Ezpalak


2006ko maiatzaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas


Emanaldi gehiago eta euskarazkoak geldirik Sarean

Arabako (3), Gipuzkoako (22) eta Bizkaiko (19) 42 antzoki publiko biltzen dituen Sareak 2005eko datuak aurkeztu ditu. Iaz 289 taldeek 391 ikuskizun eskaini zituzten, 1.434 emanaldi guztira. 1997tik hona bikoiztu egin da emanaldi kopurua. Dena den, antzerkiak jarraitzen du programazioan nagusi (%82), eta dantza ( %11) eta musika (%5) atzetik. Azken boladan dantzaren alorra sustatzeko ahalegina egin dute eta, hala, emanaldiak bikoiztu dira 2001eko datuekin alderatuta. Musika gehiago sustatzea eta generoen arteko oreka topatzea du Sareak hurrengo erronka, euskarazko emanaldiak gehitzearekin batera. Izan ere, azken bosturtekoan ez da hazi euskarazko emanaldien kopurua (%30).



Mundumira bigarrenez

Oñatin ospatuko da aurten Mundumira jaialdia, maiatzaren 26, 27 eta 28an, Arrasateri lekukoa hartuz. Munduko kultura anitzen erakusleiho izan nahi duen ekimenak musika, kale antzerkia eta festa uztartuko ditu. Askotariko ekintzak izango dira Euskal Herria aldizkariak eta Gin&Tonic enpresak antolatzen duten hitzorduan: kontzertuak, bidezko merkataritza, mendi eta senderismo azoka, erakusketak, diaporamak, dantza saioak... Esaterako, musika talde hauek izango dira zuzenean: Amparanoia (Andaluzia), Mal de Ojo (Euskal Herria), Terrafolk (Eslovenia), Nino Galissa (Guinea Bissau).


Bilbao Live uztailean

Hiria promozionatu nahi du Bilboko Udalak eta Bilbao Live musika festibala antolatu du. Last Tour International enpresak antolatuko du eta estilo ugariko eta sona handiko taldeak ekarriko ditu Bilboko Kobeta mendira, uztailaren 13trik 15era. Guztira, lau milioi euroko aurrekontua du jaialdiak. Besteak beste, Guns'n'Roses, Ben Harper & The Innocent Criminals, The Cardigans, The Pretenders, Placebo eta Rinôçérôse taldeek joko dute zuzenean. Hogeita hamabost talde kontratatu dituzte dagoeneko eta beste 15 gehiago etortzea nahi dute. Bi agertoki nagusi izango dira eta bi karpetan musika elektronikoa jarriko dute.


Kartel politikoen erakusketa

25.ooo kartel dauzka gordeta Antso Jakituna Fundazioak. Horietatik 110 afixa daude ikusgai Vital Kutxa fundazioaren aretoan, 1975 eta 1990 urteen artekoak. Franco diktadorea hil zenean, kaleko kartelen loraldia hasi zen Euskal Herrian. Alderdi politikoek, sindikatuek eta gizarte mugimenduek afixa ugari egin zuten euren ideiak aldarrikatzeko. Horren lagina da ekainaren 1a arte Gasteizen ikusi ahal izango dena.


Kale, eskola nahiz amateurren teatroa

24tik 28ra, Kaleko Arteen Jaialdia egingo dute Biarritzen, bigarrengoz. Hamaika taldek parte hartuko dute; Deabru Beltzak eta Le Petit Thèâtre de Pain euskal taldeak eta Frantziako Ilotopie eta Alligator tartean. Maiatzaren 26an Debako XX. Antzerki Astea abiatuko da, Goaz antzerki taldearen eskutik. Talde amateur ugarik aurkeztuko dituzte euren lanak: Mairu, Urrup, Mikelazulo, Goizeko Izarra... 29an ACT jaialdia hasiko da Bilbo eta Barakaldon. Holandako, Kataluniako nahiz Euskal Herriko antzerki eskoletako ikasleek eskainiko dituzte emanaldiak ekainaren 3a arte, BAI antzerki eskolak antolatutako jaialdian.


Bilbao Ballet sortu dute

Ygor Yebra balet dantzariaren jarraitzaile batzuek Bilbao Ballet elkartea sortu dute. Maila handiko euskal balet dantzari askok Euskal Herritik kanpo trebatu behar izan dute eta egun 20 dantzari inguru ari da atzerriko konpainietan lanean. Hori ikusita, baleta Bilbon sustatu nahi dute. Proiektu asko dituzte, besteak beste, balet denboraldi egonkorra antolatzea Bilbon, nazioarteko dantza lehiaketa egitea eta balet hezkuntza sustatzea. Lehen ekitaldia apailatu dute jada: euskal dantzarien gala egingo dute ekainaren 12 eta 13an Bilboko Euskalduna jauregian. Aukeran dantza taldeak, Verónica Villarrek eta Igor Yebrak parte hartuko dute, besteren artean.


El Sol iragarki lehiaketa Donostian

Hamasei herrialdeko iragarkiak izango dira El Sol Publizitate Jaialdi Iberoamerikarrean. Hogeita batgarren urtea du eta maiatzaren 25etik 28ra egingo da, Kursaal jauregian. Aurten 3.275 iragarki aurkeztu dira lehiaketara, inoizko kopuru handiena. Maiatzaren 28an herritarrei irekiko dizkiete ateak. Egun horretan, telebista eta zinemako iragarki saridunak eta aurreko urteetako iragarki irabazleak erakutsiko dituzte.


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude