan ezarriko du. Lehen Hezkuntzako lehen zikloan urtero berrituko dira liburuak eta besteetan lau urtetik behin. Ikastetxeek ordainduko dituzte fakturak Hezkuntza Sailak emandako diruarekin. Editoreak mailegutza sistema honen aurka agertu dira eta argitaletxeak arriskuan jarriko dituela adierazi dute.


Blues arima Getxon

Blues zaleek ekainaren 9tik 11ra hitzordua daukate Algortako Portu Zaharrean; izan ere, Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdia ospatuko dute XVIII. urtez. Hemezortzi urte daramatza jaialdiak blues kontzertuen eskasiari aurre egiten. Aurtengoan Travellin' Brothers talde bilbotarrak eta Carey & Lurrie Bell aita-seme ezagunek irekiko dute jaialdia. Larunbatean Ike Turner & The Kings of Rhytm taldearen txanda izango da. Eta azken kontzertua Nora Jean Brusok eskainiko du.


Bizkaiko bertsoaren historia batuta

Xabier Amurizak Bizkaiko Bertsogintza III. eta IV. liburuak plazaratu berri ditu. Azkena Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Urtzi Urrutikoetxearen laguntzaz osatu du. Bi liburuak apailatzeko, oso lagungarri izan zaie Alfonso Irigoien zenaren ondare bibliografikoa. Hala, XX. mendeko Bizkaiko bertsogintzaren historia jasota geratu da. Bizkaiko Bertsogintza I. eta II. liburuetan, Gerra aurreko bertso ezagun eta ez hain ezagunak batu zituen Amurizak. Eta azken bietan 1958tik 1990era arte Bizkaian bertsogintzak emandakoa.


Kultur ekitaldi andana kalean

Ekainaren 9tik 11ra, KALDeARTE egitasmoa jarriko dute abian lehenbizikoz Gasteizen, Udalaren eskutik. Musika, dantza eta antzerki ikuskizun andana izango da Andra Mari Zuria, Arka eta Espainia plazetan. Tartean, El Niño Costrini, Flexus eta Mac Jeara’s Banden azken lanak. Uztailaren 2a arte kale antzerki eta musika saio andana izango da Bilboko Errekalde auzoan, Bilboko Udalak antolatutako Kultura kalean zikloaren barruan. Besteak beste Biri Bila eta Laressistens taldeek eskainiko dituzte ikuskizunak, Koy-Lur eta Tahuma taldeek zuzenean joko dute eta film laburrak proiektatuko dituzte.


Warholen azken garaiko lanak Iruñean

Andy Warhol hil zenetik ia hogei urte pasa direnean, haren azken garaiko lanez osatutako erakusketa paratu dute Nafarroako Kutxaren Castillo de Maya erakustaretoan: margolanak, serigrafiak, litografiak... Batez ere mitoen erretratuak paratu dituzte, horiek egiten eman baitzituen azken urteak. Franz Kafkarenak zein Albert Einsteinenak. Uztailaren 2a arte izango da zabalik.


Musikene Ibaetara

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak Donostiako Miramar jauregian du egoitza egun. Txiki geratu zaie, urtez urte gora egin baitu ikasle kopuruak. Berau kudeatzen duen fundazioko patronatuak jakinarazi duenez, egoitza berria Donostiako Ibaeta auzoan eraikiko dute.


Udaleku artistikoak

Artelekuk Dinamik(tt)ak udalekuak antolatu ditu batxilergo artistikoko azken urtean dauden ikasleentzat. Hamar ikaslek parte hartu ahal izango dute, uztailaren 17tik 28ra. Tailer ugari egingo dituzte eta haietara profesional ezagunak gonbidatu dituzte; Iñaki Imaz artista eta Xabi Erkizia musikaria esaterako. Ekainaren 23a arte eman daiteke izena.


Literatura Astea Gasteizen

Gasteizko Gaztetxeko Liburutegiko kideek V. Literatura Astea egingo dute ekainaren 6tik 11ra. Kultur esparru ugariri egin diete leku. Besteak beste, bakarrizketak egingo dituzte Ruben Sanchezek, Egoitz Zelaiak eta Jon Plazaolak, Volando Boys rumba taldea zuzenean arituko da eta Ai Laket! taldeak hitzaldi ilustratua eskainiko du.


Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude