Akulturalak


2006ko martxoaren 5ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Akulturalak gu, astoari burua garbitzea denbora eta xaboia galtzea dela ohartu ez garenak. Akulturalak, ikastoletako euskara maila bermatu beharrean frantsesa barnatzen enpeinatuak. Xenpelar egokituak nola, hanka bat Vitorian eta bestea Gasteizen. Buru bihotzak Fresnes-en.
Akulturalak gu, arnasa hartzen hasten garenero haizea hartzera bidaltzen gaituztenak. Akulturalak, galtzailearen historia bukatu aurretik garailearena kontatzen hasi garenak. Beti azken ukitua falta, beti Godoten esperoan.
Akulturalak gu, ziriari zuri erantzuten diogunak, zauritzen ez garenak. Akulturalak, politikoen adierazpen txatxuei epailearen ebazpen odoltsuari baino hats gehiago ematen dieten fedabideak. Athletic bigarren mailara kondenatuta balego, sikiera. Baina ez, asteazkenetako txorkatila bihurritzeak baino ez.
Lepoa bihurritzean, ordea, batallitak kontatu zaleak gerra kantatuko du, aktoreak ekintzaile bilakatuko dira, autoreak sortzaile... Eta egutegiak zapatu arratsalde librerik balu, "akulturala naiz eta harro nago" oihukatuko genuke.
Bitartean, prentsaurrekoekin nahikoa.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.