Ihesi: Oletatik Izazpira mendi bizikletaz


2006ko martxoaren 05ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Aginaga (Agiña) auzora iristeko, Zumarraga eta Urretxun barna doan bide-gorria edo G-631 errepidea hartuko dugu. Azkoitiranzko norabidean bi kilometro inguru egingo ditugu bailarari izena ematen dion Urola ibaiaren ertzetik, Agiñara eramango gaituen bidegurutzera heldu arte. Eskuinera egin eta bideak berehala egiten du gora. Agiñara bitarteko 3,5 kilometroak ordea, erraz igoko ditugu. Aldapa etzan samarra da, giharrak berotzeko aproposa eta, gainera, auto gutxi ibili ohi da gora eta behera. Dena den, hara iristean geratu egingo gara, paisaiaz gozatu eta iturrian bidoia betetzeko, Antiora heldu arte ez baitugu beste iturririk topatuko.

Bidoia bete ostean gorantz doan bidea hartuko dugu, Jeronimo Iturbe Legorburu "Agiñeta" aizkolariaren omenezko eskultura atzean utzita. Hogei metro eskasera Muxika baserria dago. Bidea bitan zatitzen da bertan. Ezkerrera egiten duen pista zuritik nahiz parean daukagun mendi-bidetik Oleta lepora helduko gara, baina guk ezkerrekoa hartuko dugu, Zumakorta baserrirantz doan pista, bizikletan igotzeko samurragoa baita.

Hasieran suabe-suabe joango gara, baina metro gutxira bidea tente jarriko da. Litekeena da plater txikia sartu behar izatea. Hobe dugu mendi-bidean sartzean erdiko platerera ez pasatzea. Ez behintzat aurrerago dagoen eskuineranzko 180 graduko bihurgune gogorra gainditu arte. Hortik aurrerako aldapak leunagoak dira eta berehala iritsiko gara Oletara (756 m).

Oletara heltzean burdinazko gurutzea eskuinera ikusiko dugu, Oletako tumuluaren ondoan. Ezkerrera Aizpurutxora eta Azkoitiko Martirieta auzora doazen bideak izango ditugu, gurutzea pasa eta eskuinera Agiñara doana (Muxika baserrian atzean utzi duguna) eta parean, Samiñora eramango gaituena.


Samiño, lehen «Tourmaleta»

Bideari jarraituz, Zumarraga eta Urretxu eskuinean ditugula, oinez pasa beharko dugun langaren alboan dagoen Iruarrieta trikuharria igaro ondoren, txabola batera iritsiko gara. Hura atzean uztean, zuhaitz artean doan malda gogor samar baina motzari egingo diogu aurre. Zuhaitz artetik ateratzean bideak ezkerrera eta eskuinera egiten duela ikusiko dugu. Samiñora ezkerreko bidetik igoko gara; eskuinera eginez gero tontorra inguratu eta Pagotxetarantz joango ginateke zuzenean -Samiñotik jaisteko puntu honetara itzuli beharko gara, orain eskuinera utzi dugun bidea hartzeko, beste aldetik bizikletan jaistea ezinezkoa baita-.

Ezkerrera hartu eta lauzpabost bihurgune -horietako batean Iruarrieta I izeneko trikuharria dago- gainditu ondoren, sobera sofritu gabe Samiño -edo Irumugarrieta- mendiko (932 m) zutoin geodesikora helduko gara. Azkoitia, Azpeitia eta Zumarraga elkartzen dituen mugarria eta buzoia handik 25 metrora daude. Ikuspegiaz gozatzen dugun bitartean atseden hartu eta mokadutxo bat jateko aprobetxa dezakegu, parean daukagun Izazpiko aldapari aurre egiteko indarrez lepo egotea komeni baitzaigu.


Izazpi, hiru herriren gurutzaleku

Samiñotik Pagotxetarantz joateko lehen aipatu dugun puntura -tontorretik eskuinera ikusten den bidera- itzuliko gara. Pagolako txabolara -izen bereko lepoan dago- eramango gaituzten jaitsiera ederrak eta erritmoa hautsiko digun igoera alua gainditu ostean iritsiko gara Pagotxeta lepora. Hara bidean Iruarrieta II trikuharria eta Pagobakarrako tumulua ere ikusiko ditugu.

Pagotxetan lau bidek egiten dute bat. Txabolatik metro gutxira dagoen zutoinak erakutsiko digu norantz egin behar dugun: eskuineko bidea San Kristobal auzora eta handik Zumarragara doa, ezkerrekoa Loiolara eta aurrean daukaguna, Izazpira. Hain justu, GR 120 edo Arantzazuko Amaren Santutegia, Antzinako Amaren ermita (Antio) eta Loiolako Santutegia batzen dituen Hiru Tenpluen Ibilbidea, Pagotxetatik pasatzen da, Izazpiren magaletik Loiolaranzko norabidean. Hemendik aurrera, beraz, marka zuri-gorriak lagungarri izango dira, Izazpira igotzeko apur bat desbideratu beharko garen arren.

Indarrez justu antzean baldin bagoaz hobe dugu Antiora iritsi arte marka zuri-gorriei jarraitzea, Izazpiko maldak dezenteko pendiza dauka-eta. Hala ere, merezi du tontorrera igotzeak, irainka erasoko dugun maldatzarrak sekulako panoramika eta jaitsiera polita oparituko baitizkigu geroago. Horretarako, Pagotxetako txabola atzean utzi eta pintura zuri-gorriari jarraituko diogu, harik eta ehiza postuen artean doan igoera gainditu eta bidea bitan zatitzen den arte. Ezkerreko bidea -langa igarota- hartuko dugu; eskuinekoa (GR 120) Antiora jaisten da zuzenean.

Izazpiko igoera hiru zatitan bana genezake. Gauden lekutik hurrengo langara bitartean eroso joango gara. Handik aurrera, ordea, aldapa gogorrenari egin beharko diogu aurre. Izarraitz begira dugula, hortzak amorruz estutu beharko ditugu eskuinean dugun hesia gainditzeko unea iritsi arte. Ordurako Izazpiko gurutzea bistan izango dugu jada. Pinudian sartzean bideak tente samar jarraituko du baina handik gutxira apur bat etzan eta tontorrera (972 metro) iritsi bitartean hankak -eta barrenak- ahal bezainbeste lasaituko ditugu. Izazpin Azpeitiak, Ezkio-Itsasok eta Zumarragak bat egiten dute. Ez, ordea, gurutze nagusia dagoen lekuan. Hura Ezkio-Itsason dago eta mugarria, tontorretik metro batzuk urrutiago, ipar-mendebalderako norabidean, pinu artean, 1927an jarritako burdinazko gurutzetxoaren alboan. Zerua garbi badago, belarretan eseri eta indarrak berreskuratzen ditugun bitartean inguruko mendiei errepaso polita emateko aukera izango dugu, goiko zerrendan irakur daitekeenez.


Izazpi-Antio

Samiñon gertatu bezala, Hego-Ekialdeko muturretik bizikletaz jaistea ia ezinezkoa denez, igotako bidetik egingo dugu behera, berriz ere GR 120 ibilbidearekin bat egin arte. Orduan Elorriaga leporantz joango gara eta handik Antiorantz. Kontuz, ordea, Elorriagazpi baserrira eramango gaituen maldarekin, zati benetan konplikatua baitu. Eskarmentua duzuenok eta pasagune teknikoak gustuko dituzuenok aurrera, baina gainerakook ez izan lotsarik bizikleta sorbalda gainean hartu eta lasai-lasai jaisteko. Hitz egiten ari zaizuen artistaren eskuineko belaun eta ukondoak, Betadine potetxoak eta metro erdi bendak luzatzen dizueten gomendioa da.

Elorriagazpi eta Elorriagagoikoa baserriak baino metro batzuk aurrerago dagoen zutoinak bidea erakutsiko digu: Mandubia ezkerrera eta Antiguako Ama (Antio) eskuinera. Bi bordak igaro ostean, Elorriagazpitik datorren pista zurira helduko gara. Guk ordea, zuzen jarraituko dugu, Elorriagagoikoarantz, GR120 bidearen markak jarraituz. Ezkerrera eginez zein zuzen jarraituz Antiora iritsiko gara, baina goiko bideak ikuspegi eta jaitsiera ederragoak eskainiko dizkigu.

Elorriagan gora egitean iturrira helduko gara. Guk markak jarraituko ditugu, baina nahi duenak, orain artekoarekin nahikoa izan ez badu, eskuinera egin eta Beloki mendia (641 metro) igo dezake. Ordu erdi baino gutxiago beharko duzue joan-etorria egiteko. Antiora -eta handik Zumarragara- bitartean jaitsieraz gozatzea besterik ez zaigu falta. Dena den, Andre Mariaren baseliza barrualdetik ikusteko geratu egingo gara.
Antio: Baselizen katedrala
Antio edo Andre Mariaren baseliza Beloki mendiaren hego magalean dago eta Hiru Tenpluen Ibilbidearen ardatz da, Arantzazuko eta Loiolako santutegiekin batera. Baselizen katedrala bezala bataiatua, Zumarragako eliza nagusia izan zen, 1575ean herri-gunean Jasokundearen eliza berria eraikitzen hasi ziren arte.

Kondairak dioenez, jentilek Aizkorritik bota zituzten harriekin altxa zuten baseliza.

XII. mendeko eraikuntza da, euskal estilo erromanikoaren adibide, atariak eta iparraldeko zein ekialdeko paretek erakusten duten moduan. Iparraldekoak sei gezi-leiho ditu eta ekialdekoak bi. Kanpoaldeari dagokionez, absideko kalbarioaren irudia (XV. mendekoa) ere nabarmenduko genuke. Barrualde ederrari esker izendatu dute, hala ere, monumentu historiko eta artistiko. Egurrezkoak ditu sabaia, korua eta habeak. Azken horietan, eskuz landutako irudiak -emakumezkoen gorputzak eta figura geometrikoak- daude. Aldareko Ama Birjinaren eskultura gotikoa da.

Urtean zehar bisitari franko erakartzen ditu Antioko baselizak, baina dudarik gabe, uztailaren 2an, Santa Isabel egunean, izan ohi du protagonismo handiena. Zumarragako festetako egun handienean lagun ugari biltzen du baselizak bere inguruan. Irrintzi taldeko lagunek orduan eskaintzen diote ezpata-dantza Andre Mariari, aldarearen aurrean.

Izazpiko ikuspegia
Izazpira bidean dugun ikuspegia: Izarraitz da nabarmentzen den mendia. Tontorretik, begirada apurka-apurka Izarraitzetik eskuinerantz zuzenduz, 360 graduko zirkunferentzia osatu arte, mendi hauek ikusiko ditugu besteak beste: Ernio, Balerdi, Txindoki, Ganbo, San Donato, Aratz, Aizkorri, Aloña, Andarto, Gorbea, Anboto, Oitz, Intxorta eta Urko. Eta gertuagoko dimentsioan Murumendi, Kizkitza, Korosti, Arrola, Irimo eta Samiño.


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude