Grant McCall: California'ko Gutarra


1967ko urtarrilaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Grant McCall: Californiarrari elkarrizketa Amerikeako euskaldunei buruz
Ameriketako Euskaltzaleak
Grant McCall: California'ko Gutarra
Azkenean ere auetako gizanak salbatuko dute gure herria. Baina ez ditugu bear aina estimatzen. Ez gera saiatzen beuren urratsen ondotik. Zenbat euskaldunek bota dute kikara bat-izardi beuren herriaren balioen alde?
Sei illabete izango dira Grant McCall'en karta artu nuela. Nevada'ko nere arreba losune ezagutu-berri zuela ziostan, eta aren bitartez idazten zidela, paper osoa galderez beteaz. Lau illabete joanak ziran nik erantzun orduko, eta gero, kontu au betiko bukatua zela uste nuen. Baina zer izango, eta, Azillaren 25'n aita Maqunagoikoetxea gernikarrak telefonatzen dit:
–Txo, Pittsburgh'en izan nok Jakintza Batzar batean eta lau mutil euskalzale topou yuazak. Euretariko bat, Grant McCall, ire laguna ei dok, emen yak neugaz eta igaz berba eginaiyok.
Zarrara batek artu ninduen. Grant McCall California' tik New York'eraino etorri? Baina zartara? Euskera gatik? Jakin gose utsez?, pentsa nuen.
Zorionez banuen astia ta iru ordu laurden barruan ginan biok elkarri bostekoa emanda. Berakin luze iardun ondoren, iruditu zitzaidan, on zela Z. ARGIA irakurleei berri pozgarriak ematea.
Grant McCall 23 urteko gaztea da, sendoa, ez txiki ez aundi. Illea ta sudurpekoa gorrixkak kolorez. Berkeley'n bizi da, San Francisco ondoan, eta ango Unibersidadeko antropologi estudiotan dabilkigu. Mastru tituluaz jabetzeko, tesi bat aurkeztuko du emendik urte batera.
Tesi orren izena au izango da: THE BASOUES IN THE U. S. A. (Euskaldanak Ipar Ameriketan), eta lasai ta ziur nagoelako esango dut onoko au, alegia, gazte onen asmo, bultz eta lanak jakin ondoren, denbora gutxi barru, berak idatziko digula Ipar Ameriketako euskaldunen kondairarik kongletuen ta oinarrituena.
Grant mutil jatorra da, berriketan, jaten eta edaten dakiana, eta euskaldunon gustu guztiekin. Etxean dagoenean PIKOIA edaten du egunoro, eta badakiala nola gertatu esan bear... (irakurle askok ez dute jakingo PIKOIA euskal edaria denik, baina USA'ko sartaldean errime saltzen da, cuskaldunentzat batez ere...).
–Nik ez dut arrazarik,–esaten du–nere asabek ingeles, eskoziar, holandar eta indiar izan ziren. Argatik artu nuen Euskalerria aberri antzo, bere barne zaharrean murgiltzen nintzelarik.
Gran abarketakin (espartinak) ibiltzen da; ala arkitu nuen eta alaxen ibili ginan kalez kale. San Francisco'n –lapurtar zuberoar asko dagoz–2'50 dolar balio omen dute bakarrik, eta kalerako naiz etxerako erosoak.
Gran,. McCall ez dabil inoiz bakarrik, beti bere magnetofoia alboan; onen barnean deuzka artuta amaika kontu, kanta ta izketa euskaldunekin. Aurtengo udaran alde batetik bestera ibilia da euskaldunen atzetik, Oregon, Idaho, Nevada, California... datorren udaran beste zenbait alderdi arakatuko ditu. Jende jatorra arkitu du nunai. Boise'ko euskaldunak indar aundia dutela dio. Ba omen dute ere an OiNKARI dantza-talde galant bat, baina oien irrintzilaria nor den ez luke inork asmatuko. Bere izena Ann Boyd omen da, neska gaztea, euskal odolik gabea, neska espaniar batengandik ikasi zuena irrintziak botatzen. Oso ongi bota ere (magnetofolan entzun nuen).
San Francisco'n txistulari bikaina ekarri omen dute Gipuzkoa aldetik, jetzen ta dantzan irakasteko; Bazkunak pagatzen dizkio gastu guziak.
Orain Boise'n ere beste ainbeste egingo ote duten.
Ejenplu ederra San Francisco'tik datorkiguna. Baina ango gutarrak urteoro ospatzen duten bazkaria eznormalki joan omen zan aurtengo udazkenean, alegia, oi bezela euskaldun guztiak bazkaria bat elkarrekin jan bearrean, aurten bi izan direla, alde batetik ipartarrak, eta bestetik egotarrak. Ameriketan ere azi txarra erne. Ejenplu exkaxa. Azkenean oartu egin zidan Grant'ek: seguru nago esan dutan ontaz, baina gauzak bere tokian jar ditzagun, eta, ni oker egotea balitekeala esan; ez nuke asarre bide izaterik nai».
–Noiz ta nola euki zenduen euskaldunekin lenbiziko kontaktua?, galdetzen diot.
–Orain bost urte Madrillen, Gartxiturnea zeritzan bat ezagutu nuen; Manila'n jaioa zen au, aleman amagandik. Gera izan zen euskaidunei buruz itzegin zidana. Arrezkero zuen lurra bera ere bisitatu dut. Mitxelena ta beste batrukin itzegina naiz.
–Baina, esan benetan: Zer da ain arrigarri gutaz? Europa'ko zaharrenak gerala uste duzu?
–Bai noski. Nere ustez, aintzina Espaiñi guzia zear mintratzen zen euskeraz, eta Europa bertan ere ez dakigu ezetzik... Indoeuropearren inbasicaurreko herrien eztarnik ez zalgu geratu. Nortzuk ziren? Euskaldunak agian... Gaur. egun baliteke Euskera izatea munduan bizi denik izkuntzik zabarrena.
–Zer? Bai!? –ateratzen zait arritu xamar–. Eta Txina, Igito, Sumer, Persia ta kondairako herri zabarrak?
–Herri oiek dutena da literatura zaharra, baina onek ez du esan nai beuren izkuntza ere rnunduko zabarrena izan bear duenik. Herri batzuk goiz asten baitira idazten, beste batzuk, berriz, berandu. Gainera ez dakigu euskaldunek ezer idatzi dutenentz. Oraindik ez dugula ezer arkitu.
Gaurko teoriarik sendoenak dionez, euskaldunak Ipar Aprika'tik zear etorri ziren. Ortik berebertarrekin dituzten antzak.
–Ameriketako euskaldunen gana buelta eginaz, ba alda ezer idatzirik?
–Bai. Aita Adrien Gatxetegi'k (Bellok'eko beneditarra dela uste dut) idatzi zuen zerbait «Les Basques dans l'Ouest d'Amerique» izenarekin. Ederki dago ta nere lana asko erreztuko dit.
–Badut nik galdera bat gai ontaz. Askotan entzuna dut euskal artzainak kondizio txarretan bizi direla, gaizki pagatuak, lan gaiztoa eginaz. Itz batez, explotatuak.
–Eiki. Nik neuk ere sarri entzun dut ori, baina nere egia esango dizut, ta ez pentsa, arren, euskaldunen kontra nagoenik.
Artzainen lana gaiztoa da, mendietako bakartasun ikaragarria jasaiten dute. Baina opizio ori artzea euren kontu da. Diruaren goraberan konsidera itzazu puntu auek: lilean 225-250 dolar gutxi~gorabera egiten dituzte. Jana libre eta irabaziak xautzeko biderik ez, herrietara noizpenka jeisten direlako. Iru urteren buruan kontratua bukatzean, txanpon mordoxka politta daramate etxera, garbi garbi.
Gutxi pagatzea dela darabilten bizimodurako? Amerikanuak ez direlako pagatzen zaie gutxio, amerikanuen obligaziorik ez dute, eta orrela, ez dute ere amerikanuen alogerarik jasotzen. Ez dute kontribuziorik, ez Social Security'rik, Gobernuak ezin die ikutu, ez gerrara eraman. Artzainen kondizioa oso berezia baita, USA'ko imigrazio legeekin zerikusirik ez dutelarik. Aleman, irlandar naiz beste imigranteak gerrara eramanak izan ditezke amerikanuak ez izan arren ere. Ez, ordea, euskaldunak.
–Grant, len baino askoz argiago ikusten dut autu au,esan nerake gezurrik gabe. Ta entzun al-duzu lege berriak eman dituztela artzainentzat? Orain arte kontratua bukaeran Euskalerri'ra biurtu bearra izaten zuten, baina aurrerantzean, nai izan ezkero berton gelditzea libre jarri zaie Ez dakit gauz ofizialik baina nere herriko artzain bik orixe idatzi didate (Nevadattik).
Nik esango nukeana au da: Ordua zela ortarako, bada, amerikanuek inorekin zorretan baldin badaude, gurekin euskaldunokin daude.
Ta auxe da guzia. Grant CcCall ta beste euskalzale askoei monumentu bat eraiki bearko diegu egunen batean.Good luck to you, Grant.
Alare, onena zera izango litzake, euskaldunei eurai monumentua zar izatea, herri-balioen alde saia zirelako.
JK.MALLEA OLAETXEA
Grant McCall Berkeley'ko euskalzalea
12

GaiezGizarteaEuskal dias
PertsonaiazMcCALL1
EgileezMALLEA1Hizkuntza

Azkenak
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


2025-06-18 | Mati Iturralde
Gizatasunaren amaiera

Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Eguneraketa berriak daude