Txapelkeriak


2006ko maiatzaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Iñigo Manuel aurreskularia da. Iñigo Manuelek zazpi aldiz irabazi du aurresku txapelketa. Bere garaian Mikel Sarriegik, eta oraintsu Jon Mayak Gipuzkoan egin duten balentria bera. Baina gasteiztarra da, eta Arabako txapelketa da irabazi duena. Beraz, haren lorpenak ez du oihartzunik izan, ez aurreko sei urteetan eta ezta zazpigarren txapela buruan jarri duenean ere. Txapelketa Gipuzkoan irabazi izan balu beste kontu bat litzateke. Han eta hemen izango genuke Iñigo Manuelen garaipenaren berri. Baina Estibalitzen jokatu da, eta Arabako txapelketa da irabazi duena. Beraz, ez dakigu nor den Iñigo Manuel.

Txapelketak dantza sustatzeko eratuko zituzten akaso, baina praktikan, gaur eta hemen jokatzen diren txapelketek gipuzkoarren dantza nagusitasuna behin eta berriz frogatu eta aldarrikatzeko zepo maltzurrak dirudite. "Arabako aurresku txapelketa" Arabako txapelketa da, ez gehiago eta ez gutxiago. Baina hara, Gipuzkoako aurresku txapelketa Euskadiko txapelketa dela sinestarazi nahi digute. Hori bai, Euskadiko txapeldun titulua irabazteko gipuzkoar erara jokatu behar da. Hogeita bost urtetan ez da ezagutu Pasaian Gipuzkoakoa ez den txapeldunik, eta parte hartzaileak ere, Gipuzkoako bospasei herritik haratago inor gutxi.

Txapelketek funtzio bat jokatzen baldin badute hori ereduak sortu eta zabaltzea da. Pasaiako aurresku txapelketaren bidez aurreskua dantzatzeko eredu jakin bat finkatu, hedatu eta sustraitzea lortu da. Orain urte batzuk Tolosako dantzari talde bat saiatu zen beren herriko aurreskua txapelketan sustatzen ari zena bezain baliotsua zela erakusten. Ez zituzten aintzat hartu. Hogeita bost urteren buruan, antolatzaileak ohartu dira eredu bakar horretara horrenbeste makurtzearen ondorioz tokian tokiko hainbat dantzakera baliotsu eta horiei eutsi dieten dantzari apurrak baztertuta geratu direla.

Beste horrenbeste gertatzen da dantza solteko txapelketekin. Seguran jokatzen denari Euskal Herriko Dantza Txapelketa jarri diote izena, baina funtsean, Segurako dantza solte txapelketa baino ez da. Dantza soltean egiteko modu berezi bat garatu da txapelketa horietan. Eredu gimnastiko, tente eta lerdena da, eta abiadura, teknika eta simetriaren bikaintasunean jotzen omen du gailurra. Erromeria eta plazako dantza soltearekin zerikusi gutxi du eredu horrek, baina inork txapelketan aukerarik izan nahi badu, modu horretan aritu beharko du. Bestelako dantza-ereduak oso ongi hartuak izaten dira, bai, aniztasunaren izenean, eta garrantzitsua parte hartzea delako. Baina txapela... hori gipuzkoarren kontua da.

Urtea joan urtea etorri temati jarraitzen dute zenbaitzuk Gipuzkoatik kanpoko bikoteak Segurako segadara eramateko ahaleginetan. Euskal Herriko titulua jarrita, lotsagarri gertatzen da 15 bikotetik 14 gipuzkoarrak izatea, eta beraz, ahaleginaren ahaleginez urtero lortzen dute Araba edo Nafarroako bikoteren bat zepoan erortzea. Saiatu saiatzen dira estiloa imitatzen, eta kontsolazio saria ere jasotzen dute: finalerako pasea bikote exotikoa izateagatik. Noski, irabazi, beti berdinek irabazten dute, txorimaloak bezain tente eta eskuekin ilargia ukitu nahian dabiltzan Gipuzkoako txapelketa espezialistek. Baina besteek bete dute beren funtzioa, txapelketa Euskal Herrikoa dela egiaztatu eta Gipuzkoako bikoteen eta beraien dantza eredu txapelketeroaren nagusitasuna berretsi.

Euskal Telebista da Segurako txapelketa Euskal Herrikoa izan dadin bultzada erabakiorra eskaintzen duena. Telebistan agertzeak bihurtzen ditu irabazleak ezagun eta beraien dantza moldea eredugarri. Eta Gipuzkoako dantza eredu horren alde ETB egiten ari den lana kontuan hartzekoa da. Segurako txapelketa ematen du urtero, Gipuzkoako dantzarien emanaldiak izaten ditugu gabonetan Olentzeroren Begi Gorriaren aitzakian, eta aurten Pasaiako txapelketa ere telebistaz emateko mehatxua egin du. Deskuidoan, Iñigo Manuel ere eramango dute telebistara, gipuzkoarren soroan periferiaren lekukotasun exotikoa utz dezan.


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude