Nafarroako unibertsitarioak euskararen alde
Euskeraren Alde
S.O.S. S.O.S. S.O.S.
Naparroako 600 neska-mutil gazte, ikaslariek, oiu larri ta estu bat zuzendu diote Diputazioari. Ona emen idatzi dioten eskaria:
«Emen izenpetzen degun Naparroako unibersitarioek, gure erantzunkizunaz jabeturik, euskeraren alde dei bat agitea bearrezkoa jotzen degu.
Azken urte auetan euskera biziro atzendu da. Gizaldi batean, Naparroako berreun erriek galdu dute beren izkuntza. Orrela, iraunazteko bear diren bideek partzen ez ba. dizkiogu, euskera arrunt galduko da. Bera galtzearekin Europako izkuntzarik zaarrena galdua genduke.
Izkuntza, Erriaren muñik barrenkoiena izanik, liburute. gietan zokaratzen den agiri bat baño gelago dela uste degu. Gañera, iñor ezin diteke andiagoko moltzoari lotua senti, norberaren Lurra ta bere Erriaren aberastasunok mai
Jatorrizko legez, NOR bakoitzak bere NORTASUNA gertuta bere izkuntzan ikasteratzeko eskubidea dauka. Eleiza berak, elizkirun geienetan erabiltzeko agintzean, erri-izkuntzak zenbaterañoko ajola duen erakusten digu.
Argatik, bada, auxen eskatzen degu:
1. NAPARROAKO IKASTETXETAKO EUSKERAREN IRAKASKINTZA:
Lenengo ikaskizunetatik asi ta batxiller eta Unibersidadeko ikas-malla guztietan euskera erakutsi dezaigutela.
2. ZABALKUNDE-ASKATASUNA:
Izkuntza bizia izan dedin, irakaskintzaz gañera, irrati, egunkari, telebixio ta zine: zabalkunde bideak bear ditu.
3. AGINTEZKO EZAGUTZA:
Euskerak, antziñako indar eta aberastasun ura gorde dezan , izkuntza ofiziala ta ondoren guztietarako balio duala ezagutzea komeni da.
Orrezkero, Naparroako Aldundi Goienaren'gana zuzentzen gera, euskera ofizialki ezagutzeko lagundu dezan eta ongarri zaizkion egikera guztiek erabili ditzan.
Bide batez, Euskaltzaindi ta Amjgos del Pais,. elkargoari asmo auekin egin dituzten lan arduratsuengatik, beraiekin gaudela adierazten diegu.
IRUÑAN 1966'ngo Lotazillaren 2'an
Gero, 600 ikaslarien izen-abizenak datoz. Ez euskaldunenak bakarrik. Errialde guzietako otsetakoak dira. Izkuntza askotako. Pentsakera ezberdiñeko. Sendagille, arkiteto, agronomo, periodista, lege-gizon, izkuntralari ta filosofo, erlilioso e. a... Seireun garte! Seireun erri! Seireun abots, Europako izkuntzarik zaarrena gaídu ez dedin S. C. S. deadarka. Naparroako Unibersidadean 600 beso jaso dira gorutnz. Atzerritarrei jakintzak jasoarazi dizkie. Euskaldunoi, biotzak.
Biotzak?... Alaz ere, galdezka nago Euskal Errian biotzik bai ote dan.
Udazkena da. Laister negu. Goiz garbi ta izotz onetan, Unibersidade bidean, ostro erarien gañean noa. Bide ertzeko zugaitzak eskeleto bat dirudi. Ikastetxe Nagusiko arri zabalak, izoztl.
Atarian euskaldun txapel bat arkitu dut. Mutil gazte bat. –Euskalduna?
–Bai.
–Seireun olen artean al zaude?
–Nola ez!
–Ikaslari?
–Bai.
–Eskari ori izenpetzean zer asmo erabili duzute?
–Idazkiak diona bakarrik.
–Nortzuk ote dira idazki ori eratu ta izenpetza zuzendu dituztenak?
–Zer esan nai didazu'
–Alegia, zein politikakoak diran?
–Politikarik ez du.
–<`Opus Dei» kutsurik?
–Gutxiago oraindik.
Nortzuk zaretela esango det, bada?
–Euskal-zale guztiok!
–Zer derizkiozu 600?
–Asko eta gutxi!
-...?
–Leenbizirako aski da. Bañan, Naparroan millaka ikas. lari gaudela jakiñik, eta gu geuren lurrean orrelako erri-bizitza ta kulturaren eriotza dijoala ikusirik, kulturaren zaitzalle dan Unibersidade batek beste gauz bat izan boar lukela uste degu.
–Ikaslarien artean zer giro?
–Ikaslari gelenak jauntxoen edo dirudanen semeak dira.
Arriskuari bildur aundia diote. Eta euskeragan politika dakuste.
SasBunibersalistak ere ba-dira: auek jatorri kutsurik ez dute nai. Etnia eta jatorria zar dan ez dakitenak aski dira. Auek onela diote: «Zertarako euskera? Españarrak ba-gera, nelkoa degu erdera».
–Gertakizunen bat esango al zenidake?
–Bai. Gure eskaria ikaslarien artean nork izenpetu ze. billela, beste norbaitzuk «arabe» izkuntzaganako eskari berdiña sartu ziguten tartean. Eta uste dut gure eskabidearen parregarritzat egin zigutela. Iruñaren biotzean eta ikaslarien artean, euskera «arabe'aren» berdiñeko biar zitzaigun. Ona gure euskeraren irri ta INRI! Esanetik aski ez al degu?. . .
–Ez. Beste galdera bat ere egin bear dizut. Naparroako euskaldun ikaslariok bai al dezute alkarrenganako lokarri, alkerte edo biltokirik?
–Zerbalt ba-degu. Igandero, egoardiko amabietan, Iruñako Eleiz Naqusiaren alboko kaletxo itxi bateko lekaimetxe illun batean entzuten degu Naparroako Erri~buruan dan euskal Meza bakarra. Urte bote da geuk jarri genduela.
Orrezaz gañera, ba-degu beste lokarri eder bat: Orain orainean-illabete besterik ez da-sortu berri degun «EUSKO ALKARTASUNAN izeneko alkargoa. Naparroako euskal ikaslari guztien biltzarra nai luke izan.
Zein lekutan arkitzen da alkerte ori?
–Iruñako ``S. Fermin»'kalean, Aita Kaputxinoen «Juventud Antoniana" deritzaion biltokian. Naparroako ikaslariak antxon biltzen gera egunero arratsaldeko zortzietatik aurrera. Sartu nai duten guztientzat ateek zabal zabalik daude. Asieran 16 bazkide giñan. Gaur 80 gera.
–Zein da Eusko Alkartasunaren egitekoa?
–Euskaldunen alkartasuna. Naparroa ezagutu. Erriari euskalduna dala adierazi. Iruñako gazte guztien lagunak izar;.
–Nola?
–Itzaldi, eskursio, «merienda» eta txistu..., kultura eta jolasa naastuaz. Euskal izkuntzaren ikastola ere badegu. Karrera'tar Antxon, amazketarra degu maixu. Dagoneko, 23 ikasle ditu.
–Ametsik?
–Euskal-Liburutegi eder bat osatu nai. Bañan ez degu libururik, ez dirurik. Pozik nintzake euskaldun guztiek nere eskari au entzungo balideteke: blal iguzute euskal liburuek! Lagun iguzute, arren!
`~Lagun iguzute!». Ona emen Naparroako gure ikaslarien deadar eta eskari larria. Lagun iguzute!
.Seireun gazte! ...Seireun erri! ...Seireun mundu! .Seireun abost! ...S. O. S.! ...Naparroan otz dago.