Usaina atzapar egiten


2006ko maiatzaren 21an

hemen da beroa. Udaberriaren su artifizialak amatatu dira. Txintxo txintxo kolore guztiak banaka banaka loratu dira: zuriak, horiak, ubelak… eta usainak datoz.

Mendiz mendi Larraula bidean ginela begiz jo batera jo bestera, sasiakazia (Robinia pseudoacacia) zuri, loretan, aurtengo udaberria apartekoa iruditzen zaiola aipatu zidan lagun batek. Zuhaitz honek sustraitik landare berria emateko duen erraztasuna dela-eta sasiaren moduan multzotan hazten da. Sasiakazidia, egundoko izara, urrutira nabarmen. Sekula ez omen du honelako lorealdirik ezagutu, lagunak. Halako batean sasiakaziak bertan bertan genituela begiak ez, sudurrak esan zigun. Sudursabaia asetuta, zenbaiti goragalea sortzeraino gozoa da askaziaren lorea. Lore batzuk hartzeko inguratu eta erleen eta liztorren festa! Arkazia hutsezko eztia laster kenduko diote eutzari. Asteasu igaro behar eta han ikusi genuen toki jakinetan besterik ikusten ez den lore arroseko sasiakazia (Robinia hispida); kolore berezia du bai… baina usain zipitzik ere ez!

Xumexeago basoko eta itxituretako sasi eta sastraketan atxaparrak (Lonicera periclymenum) laharrari gaina hartu dio eta lore luxeak eskaintzen dizkigu. Akaziarenaren aldean usain fina du honen loreak, fina eta gozoa. Atxaparra ikusten dudanero umetu egiten naiz. Egun errotonda bat dagoen tokian herriko plazaren atzean lahar-hesi batean hazten zen atxaparrari loreak kendu eta polinizatu behar zuten intsektuen gozamenerako prest zuen ezti ttantta lapurtzen genion. Orain ere ahal dudanero…

Sasiakaziaren lore gozoak albardatu eta entsaladan jatera jarri gara etxe aurrean eta beste usain gozo bat. Ahoan ditugun loreena baino usain okaztagarriagoa, baten batentzat. Jasmina (Jasminum officinale) aldamenean dituen beste landareen soinean gora hor doa eta hegora, eguzki gozora begira oparo loratu da. Laster dugu usaina etxe guztian.

Usainak atzapar egiten ari dira. Usainak beroa behar du. Uff! hemen dela…


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude