Argitalpenak


2006ko martxoaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Sargazo itsaso zabala
Jean Rhys
Alberdania, elkar
192 orrialde 10,80 euro


Emakume kreol baten zorigaiztoa

Txomin Arratibelek euskaratu duen Jean Rhys-en eleberri honek XIX. mendearen erdialdean Jamaikan bizi zen emakume kreol baten patu negargarria azaltzen du. Europar jatorria izanagatik ere Antilletan jaiotako jendeari deitzen zitzaion kreol. Haietako askoren arbasoak esklabotzatik aberastuak ziren, baina esklabotza debekatu zenean, beren oinordeko ugari pobre bilakatu zen. Beltzek, jakina, ez zituzten begi onez ikusten, ezta giro ekonomiko onak erakarrita heldu berri ziren europarrek ere. Sargazo itsaso zabala eleberriko neska gaztea mutil ingeles etorri berri batekin ezkonduko da, familiaren ondasunak gal ez daitezen. Baina neska horrek badu sekretu bat, bere haurtzaroaz eta amaz, eta hori jakitean senarrak mendeku hartuko du.

El plan Hatuey
Pablo Gato
Verbigracia
589 orrialde


Kubatarrek AEB era suntsigarrian erasotzeko arriskuaz

1961ean Sao Paulon jaioa da Pablo Gato, AEB eta Latinoamerikako etxe hispaniarretan oso ezaguna Washingtonen Telemundo-NBC telebista katean egiten duen lanagatik. Bi Emmy sari irabaztea ekarri dio lan horrek. El plan Hatuey, kubatarrek era guztiz suntsigarrian AEB erasotzeko arriskuaz diharduen narrazioa, bere aurreneko fikzio nobela da. Bertan, Carlos Hernández general kubatarrak, Kubako komunismoa desagertzear dagoela aurreikusirik, AEBetako kapitalismoa zigortzea erabakiko du, era ahanztezinean zigortu ere: Miamitik 25 kilometrotara dagoen Turkey Pointeko zentral nuklearra bonbardatuz. Bonbardaketa horren ondorioz milioika hildako eta ehun urte inguruko suntsipena lortuko dituelakoan dago.

Zazpi bider zazpi
Felipe Juaristi
Erein
158 orrialde 12 euro


Zazpi pauso hiritik herrira

Felipe Juaristik gazteei begira idatzitako eleberria da Zazpi bider zazpi. Sebastian, hamalau urteko mutila du protagonista. Jaio zenez geroztik kapitaleko auzune xehe batean bizi izandakoa da mutil hori, harik eta bere gurasoak nekazal herri batera joatea erabakitzen duten arte. Herri horretan, dena da berria Sebastianentzat, bistan da. Lagunak egiteko premian, koadrila batean sartzen ahalegintzen denean, bertako partaide izateko derrigor zazpi froga gainditu beharko dituela erantzun diote besteek. Froga horiek ez dira nolanahikoak, baina Sebastian hiriko auzunean bizitako hainbat gorabeheraz gogoratuko da, eta poliki-poliki lortuko du koadrilan onartua izatea. Eta ez hori bakarrik, bertako buru izatera ere iritsiko da, ordura arte lider izandakoarekin trenbidean izandako erronka gainditu eta gero.

Numenak. Aita
Unai Busturia, Julen Ribas
Saure
56 orrialde 17,90 euro


Alaitz arima galdu bilakatua

Unai Busturiaren gidoi eta koloreek eta Julen Ribasen marrazkiek osatu duten komiki honek mitoa eta gaur egungo egoera nahasturik islatzen ditu. Gauaren kondena bizi duten izakiak daude, batetik, eta egungo Arrasaten bizi diren neskato bihurri bi, bestetik. Neskato hauei eskolan eskaintzen zaien irakaskuntza baino gehiago gustatzen zaie etxe misteriotsuetan zer edo zer bereziaren bila ibiltzea. Eta gauez baldin bada, hobe. Ez daukate, ez, gauaren menpe bizi direnen beldurra, alegia Gauekok eramanak izatearena. Baina horixe gertatuko zaio nesketako bati, hain zuzen ere. Gau batez, bere lagun Iraren zain dagoela -bestea amak zigortu duela jakiteke-, Gauekok bahitu egingo du, erabat desagertzeraino. Eskerrak Irak harrespilen laguntza izango duen Gauekok eta Marik Alaitz bahiturik duten lekua aurkitzeko.

Karlos Argiñano en tu cocina
Karlos Argiñano
Bainet Media
264 orrialde

Argiñanok telebistan eskainitako errezetak

Bainet Mediak plazaratu du Karlos Argiñano sukaldariaren Karlos Argiñano en tu cocina. Las recetas de la tele errezeta liburua. Zarauztarrak telebistatik eskainitako errezeten hautaketa eskaintzen du. Zein urtarorako aproposa den entsalada, berdura, arroz, eltzekari edo zopa mota, edota haragi, hegazti edo arrainarekin egindako platera adierazteaz gainera, plater horiek egiteko adierazgarri diren argazkiak azaldu eta dietetika aldetik zernolako ezaugarriak dituzten nabarmentzen du Karlos Argiñanok. Zailak ez izan arren, bere platerak ez dira sekula arruntak. Adibidez, baratzuri zopa almeja eta urdaiazpikoarekin edota solomoa txitxirio bolatxoekin nola egin esango dizu.

Navarra
Batzuen artean
Pamiela
350 or. / 18 euro



Nafarroan oroimena, politika eta identitatea zertan diren

Juan Mª Sánchez-Prieto eta José Luis Nieva Zardoya historialarien artean osatutako Navarra: memoria, política e identidad saioan, Nafarroaren historia aztertzerakoan oroimena, politika eta identitatearen artean historialariek azaldu dituzten harremanak ikertzen dira. Egileek diotenez, Nafarroa zer den azaltzeko garaian, hasiera batetik Nafarroako historiografiak historialarien arteko gatazka izan ditu. Beraien ustez, ordea, egungo historiografiak ez du horrelakorik behar, errealago den historia baizik.

Garapen iraunkorra
Itziar Eizagirre, Amaia Lizarralde
Alberdania
136 orrialde 12,80 euro


Gizakiok beharrezko dugun benetako garapena

Alberdania argitaletxearen Zerberri sailean plazaratu dute Itziar Eizagirrek eta Amaia Lizarraldek Garapen Iraunkorra. Garatzeko bizi ala bizitzeko garatu saioa. Guztion ahotan ibiltzeagatik ere gaian aditu direnek baino inork gutxik gehiagok ulertzen ez duen Garapen Iraunkorra kontzeptua bere konplexutasun osoan azaltzea da bere helburua. 1987an Nazio Batuen aginduz Ingurumen eta Garapen Batzorde batek argitaratu zuen Gure etorkizun komuna izenburuko txostenak dioenez, garapen iraunkorra hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, oraingo belaunaldien beharrak asetzen dituen garapena da. Txosten horren arabera, ingurumenarekin eta garapenarekin lotutako arazoak bereiztezinak dira. Itziar Eizagirre eta Amaia Lizarralderen ustez, nolanahi ere, garapentzat hartutako hazkundea bakarrik egongo litzateke justifikatuta munduko pobre guztien beharrak asetzera zuzenduta egonez gero, kontuan izanik, herrialde aberatsetan pobrezia poltsa handi-handiak daudela eta, herrialde pobreetan, badirela elite politiko eta ekonomikoetako talde boteretsuak, Iparreko jarrera xahutzailea erreproduzitzen dutenak.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude