Net Hurbil: Bonba-autoa, etorkizun handiko arma itsu merkea

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ez duzue gutaz errukirik izan! Guk gisa berean erantzungo dizuegu: dinamitaz lehertaraziko zaituztegu». 1919ko uda zen eta mehatxu hori egina zuten anarkistek. Estatu Batuetan, Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti arrestatu berriak zituzten, eta kiskalita akabatu behar zituen aulki elektrikora bidean zeuden. Iraileko egun hartan Mario Buda izeneko anarkista italiarrak zaldia eta karroa garatu zituen gaur oraindik hain ezaguna den J.P.Morgan konpainiaren aurrean, New Yorkeko zentroan, eta gero alde egin zuen.

Eguerdiko hamabietako kanpaiak entzun zirenean, mila puskatan lehertu ziren zaldi-karroak. Inguruko leihoetako berinak txikitu, toldoak kiskali eta hainbat horma kalera jausi ziren. 40 pertsona hil ziren eta 200ez goiti zauritu. Geroago jakingo zuen Budak -hurrengo baporea hartu eta Italiara itzuli zenak- J.P.Morgan ugazaba leherketatik urrun egon zegoela, Eskozian, ehizera joanik.

Gertakizun hau kontatu du Mike Davis irakasle eta idazleak TomDispatch.com gune aurrerazalean. Beste Net Hurbil batera («Txabolategi bat izanen da laster gure planeta») ekarri genuen Davis, Britainia Handian eta Kalifornian bizi den ikerlari trostkista honen lana oso oparoa da eta. Orain prestatzen ari da liburu berri bat Indefensible Space: The Architecture of National Insecurity State izenburua eramango duena, eta hartarako prestatutako testu batzuk aurrerapen gisa eskaini ditu Interneten, Bonba-autoen historia titulupean. Erdia gazteleraz irakur daiteke Znet gunean.

Wall Streeten duela 87 urte eragindako leherketa harekin erregistratu zuen Budak bonba-autoaren prototipoa: berebila ez da deigarri suertatzen, hiriko edozein zokotaraino iristen da eta barruan sekulako leherkari kopurua eraman dezake helburu garrantzizko bat kolpatzeko. Baina Davisen kalkuluen arabera, 1947 arte ez zen berriro erabili sistema hau. Urte hartan, Stern brigadak erabili zuen Palestinan, britainiarren kontra. Stern brigada talde faxista zen, Irgun sionista eta ultraeskuindarraren zatiketatik sortua. Erantzun gisa, abertzale palestinarren alde borrokatzen ziren desertore britainiarrek kopiatu eta erabili zuten bonba-autoa.

Geroago, hainbat masakretan erabili izan da arma beldurgarri hori. Vietnamgo Saigonen 1952an, Aljerren 1962an, kolonialisten zerbitzu sekretuek eta beren aldeko ultraeskuindarrek lehertarazi zituzten bonba-kotxeak, amerikarrek eta frantsesek. Aldiz, 1963an -ziurrenik Aljer odoletan blaitu zuen OASekoek irakatsita- mafiosoek beren anai arteko borroketan usatu zuten Sizilian.

Bonba-autoen teknikan jauzia IRAkoek eman zuten 1972an eta ezustez, -beren logistika arduraduna zapartatu omen zen bertan- amonio nitratoz eta fuelez osatutako leherkaria aurkitu zutenean. Belaunaldi berriko bonba hauek egiteko komertzioan saltzen diren produktuak eta nekazaritzan erabiltzen den ongarri sintetikoa aski dira. Mike Davisen hitzetan, gai berriarekin «terrorismo hiritarra artisautza mailatik industri mailara jaso zen, eta ahalbidetu zuen hirietako erdiguneetan behin eta berriro erasoak egitea, baita hormigoiz egindako eraikin handiak birrintzea ere. Bonba-autoa bat-batean arma semi-estrategiko bihurtu zen, batzuetan hegazkinen eraginkortasuna erdietsiz, hiri inportanteetako erdiguneak eta militarren gotorlekuak lehertu eta aldi berean hirietako biztanleak ikaratuz».


Arma faxista, baina eraginkorra

Ahalmen hori erakutsi zuen 1983an Beiruten Hizbollah mugimenduko militanteen eskuetan. Urte hartan bonba-kamioi suizidekin egindako erasoen ondorioz Estatu Batuek eta Frantziak Libanotik erretiratu behar izan zuten. Ordainetan, CIAk sistema berria erakutsi zien -Pakistango zerbitzu sekretuen bitartez- Afganistanen errusiarren kontra borrokatzen ziren mujahidinei. Gutxienez 16 aldiz erabili zuten Kabulen eta beste zenbait hiritan, 1.050 herritar hil eta 12.000 zaurituz. Ondorengo urteetan, jakina da CIAk errusiarren eta zenbait erregimen arabiarren kontra borrokatzeko ordaindu eta entrenatu zituen mujahidin haiek norabidea aldatu zutela, eta amerikarrei erasotzen hasi.

New Yorken bertan 1993an World Trade Center eraso zuten islamiarrek sistema zaharberrituarekin. 1992an, 93an eta 96an IRAk -bere amaiera sinatuz- sekulako txikizioak eragin zituen Londresko City delakoan, «munduko aseguruen egituraketa aldaraziz», ikerlari honen ustez. Eta teknika hari aldaketa txiki bat eginda 2001eko irailaren 11n erabilitako bonba-hegazkinak logika beraren harian lotuta ikusten ditu Mike Davisek, Buda italiarrak 1919an jarritako bonba-gurdiaren oinordeko.

«XXI. mendean -idatzi du Davisek- Wall Streeteko masakre hartatik 87 urtetara, bonba-autoak mundu osoan zabalduta daude iPod-ak eta hiesa dauden moduan, eta sekulako triskantzak eragiten dituzte Bogotako nahiz Baliko kaleetan». Hizbollah mugimenduak estreinatutako bonba-kamioiak erabiltzen dira Sri Lankan, Txetxenian, Turkian, Egipton, Kuwaiten eta Indonesian. Irakeko gerran egunero erabiltzen da, seguruenik gerrillariek efikazagotzat jotzen dutelako bide bazterretik egindako erasoak baino. 2005eko urte berri egunean 13 lehertarazi zituzten Bagdaden. Iazko udazkenean hilean 140 eztandarazten zituzten Irak osoan. «Bonba-autoak erabiltzen dituzte mezkitetako atarietan edo azoketan zibil xiitak masakratzeko, gerra sektario apokaliptiko bat piztu nahian».

Guk ere pentsa dezakegu Mike Davisekin batera bonba-autoa izatez arma faxista dela, derrigor kalte kolateralak -zibil errugabeen heriotza- eragiten dituena, eta IRAri bezala ETAri sinesgarritasuna kendu diela. Baina metropoli aberatseko bi mugimendu armatu dira -ziren- horiek. Aldiz, periferia gerrilla burutzen duten mugimenduek bonba-autoaren efikaziaz maiteminduta segitzen dute. Gobernuen zerbitzu sekretuak ere bai.

Arma sinple horrek, hain zuzen, txikizioak eragiteko sekulako ahalmena dauka. Erabiltzaileak erraz eramaten du etsaiaren atariraino. Egileen arrasto gutxi uzten du. Gainera merkea da. World Trade Centerreko 1993ko erasoen aitatasuna bere gain hartu zuen Ramzi Yousef-ek esana omen da diru gehiena telefono deietan gastatu zutela. Leherkaria bera 3.615 dolar ordaindu zuten, eta hura eramateko alokatu zuten Ryder furgoneta 59 dolar kostatzen zen eguneko. AEBek bere ditxosozko gerra antiterroristan usu erabiltzen dituen Cruiser misiletako bakoitzak 1,1 milioi dolar balio du.

Beraz, agintariek eta espektakulutik bizi diren komunikabideek, luzaz, Mendebaldearen arriskutzat terroristen eskuetan egon litezkeen bonba atomikoa, sarin motako gasa, antraxa eta abar aipatu zituzten arren, ikusi da munduko intsurgentzien arma maiteenetako bat bonba-gurdi haren kopia eguneratua dela. Ez radarrek eta ez segurtasun makerek geldiarazi ezin dutena. «Oraindik ikusteko gaude leherkariz betetako erremolke beldurgarriak, 200 metroko bueltan dagoen guztia akabatuko dutenak, edo hondakin nuklearrez lepo zapartaraziko dituztenak, Wall Street bat ehunka urtetarako eremu erradiaktibo bihurtuz».

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude