Ereinotza erramutua


2006ko martxoaren 19an

Bijilia eta barau egiten ari diren sektakoek aspaldi geure ereinotza lapurtu eta erramu bihurtua dutela nioen lehengoan. Ereinotza aspaldi da geure, Euskal Herrian. Batez ere Karibeko korronte famatuak berotzen dituen itsas aldeko bailara epeletan artea, artelatza eta gurbitzaren koadrilako.

Berez asiarra omen da, baina Europa hegoalde osoan barreiatuta bizi da. Ereinotzak Laurus nobilis du izen botaniko, latineko laudari (ohoratu) eta nobilis (noblea, gurtua) erroetatik datorrena, erabilera ugari izan baititu beti bai sukaldean, bai osasungintzan... Mediterraneo aldeko kulturatan ereinotza saritu, ohoratu eta koroatua izan zen. Ereinotzez egindako koroak ospea, aintza adierazten zuen: artista, kirolari eta gerlariei ezartzen zitzaien, jendilaje ederrari alajaina! Garaipena ere adierazi izan du landare honen adarrak; erromatarrek eraikitzen zituzten garaipen-kolonizatze koloma edo zutabeetan erruz ageri da.

Grekoek daphne deitzen diote, Apolo amorratzeraino maitemindutakoarengandik ihesi bere aitak ereinotz bihurtu zuen izen bereko jainkosaren omenez. Grekoen beste istorio batean Zeus eta Apoloren arteko borroka batean ereinotza tximistari aurre egiteko erabili zela jasotzen da. Helburu berarekin landatua geure etxeen inguruan maiz topatuko duzu.

Kristautasunak ereinotza erramu bihurtu zuen. Udaberriko lehen ilargi betea duen astean, beraientzako santua den horretan, bedeinkatu egiten dute, etxeko ateburuetan jarri begizko eta sorginkeriak uxatzeko eta etxeko sutan erre tximistak dakartzan ekaitza aienatzeko.

Etxeak ere ereinotzez koroatzen dira geurean: etxe berria egiten denean teilatua ematen zaionean ereinotz adar handi bat jartzen da gailurrean. Adar honek aterpe berria osatu dela eta ospatzeko jairako deia egiten du: lanean aritu diren guztientzako otordua eta festa antolatzen du etxearen nagusiak, Goierrin tranpalea deitzen diote. Lehen garai batean ospakizun honetarako erramuaren ordez elorria, lizarra… jarriko zutela iruditzen zait.

Mediterraneotik etorri eta geurea kolonizatua du erramuak. Ereinotza erramutua.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude