Lokarri da Elkarriren ordezkoa eta Paul Rios izango da mugimendu berriaren koordinatzaile nagusia. Hamahiru urteko zikloan Elkarriren balorazio positiboa egin behar da oro har, nagusiki gatazka politikoa elkarrizketa eta akordioaren bidez konpondu behar dela sustraitzeko eragile garrantzitsua izan delako. Orain helburu horiek oso argi badaude ere, beti ez da hala izan. Lokarrik, aldiz, akordio askotarikoa, herri kontsulta eta adiskidetzea bultzatzea izango ditu helburu nagusi. Euskal gizarteko gehiengo oso zabalak bat egiten du kontzeptu horiekin. Beste kontu bat da Lokarrik zein indar eta eraginkortasun lortzen duen kontzeptu horien bultzadan. Elkarrik goian jarri dio langa. Une historiko desberdin honetan, langa horretara iristeko gai den erakutsi beharko du Lokarrik
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!