Velcroa


2006ko apirilaren 09an

Sagardipean bazkan artaldea, gogoz datorren lehen belarraren puntta berriari gogo beraz tiraka. Ardi-larruz jantzitako arkaztearen zerran dabil zozoa, paseoan. Ez da, horregatik, ardiak darabilen apopilo bakarra.
Iazko sagar-urte kaskarra zela eta "lapatza baino beteago izango al da aurten sagarrondoa" bota zuen aldamenekoak belarrietako alarma astinduz eta sekula ikusi gabeko garraiatutako zozoak merezi zuen jaramona itzaliz.
Belar ondu besakadan antzila bezala sasi-ardiaren kalparrean, artzainaren artilezko galtzetan edo mendizalearen txoro-markako termo… ez dakit zer erako azken puntako galtzerdietan kakoz ederki helduta dijoa lapatina. Lapaitzaren fruitua da lapatina, benetako lapaitzarena (Arctium lappa), askok eta askok mingarratz handi edo uztao handiari (Rumex acetosa) deitzen baitiote lapaitza. Euskaldunok botanikarekin dugun arazo zabalduena bada hau: izen asko galduak eta iraun duen beste mordo bat nahasita, landareetatik gero eta urrutiago bizi garenaren seinale. Begira lapaitzaren izan eta izen aukera: lapatx, lapatza, lapa, lapabelarra, iraxkor, maitebelarra, ohoina, atxuskarris, karlotxa eta urreburusia.
Lapaitzak bere espeziea hedatzeko kako bereziak ditu soin osoan lapatinak, landarearen ondotik igarotzen den edozerri heldu eta nora edo hara eraman dezan. Maitebelarra garbi, baina hortik ote dator urreburusia izena? Gaztainaren morkotsari deitzen zaio burusa… Bi fruituak dira triku, bat aldean eramateko kakoekin, bestea inork ez hartzeko arantzekin. Lapatinak bata besteari erantsiz pilotatxoak egin eta teilatuetako zirrikituetan jartzen omen ziren garai batean muxar, xagu eta abarrekoak sar ez zitezen.
Fruitu hauen animaliei heldu eta hedatzeko gaitasunak harritu zuen Georges de Mestral ingeniari suitzarra eta harengandik ikasita patentatu zuen velcroa 1955ean. Velcroa velour (kiribila) eta crochet (kakoa) hitz frantsesetatik dator. Milioika metro velcro saltzen da urtero. Lapatza baino usuago ikusten dut, lapatza baino beteago izango da 1990ean hil zen Georges haren oinordekoen patrika!


ASTEKARIA
2006ko apirilaren 09a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude