Ihesi: Irurita, gaztainen ibilbidea

Iruritaren mugakide, Lekaroz (iparraldetik), Gartzain (ekialdetik) eta Arraioz (mendebaldetik) herriak dira. Iruritara iristeko, N-121A errepidea erabiliko dugu. Elizaren atze aldetik, NA 174 errepidea hartuko dugu. Errepide honek, Irurita eta Eugi herriak lotzen ditu. Etxe bakan batzuk pasako ditugu, Apote izeneko tokia. Errepidea estua da, eta laua hasieran. Aldapa hasten deneko tokian, ezkerrera, etxe bat ikusiko dugu, kanpoan kolunpioak dituena, Iruritatik 3 kilometrora gutxi gorabehera. Etxe hau Baigorri eskola da, egun itxita dagoena. Ibilbidea eskola honetan amaituko da. Kontuan hartu gaurkoan bi kotxe edo ibilbidea ez egiteko prest dagoen auto gidari bat beharko dugula. Bi kotxetan joanez gero, eskolan utziko dugu kotxe bat. Bigarren kotxez, Artesiagako mendatea igotzen hasiko gara astiro-astiro. Artesiagako lepoak 990 metro ditu eta hainbat ibilaldiren hasiera lekua da. Errepidea jarraituz, Eugi herrira iritsiko ginateke. Aparkalekua eskuinera dago. Hementxe hasiko da gure gaurko ibilbidea.


Egurtegi mendiko enborrak

Ezkerrera, Saioa mendira igotzeko pista dago. Guk, Egurtegi mendia inguratuz, eskuineko pista hartuko dugu. Metro gutxi batzuk ordekan egin ostean, aldapan behera hasiko gara. Bideak ez du galbiderik, pista nagusi hau jarraitu behar dugu une oro eta gainera guztia malda behera da. Berehala sartuko gara basoan.

Negua da eta zuhaitz gehienak hostorik gabe daude. Hala ere, urkiak erraz ezagutuko ditugu enbor azal zuria nabarmentzen baitzaie. Urkien aldamenean, gaurko ibilbideko protagonistak ikusiko ditugu: gaztainondo ale ikusgarriak. Enbor lodi eta okertuak dituzte. Azala berriz, sakontasun handiko zimurrez betea. Enborra okertua eta azala zimurra dute, baina auskalo zenbat urte dituzten. Gaztainondoak gustura bizi dira Baztanen. Izan ere, Baztango klima ozeanikoa da: euri dexente egiten du urte osoan, negu leunak ditu, elur gutxikoak eta udak ere ez oso beroak. Urrian elurra ager daiteke Saioa gailurrean, batzuetan maiatzera arte irauten duena. Bailararen behe aldean elurra ikusteko ordea, negu bete-betea behar du.


Borda eta baserriak pizti artean

Halako batean, borda bat ikusiko dugu eskuinera. Nahi izanez gero, bere aldamenetik jarrai dezakegu ibilbidea.

Basoan goazela, hainbat oztopo topatuko ditugu. Enbor eroriak, zeharkatu beharreko errekastoak... basoa zoragarria da. Baztan, garai batean, basoz inguratua egongo zen. Nagusiki pagoa izango zen, gero haritza eta gaztaina eta beste hainbat espezie: hurritza, lizarra, gorostia, urkia... Faunari dagokionez saiak, miruak, galeperrak, kukuak, enarak, azeriak, oreinak, erbiak, azkonarrak... dibertsitate izugarria dago bertan. Eta paisaia honen erdi-erdian, baserri dotore batekin topo egingo dugu. Ibilbidea, harrizko hesiz inguratua dago. Bertatik, baserriko pottoka ikus genezake eta urrunago, ardiak larrean. Bidea jarraituz, beste borda baten aldamenetik igaroko gara. Aurrean errepidea dugu, une oro parean baikoaz. Bidean goazela, hainbat malkar latzetan dauden baserri asko ikusiko ditugu.


Baigorri eskolara

Bidea ipuinetakoa da. Zati batean galtzada erromatarra, belar meta txikiak eta gaztainondoak ikusiko ditugu edonon. Batzuk barrutik hutsak, besteak zulotxo txiki askorekin, txorien habi direnak. Okilak egindako zuloak kaskabeltzak aprobetxatzen ditu.

Konturatzerako, errepidearekin egingo dugu topo. Guk ezkerrera hartuko dugu, baserriaren aldamenetik paseaz. Eta berriz ere beste errepide batera aterako gara. Beherantz, errekaren aldamenetik jarraituko dugu. Iruritako Erreka auzoa zeharkatuz, errepide nagusira aterako gara eta hemendik Baigorriko eskola zaharrera.

Gaztainondoa

Gaztainondo ikusgarriak daude Baztango txoko honetan. Gaztainondoa espezie preziatua izan da urtetan, berarengandik fruitua, zura, itzala... lortu izan baita. Egur onenetakoa da altzariak egiteko. Mendiko makilak egiteko eta otarrak egiteko ere erabili da. Hau gutxi balitz, lurzoruko baldintzak hobetzen ditu. Frogatua dago gaztainen produkzioa eta beraien tamainak eragina duela lurzoruaren emankortasunean. Ez dira urte asko gaztainak oinarrizko zirela ekonomian eta neguko bizimoduan: udazkenean bildutako gaztainak gorde egiten ziren negua ahalik eta ondoen igarotzeko, edo azokara eramaten ziren saldu eta trukean ateratzen zen diruarekin beste premiaren bati aurre egiteko…

Urte askoan bizi den espeziea da. Altzaritarako erabiltzen denean, enbor luze eta adaburu bildukoa nahi izaten da. Aldiz fruiturako denean, enbor motz eta adaburu zabalekoa. Azala leun eta arre-gorrixka da gaztetan, eta zaharretan berriz arre-grisa eta zimur sakonekoa. Hostoek, lehortuta ere zuhaitzean jarraitzen dute. Hostoaren kolorea eta tamaina, berriz, desberdina da gaztain barietatearen arabera. Maiatzetik uztaila bitarte loratzen da. Haizearen bidez hedatzen dira hazi arrak. Baina intsektuek ere badute zer eginik. Fruitua estalki gogorraz inguratua dago, gaztaina morkotsaz. Eta irailetik azarora bitarte heltzen da.

Leku fresko eta babesekoak atsegin ditu, 500-1.200 metroko altuerak. Hezetasun handiko tokiak, betiere klima epelen barruan. Baina itsas mailan edota goi mendietako koniferen alboan ere ikusiko ditugu. Hezetasunarekin exigentea da, lurzoruko hezetasunarekin atmosferakoarekin baino gehiago. Baina hezetasun gehiegik landarearen heriotza ekarriko luke. Hotzarekiko erresistentea bada ere, udaberri hasierako izotzak kalte egiten dio. Landarearen hazkuntzarako eta fruituak hazteko garrantzitsu dira tenperatura altuak.

Gaztainadientzat ez dira garai onenak. Zaharrek kontatzen dute garai batean, udazkenero, gaztaina-oskol ederrez jantzitako gaztainondoak eranzten hasten zirela, ia biluzteraino. Gaur ere, udazkenero ikuskizuna errepikatzen da, baina ez sasoi bateko dotoreziarekin. Mendietan gero eta gaztainadi gutxiago dago. Izan ere, Euskal Herriko gaztainondoak gaixo daude: hostorik ez duten adarrez josita, bizitasuna galduta. Kalte handiena egiten dutenak bereziki bi dira: tinta eta txankroa. Hauen eraginez makina bat gaztainadi galdu da, batez ere mende honetako azken bi hamarkadetan. Gaitzei gure utzikeria gehitu behar zaie. Sasoi batean gaur baino jaramon handiagoa egiten zitzaien gaztainondoei, estimazio gehiago zitzaien.


ASTEKARIA
2006ko otsailaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude