Begibakarra, motzago


2006ko martxoaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Edozein dela ere gatazka, bortizkeria dagoen tokian ugaldu egiten da begibakarren espeziea. Espezie honen ezaugarri nagusia da begi bat ixteko joera. Ondorioz, begi irekiaren aldea bakarrik ikusten dute. Kasurik larrienetan, begi itxiarekin ikusten ez dutena ukatzera iristen dira, existitzen denik ere ez dute onartzen.

Aldiz, Tolosako eskolapioetan batxiler zaharra ikasten ari ginela, zientzietako liburuak argi asko zioen: begi bakarrarekin errealitatearen irudi partziala hartzen da, zatikatua eta planoa; bakarrik bi begiekin jasotako irudiak burmuinean batzen direnean, orduan hartzen da ikuspegi osoa, erliebe eta sakontasunarekin.

Adibide pare bat:

Biktimak. Gatazkaren alde bakoitzeko begibakarrak baditu bere biktimak eta bere borreroak. Sarri, alde batekoen biktimak izaten dira bestekoen borreroak. Horrela ez denean, besteen biktimak izaten dira «ondorio lazgarriak» edo «saihetseko kalteak».

Begibakarrak bihurtzen ditu bizirik dirauten biktimak eta haien ingurukoak politikaren protagonista; eta xaxatzen ditu epaile bihurtzeraino, jartzen ditu esaten zer den zilegi eta zer ez. Begibakarrak kokatzen du gatazkaren sorburua gehien komeni zaion tokian, eta fokua jartzen die bakarrik bere mesederako pasarteei. Gatazkaren historia neurrira moldatzen du, bere helburuen mesedetan.

Eta begibakarrak nahi ditu garaile eta galtzaileak; exijitzen du damua eta barkamen eskaria; edota aldarrikatzen ditu giza eskubideak bere biktimentzat, besteenak ahaztuta.

Begi biekin, argi dago: alde bietakoak dira biktima; elkartasuna eta justizia zor zaie, baina ez inongo ordain politikorik. Damua ezin da exijitu, ez da ezinbesteko baldintza. Inoren garaipena baino, helburua da berradiskidetzea. Lehen urratsak dira biolentzia gehiagorik eza, desarme dialektikoa eta errespetua.

Egitasmo politikoak. Begibakarra esentzialista da politika kontutan, eta bere aukeraren oinarrian ikusten du egia berdaderoa. Defendatu edo irabazi nahi duen hori berez existitzen da, pertsonen borondatearen gainetik. Eta irmo azaltzen duenez bere ikuspegi planoa, dirudi arrazoia duela.

Begibakarren Espainia da sakratua, ukiezina, bitarteko guztiekin defendatu beharrekoa, etsai ugarien kontra. Eta begibakarren Euskal Herria da mapa bat, nahi eta nahi ez; da su itzalezina, kate etengabea; da iraun beharra, kosta ahala kosta.

Begi biekin, bestela ikusten da. Egitasmo politikoak gizakion asmakizunak dira, aldagarriak eta suntsikorrak. Badira izaera kolektiboak, badira ibilbide historikoak, eta badira une bakoitzeko pertsonak. Eta hauetan gauzatzen da iragana, unearekin gurutzatuta. «Mendea eta segundoa gurutzatzen diren lekua besterik ez izan» (Ruper dixit) asko izatea da, ezin gara ezer gehiago izan.

Politika behar dugu elkarbizitzarako, besteak errespetatuz haien errespetua lortzeko. Mapak aldakorrak dira, bizi-iraupen kolektiboa ez datza tinkotasunean, baizik moldatzeko gaitasunean. Ezer ez da sakratua, maite dugun neurrian da zerbait inportantea, batzen gaituena dugu beharrezko.

Espainia izango da bizileku erosoa, baldin eta bere egiten baditu bere baitakoen sentimenduak. Molde bakarrean hartzen baditu guztiak, uxatu egingo ditu bereziak. Ikusi besterik ez dago nola indartu den independentismoa, nola ahuldu den Espainia, Aznar begibakarraren sasoian.

Euskal Herria izango bada bizileku erosoa, beharko dugu eraiki egitasmo berri-berria: ez ukaziorik eta ez derrigorrik; oinarri komunekin denok konforme; xehetasunetan bakoitza libre. Eta hau lan luzea da, sakona; ez da alderdien mahaitik aterako, nahiz konponketa politikoak lagunduko lukeen giroa hobetzen.

Alferrik dute aritzea irmo edo ozen. Begibakarra bakarrik izan daiteke errege itsuen artean. Bi begidunen aldean, begibakarra gutxiago da, motzago.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude