Xerka joan zitzaizkion izu sortzaile armadunak etxera. Bortxaz zangoz goiti altxatu zioten zola, zeren bila zebiltzala jakin ez zekiela. Gizona atzeman zuten eta atxilo eraman. Kantaria kartzelaratu zuten. "Goizian argi hastian, nere leiho…". Pello Serbielle libratu dute. Bere hitzetan, inoiz ez omen zuten artista preso ematea lortu, bere espiritua ez omen zioten bahitu. Suertekoa bera. Nik ezagutu ditudan kantari onak eta kantugileak preso, beren talentuak ere han zituzten nahiz eta ez ziren beren talentuen preso. Maiz kantatzen genuen elkarrekin, "eta poeta eta poeta ixilik gelditu da beldurrak eraginda...". Arratsak genituen gustuko kantatzeko orduan. Borobilean jarrita ematen genituen kantuak harmonia tristetan, baina afinazio txukunean. Berrikitan jakin dut Clairvauxekoan aita semea eta emakume laguna aritu direla kantuz bisitan. Eta matonak ea noiz etorriko ziren berriz galdezka, holako kontzertuak urririk entzutea ez baita ohikoa beren mundutan. Ahots horien tripek dituzte harritzen, milaka kilometroak egin eta seme eta lagunarekin kantuz hartzeko talentua duten barren horiek. Ez dituzten arma horien jeloskor dira, maitasunezko adierazpen horien egarri ditugu. "Ai poeta, ai poeta, gogorra izango da hiretzat askatasun eguna". Ongi etorria gurera Pello.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!