Argitalpenak


2006ko maiatzaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Fernando Amezketarra
Gregorio Mujika
Hiria
120 orrialde 12 euro


Euskaldunen ezin bizia

Hiria argitaletxeak plazaratu du oraingoan Gregorio Mujikaren Fernando Amezketarra, XVIII. mendeko hainbat eta hainbat euskaldunen ezin bizia eta miseria hobekien agertu duen liburuaren azken edizioa. Fernando Bengoetxea Altuna Amezketako seme ospetsua artzaina, baserritarra eta Gipuzkoan zehar plazarik plaza ibilitako bertsolaria da, argia, azkarra, umoretsua eta, alditan, nahikoa garratza. Bere garaiko jende xehearen lekuko ezin hobea dugu, orduko asko eta asko bezala Elizarekiko menpekotasunean bizi den herritar pobrea delako, baina berak Elizaren boterearen aurrean, ironiaz eta pikardiaz jakingo du oldartzen, behin eta berriz. Gregorio Mujikaren liburuan, bizitzaren drama airoski eramateko jakituria paregabea erakutsiko du.

Nafarroa. Ehun paisaia
Santiago Yaniz
Sua
128 orrialde
18,50 euro

Nafarroa Santiago Yanizen ehun argazkitan

Urtaro bakoitzaren joan-etorrian eta une bakoitzak eskaintzen duen argiaz ederki baliatuz eginak daude Nafarroako lurraldeak oinarri dituzten Santiago Yaniz argazkilari bilbotarraren 100 irudi eder hauek. Iratiko oihanaren zenbait paisaia bezala, Iruñeakoak, Cabredo hiribildukoak, Erriberrikoak, San Adrian baselizarenak edota Uxue, Erratzu, Igantzi, Lantz eta beste herri askotakoak. Berdin Pirinioetatik Bardeetara doan artaldea, Leireko monasterioa, Bertizko parkea, Baztango bailara, Mendigorria, Esako urtegia, Belagoako paisaia, Ilunberri, Urbasa, Aezkoako bailara edo Zugarramurdi, Larrun mendia atzean duela agertzen duten argazkiak. Azalpen guztiak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez daude.

La verdadera historia del kalimotxo
Batzuen artean
Funky Projects
142 orrialde 10 euro


Kalimotxoaren nondik norakoak

Funky Projects argitaletxeak plazaratu duen aurreneko liburua da La verdadera historia del kalimotxo, hain ospetsu egin den edari horren nondik norakoak azaltzeaz batera Euskal Herria eta bertako herritarren nortasuna eta ametsak hizpide dituen lana. Asko dira beren ekarpenekin liburuan parte hartutakoak. Besteak beste, Fermin Muguruza, Jtxo Estebaranz, Martin Mujika, Roberto Moso, Ata, Eduardo Mena, Santiago Cirugeda, Roger, Abarrots, Juventud Alkohólika, Pub Stick, Asier Perez eta Privadero. Nola sortu ote zen ardo txarrez eta Coca-Colaz osaturiko edabe hori, eta zeintzuei bururatu ote zitzaien nahasketa eta edariaren izena? Bada, La verdadera historia del kalimotxok dioenez, 1972an gertatu zen, Algortako kai zaharreko jaietan, eta Antzarrak koadrilakoei bururatu omen zitzaien.

Zehar
Batzuen artean
Gipuzkoako Foru Aldundia
76 orrialde



Joaquim Jordàri elkarrizketa

Artelekuk kaleratutako Zehar aldizkariaren 58. zenbakian, besteak beste, soinu ekoizpenaren eta (Un)Common Sound izeneko proiektuaren inguruan sortzen ari diren eztabaiden zabalkunderako behin-behineko gunea azaltzen da. Eztabaida hori aberasten duten lanen artean, Marina Garcések Joaquim Jordà katalanari egindako elkarrizketa dago. Izan ere, Jordàk dokumental bat filmatu zuen 1979an, Bartzelonako Numax etxetresna elektrikoen lantegia jabeek era irregularrean itxi nahi izan zutenean, bertakoko langileek egin zuten autogestio esperientzia jasoz. Orain, berriz, Veinte años no es nada filmatu du Joaquim Jordàk, Espainiako historiaren azken hogeita bost urteetan gertatutakoa berreraiki nahi duen dokumentala, Numaxeko autogestio esperientzian protagonista izan zirenen ibilbidea abiapuntu hartuz.

Anaren bakardadea
Jordi Sierra i Fabra
Erein
208 orrialde

Gogoz kontrako haurdunaldia jasandako gaztea

Hamabost urteko neska bati gertatutako esperientzia azaltzen duen Jordi Sierra i Fabraren Anaren bakardadea. Haurdunaldiak, norena da erantzunkizuna? nobelak, gogoz kontrako haurdunaldia jasatea suertatu zaien ehunka gazteren egoera salatu nahi du. Anak ez zuen beste munduko gauzarik egin, maitemintzea eta bere ametsen jabearekin larrua jotzea baino ez. Ekintza erabat natural horren ondorioak, ordea, oso tamalgarriak izan ziren beretzat. Haurdun zegoela jakin zuenerako, mutila beste batekin zebilen, eta ez zion sinestu, bera lotzeko trikimailua zelakoan. Neskaren gurasoak zorrotzegiak izaki, haien laguntzarik ez zuen izan Anak, ezta sendagile eta farmaziako jendearekin ere.

Idatz & Mintz
Batzuen artean
Diseinu Editoriala
52 or. / 5,70 euro


Lauaxeta, Blas Oterokoa, Gandiaga eta beste gogoan

Idatz & Mintz aldizkariaren 41. zenbakian, Lauaxeta ipuingilea gogoratu dute, Euzkadi egunkarian plazaratu zituen hainbat ipuin agertuz. Bestalde, Jon Aregok Blas Oterokoaren gorazarrea egin du, eta Alvaro Cunqueiro olerkari galiziarrari buruzko lan bat ere eskaini du. Sebastian García Trujillok, berriz, Bitoriano Gandiagaren existentzialismoa du hizpide Biziminaren ziklo osatua izenburuko lanean. Eta Jabier Kalzakortak Uretako jaun eta Zalduko jaunaren balada aurkeztu du, bi testuak azalduz.

Nora joan da argia?
Ruben Ruiz, Jokin Mitxelena
Aizkorri
36 orrialde 5,50 euro

Lehendabiziko Etxepare literatur sariaren irabazlea

Aizkorri argitaletxeak Jokin Mitxelenaren marrazkiekin apaindurik plazaratu duen haurrentzako Nora joan da argia? ipuina, gaur egun Nafarroan bizi den Ruben Ruiz gasteiztarrak sortutakoa da, eta Nafarroako Gobernuak antolatutako lehendabiziko Etxepare literatur saria irabazi zuen. Ruben Ruizen atzoko, gaurko eta biharko maisua den Jon Suarezi eskainia dagoen Nora joan da argia? kontakizuneko protagonista Saioa txikia dugu. Haur hori poz-pozik altxatu ohi da ohetik, batik bat eguzkia lotsagorrituta ikusten duenean, baina bere amak oso esnatze txarra izan ohi du, eta goizero-goizero pipertuta hitz egiten dio bere alabari. Hori gutxi balitz, eskolako motxila hartuta autobus geltokira abiatzen denean, Xugux txakurra ateratzen zaio bidera. Umea ikaratu egiten da, jakina. Halako batean, josta-jostari, Xuguxek belaunean urratu txiki-txiki bat egin dio haurrari. Saioarentzat izugarrizko zauria da, ordea. Eta gertatu zaiona azaldu nahi duenean, nola ez amak, ez maistrak kasu zipitzik ere egiten ez dioten, haurra goibeldu egiten da, bat-batean ikasgelako argia joaten den arte. Orduan ikasiko du Saioak, argia desagertzen denean, ikatz koloreko bihotzak samurtzera doala.


Azkenak
Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude