Ongi etorri Gatazka, gero arte Likiniano

1992ko Bartzelonako joko olinpikoak eta Sevillako Expoa Espainiako Estatuak garatu zuen modernizazio prozesuaren mugarriak dira. Birmoldaketa edota nagusi zen errepresioa ikuskizun horiek estalita geratu zen. 80ko hamarkadan jaio ziren hainbat eremu eta mugimendu murriztu edo desagertu ziren; indartsuak izan ziren herri mugimenduen (feministak, nuklearren eta militarismoaren aurkakoak, gaztetxeak edota irrati libreak, esaterako) gainbehera etorri zen. Gauzak horrela, aipatutako mugimenduetan ibiliak ziren batzuek orduko erronkei aurre egiteko egitasmo berri bati ekin zioten. Euskal Herrian, artean baliagarriak zirelakoan, praktika autonomoak berregiteko, birsortzeko, lubaki berria zulatu zuten: Felix Likiniano kultur elkartea. Aurreko ekimenak agortutzat eman eta kulturaren eremua lantzea deliberatu zuten. Han hemenka sakabanatuta zebiltzan pertsonak eta beharrak elkartzeaz gain, galdutako eremuak eta azpiegiturak ordezkatzeko balio izango zuen lokala zabaldu zuten Bilboko Iturribide kalean; handik autonomiaren memoria historikoa berreskuratzen ahaleginduko ziren (argitalpenak), baita sormen independentearen hainbat proiektu sortzen eta babesten (DDT disketxe eta banaketa alternatibo taldeak ekoiztutako lanak kasu). Halaber, talde zein pertsonen arteko harremanak azkartzea zuten helburu. Autonomia abiapuntu bazuten ere, ezkerreko sentsibilitate guztientzat zabalik egon da Liki urte hauetan guztietan. Horrexegatik jarri zioten Likiniano izena: berarengan bat egiten zutelako XX. mendean Euskal Herrian protagonista izan ditugun prozesu politiko askatzaileek eta aurrerakoiek (anarkismoa eta ezker abertzalea, bi esatearren).

"Likiniano giro hartan sortu zen, giza mugimenduak indartsuak zirenean", baieztatzen du elkarteko kidea izan den Julenek. "Garai haietakoek beraien burua kritikatu zuten; hain hurbil zuten kanpañismoa arbuiatu zuten, eta berria izango zen beste zerbait egiteko jauzi kualitatiboa eman zuten" -segitzen du hastapenetako testuingurua azaltzen-; "eta lokala izatea beharrezkoa zen, elkar ikusteko eta materialak mugitzeko sikiera". Asko izan ziren Iturribide kaletik pasatu zirenak. Marc Legasseren Euskal anarkista baten mintzoa izan zen elkarteak argitara eman zuen lehenengo liburua, Zer Bizio? bilbotarrek ahalbideratu zuten aurreneko maketa, eta Ume gaiztuak eta Potrotaino taldeek zabaldu zuten diskoen zerrenda.

1995eko abenduan, elkartea Zazpi Kaleetara jaitsi zen, Erronda kalera. "Lokala bera sortzea, berari gure ekinez eustea, lorpenetako bat izan da", dio Julenek; "sekula ez gara sistemaren ohiko bideetatik ibili; ez gara inongo alderdiren edo sindikaturen menpe egon eta ez dugu inolako diru laguntzarik eskatu. Autonomo hitza, beraz, praktikaz bete dugu. Autogestioa posible dela egiaztatu dugu: ekonomikoki bideragarria izan da Liki». Argitalpenak garrantzitsuak izan dira Likinianoren ibilibidean. Likinianoren altxorra bildumak, adibidez, hogei bat titulu ditu. "Lokala askorentzako erreferentzia izan da; topagunea bera ere arrakastatsua izan da, baita bestelako materialen banaketa ere", dio Julenek.

Likiniano elkartea bertan behera uzteko zergatien bila, akatsak zeintzuk izan diren, egiteke geratu dena kontatzeko eskatu diogu. "Azken urteotan barrura begira egon gara; beste borroketan zeudenekin harremanak sortzeko, kontu berriak proposatzeko ez gara gai izan. Azken batean, dendak jan gaitu; besteentzako erreferentziari eutsiz ez dugu beste gauzetarako astirik izan. Ezin izan dugu gure lan propioa sortu". Elkarrizketa amaitzear dagoela, irribarretsu, diosta Julenek: "Etapa bat amaitu da, eta oraindik ere zelan egingo dugun ez badakigu ere, beste zerbait egingo dugu; ez gara etxean geratuko".


Gatazka Likinianon

Larunbata; arratsaldea hasi baino ez da egin eta, momentuz, jende gutxi dago egungo Gatazkan, Likiniano ohian elkarte berria aurkezteko panfletoak dioenez. Gari gaztea dut solaskide; gaztea baina hau ere eskarmentu handikoa. Gatazka kolektiboan dauden besteak bezala, ondo ezagutzen ditu gaurko gaztetxeetako zein musikaren bidezidorrak. "Egin dena aztertuta, eta hainbat kontuk espero zen beste oihartzunik izan ez badute ere, Likinianok zuen joera berdinari jarraitzeko asmoa daukagu; geuk ere autonomotzat jotzen dugu gure burua; gauzak egiteko era horiek merezi dutela pentsatzen dugu, horrela egin izan dugu egon garen taldeetan. Bestalde, norbanako autonomia ekonomiko, soziala eta politikoa aldarrikatzen dugu". Aurrekoek egindako beste gauza askok iraungo du Gariren ustetan: "Garrantzitsua da lokalarekin segitzea, ideiak eta materialak elkartrukatzeko funtsezkoa baita. Beste hainbat tokitan ildo jakin batekoak elkartzen diren bitartean, gurea sentsibilitate politiko zein sozialen bidegurutzea dugu, eta horri zor zaio lokalaren beraren eraginkortasuna". Garik dioenez, jendarteko harremanak areagotzeko prest daude, eta jarrera politikoa hartu bitartean, tresnak aurkezten ari direla. "Gatazkak dakarren ideien elkartrukatze hori, komunikazio hori, hitzaldien, eztabaiden eta argitalpenen aurkezpenen bitartez bideratu nahi dugu. Horrez gain, ezin dugu ahaztu gurea lokal autogestionatua dela, ez duela zer ikusirik erakundeekin; beraz, hainbat talderen mesederako azpiegitura da lokala. Guk ez ezik, beste talde batzuek ere euren autonomiari eusteko aukera daukate, udal aretoak erabili beharrean. Bidea ibiliz egiten da; hau da, beraz, jarrera politikoa hartzeko moduetako bat".

Bisitariak agertzen hasiak dira. Bada denetarik apur bat: aspaldidanik etortzen direnak, inguruetatik noizean behin agertzen direnak, oporretan daudenak... Disko eta liburuen artean dabiltza, beste lekuetan aurkitzen ez dutenaren bila. Bata ala bestea baduten galdezka hurbiltzen zaizkio Gariri. Badoaz. Euskararen aldeko apustua egingo dutela esan digu Garik: "Egia da gure artean garen guztiok ez dugula euskaraz egiten, baina euskara komunikazio tresna izan dadin nahi dugu. Euskara erabiltzea aukera politikoa da eta euskaraz egina denari lehentasuna emango diogu; deialdiak, esaterako, euskara hutsez egiten ditugu. Euskararen aldeko benetako jarrera izan nahi dugu, folklorismoetatik kanpo". Kontrakulturaren bozgorailu izan da Likiniano eta Gatazkak ere bide horretatik egingo du aurrera: "Oraindik ere bada alderik erakundeek babestutako kulturaren eta herri kulturaren artean; lehenak, gure ustez, ez dauka zentzu politiko edo kultural handirik, domestikatuta dagoelako. Gero zerbait esaten duen kultura dago, eta sistemarekiko zalantzak pizteko balio badu, hobesten dugu. Lagungarri izan nahi dugu sormen independente hori (zinema, literatura, musika, artea...) gauzatzen".

Bukatzeko, denda hutsa izatearen beldur ez den galdetu diogu: "Gerta liteke, baina hona etortzea, erosteko bada ere, hautapen politikoa da. Hemen ditugun gauza batzuk Corte Inglésen aurki daitezke, baina jendea hona dator. Erostea bera ekintza politiko bilakatu ahal dugu".

Autonomia
60ko eta 70ko hamarkadetako Italian eta Alemanian jatorria du mugimendu autonomoak. Hierarkietan sostengatutako sistema kapitalistari aurre egiteko guztiz ezberdinak diren ereduak sortzearen aldekoa da autonomia; hala, alderdi komunisten abangoardiak ukatuz, batzarretan eta kontsensuan oinarritutako ekimenak hobesten dituzte autonomoek. Erakunde bakar bat eraiki beharrean, antzeko praktikak dituzten arlo ezberdinetako taldeen arteko koordinazioa proposatzen dute.


Azkenak
Faltzesen euskarazko eredua eskatu dute eta Nafarroako Gobernuak ezetza eman du

Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.


Lehia estu baten ostean, Nawrocki eskuin muturreko hautagaiak irabazi ditu Poloniako presidentetzarako hauteskundeak

Presidentetzarako bozen lehen itzulian bigarren gelditu ostean, hautagai independenteak puntu bateko aldea atera dio Trzaskowski egun gobernuan dagoen alderdi europazaleko hautagaiari. Emaitza ofizialak argitaratu arte ez da argi egon zein izan den bozen irabazlea, bigarren... [+]


Erretzea debekatuko dute haurrak elkartzen diren Ipar Euskal Herriko espazio publikoetan

Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.


 


2025-06-02 | Ahotsa.info
Israelgo enpresekin dituen kontratuak bertan behera uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

5.000 lagun inguru bildu dira Yala Nafarroak eta BDZk igande honetan Iruñean deitu duten manifestazioan, Israelekin harremanak haustea eskatzeko. Halaber, erregimen sionistarekin edo Israelgo enpresekin interesak eta negozioak mantentzen dituzten Nafarroako enpresen eta... [+]


Israelek 32 lagun hil ditu Gaza hegoaldean, laguntza humanitarioa banatzen ari ziren zentro batean

Israelgo armadako tankeak eta droneak zentrora bertaratzen ari ziren palestinarrei eraso egiten hasi dira, eta 31 lagun hil eta 115 zauritu dituzte. Israelek AEBek proposatutako su-etena onartu ostean, Hamasek zenbait baldintza gehitzea eskatu du: su eten iraunkorra... [+]


2025-06-02 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioa Nazioen Ligan: gertaera “historikoa”, zazpi herrialdeetako pilotariak bildu zain

Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]


2025-06-02 | ARGIA
Bioterra azoka egingo dute asteburuan Irunen, “bizimodu ekologikoagoa eraikitzeko” topagunea

Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute, eta hainbat tailer eta hitzaldi egongo dira, baita bizikleten bigarren... [+]


Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute ehunka pertsonek Alderdi Ederren

Gernika-Palestina herri ekimenak antolatuta, Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute gaur eguerdian Alderdi Ederren. Gorputzak goitik behera izara zuriz estalita, lurrean etzan dira ehunka lagun, Palestinan egunero bizi duten egoera lazgarriari erreferentzia eginaz.


Txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko sinadura bilketa bat abiatu dute

Euskal Herriko hainbat txosna eta jai batzordek deituta, elkarretaratzea egin dute larunbatean Bilboko Miribilla auzoan. Azpimarratu dute txosnak ez direla "edariak zerbitzatzeko barra hutsak", jai herrikoien "bihotza" baizik. Horregatik, Txosnak. Gureak, denonak... [+]


Isil gaitezen, une batez bada ere

Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?

Zortzigarren saioa, eta... [+]


Arrazakeriaren eta pobreziaren aurrean “ardura” hartu eta erreminta berriak garatzera deitu du Gasteiz Anitzak

Dozenaka eragilek babestutako agerraldi jendetsuan, kezka agertu du auzoetan mezu xenofobo eta baztertzaileak indartzen ari direlako herritarren artean. Herrigintzak “zailtasun eta erreminta falta handia” duela uste dute, baina gatazkei elkartasunetik eta saretuz... [+]


10.000 lagun baino gehiago elkartu dira Irunen, osasun zerbitzuan murrizketak salatzeko

Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]


Correos enpresa publikoko langileak, Axa aseguru pribatuen komertzial bilakatuta

Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]


Eguneraketa berriak daude