Curriculuma eta LOE aurrez aurre udaberrian


2006ko otsailaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal curriculumaren hazia 1996ko urrian erein zen, Ikastolen III. Batzar Nazionalean. Berehala, lan-taldea eratu zen curriculuma osatzeko xedez, Xabier Garagorri Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko aholkulariaren zuzendaritzapean. Euskal Herrian gaur egun indarrean dauden curriculumak aztertzea izan zuten lehenengo lana. Azterketa hark sen hutsez edonork dakiena utzi zuen agerian: euskal kultura hutsaren hurrengoa zen. Bestetik, Europa osoko curriculumak oso antzekoak direla konturatu ziren. "Hasieratik ohartu ginen gure lana ez zela bakarrik euskal curriculum espezifikoa egitea; bestela, euskal curriculuma txapela eta kaikua zela ulertuko zen", azaldu du Garagorrik.

"Euskal" hitzaren esanahia bide horretatik bilatu zuten curriculum egileek. Ordurako, Sortzen-Ikasbatuaz eta Udalbiltza egitasmo barruan zeuden. Beraiek ere ekarpen batzuk egin zizkioten ikastolek burutu zuten marko teorikoari, eskola publikoei egokitzeko besteak beste. Hurrengo urratsa curriculumaren nolakotasuna definitzea izan zen. "Galdera bat hartu genuen ardatz: zer da Euskal Herrian bizi den pertsona kulturadun batek Euskal Herriaz eta munduaz ezagutu behar duena eta egiten jakin behar duena, eta zer nolako baloreak eduki behar ditu?".

Horri erantzuteko, giza-ezagutza 50 arlotan banatu eta beste hainbeste aditu edo aditu-talderi eskatu zitzaion laguntza. Emaitza 2004ko ekainean aurkeztutako lan mardula izan zen: Euskal curriculuma: kultur ibilbidea. Adituen ekarpena. Liburuaren aurkezpenean, lehenbiziko aldiz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila curriculum egitasmoaren zuzendaritza-taldearekin batera agertu zen.


Atxikimendu ugari

Hurrengo urratsa egiteko ia urte osoa behar izan zen, eta iazko maiatzean aurkeztutako Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma. Oinarrizko txostena izan zuen fruitu. ‘Liburu laranja’, lagun artekoan. Hezkuntza Sailak, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, Sortzen-Ikasbatuazek eta Kristau Eskolak sinatutako lana izaki, hezkuntza munduko eragile askok eta askok harenganako atxikimendua agertu zuten. "Ez dut ezagutzen Euskal Herrian hainbeste indar-gune biltzen duen egitasmorik", Garagorriren aldarria.

‘Liburu laranjak’ derrigorrezko eskolaldirako euskal curriculumaren planteamendu osoa agertu zuen; ez, ordea, arloz arlokoa. Izan ere, oraintsu hasi dira hori zehazten, Iñaki Etxezarreta Ikastolen Konfederazioko zuzendariak dioskunez: "Orain eskolek dute hitza. Txosten bat egin dugu, bi zati dituena. Batean etorkizuneko curriculumaz hitz egiten da; zer gaitasun landu beharko dituzten ikasleek XXI. mendean. Eskolek eman behar diote txostenaren lehen zati horri erantzuna".

Bigarren zatia irakasleentzako eginda dago batik bat, eta ikas-arlo bakoitzean landu beharreko edukiez, jarrerez, baloreez... mintzo da. "Irakasleek esango digute, ikastetxe guztietara bidaliko den inkestaren bidez, derrigorrezko hezkuntza bukatzen duen ikasle batek zer nolako gaitasun, trebetasun, jakintza... eduki beharko lituzkeen gutxienez". Erantzunak apirilean jaso nahi dituzte, eta horien arabera proposamen berria idatzi. Behin-betiko txostena, curriculum egileen asmoak betez gero, udazkenean aurkeztuko da.

"Orduan jakingo da -jarraitu du Etxezarretak- zein den ikastolek daukaten euskal curriculuma, eta aldi berean zer den curriculum horren barruan kristau eskolekin eta eskola publikoekin partekatzen dutena; beste horrenbeste esan dezakegu gainerako zentroez". Hau da, ikastetxe guztien curriculumetan gutxieneko eduki batzuk jasoko dira, denentzat berdinak, eta horrez gain ikastetxe-talde bakoitzak berea osatuko du.


Gasteizko Legebiltzarrean mintzagai

Ikastolek urtarrilaren 21ean egin zuten prozesuaren urrats honi ekiteko batzarra. Handik oso egun gutxira, gaia Gasteizko Legebiltzarrera ailegatu zen, eta ez modurik goxoenean. PSEk Tontxu Campos Hezkuntza sailburuaren agerpena eskatu zuen, "Legebiltzarrean aztertu behar den gai bat zergatik ari den bertatik kanpo garatzen azaldu dezan", talde sozialistako kide batek adierazi digunez.

UGT eta CCOO sindikatuek antzeko erreakzioa izan zuten, euskal curriculum egitasmoa bertan behera gera zedin eskatuz. Ildo beretik jo zuen PPk, prozesu guztia sekretupean egin izana salatuz gainera. Salaketa harrigarria inondik ere, euskal curriculumaren bidea agerpen publikoz josita egon baita. Tamalez, ez dugu ‘popularren’ iritzia jasotzerik izan, ez baitiete gure deiei erantzun.

"Ez dugu curriculumaren edukia ezagutzen", dio PSEk, "aurreko sailburuak azaldu zituen ildo orokor batzuez landa. Orduan esan zuenez, euskal curriculumak arreta handia emango zion euskal kulturari. Nortasunarenganako obsesioa sumatzen diogu honi guztiari. Euskal nazionalismoaren ikurrekin zerikusia daukan nortasuna, bestalde".

Galdera ezinbestekoa da: Egitasmoa aspalditik ezaguna bada, zergatik orain erreakzioa? PSEkoek esan digutenez, "guk aurreko legegintzaldi amaieran izan genuen honen berri lehenengoz. Gure erreakzioa, berriz, Ikastolen Konfederazioa eta beste talde batzuk gai hauei buruzko eztabaida egiten ari zirela jakitean etorri da. Curriculuma nahi dugu, baina Euskadiko irakaskuntza-sistema osoa ordezkatzen duena, eta ez gure ustez gutxiengoa den batzuen onerakoa".


Prozesua, indartuta

Ikastolen Konfederazioaren ustez, bestelako arrazoiek eragin dute oposizioko alderdien oldarraldia hain berandu etortzea. Alegia, curriculuma osatzeko prozesuak azken hilabeteetan izandako sendotzeak. Besteak beste, eta Iñaki Etxezarretaren esanetan, Hezkuntza sailburuak lortu egin du -azkenik, gaineratu beharko- eskola publikoetako guraso elkarteek eztabaidan parte hartzeko konpromisoa berenganatzea. Haien falta zen, hain zuzen, prozesuak zeukan hutsik handiena. Bestalde, martxoan hasiko da LOE legea ezartzen, curriculumaren auzia puri-purian jarriz. CCOO sindikatuak, ika-mikaren gorenean, irakaskuntzak lege onartu berriari men egin beharko diola azpimarratu gura izan zuen. Harritzekoa da, zinez, euskal curriculumak hain zalaparta eskasa sortu izana orain arte.

Ba al da euskal dimentsiorik atomoaren egituran?
Euskal curriculuma garatu ahala, iritzi asko plazaratu da hartaz. Eta sarritan arreta handiagoa eskaini zaio adjektiboari izenari baino. Alegia, "euskal" hitzari. Zer ote hori? Itxuraz behintzat, euskal dimentsioa oso agerikoa da zenbait gaitan (historia, literatura, gizarte-zientziak...), baina hutsaren hurrengoa beste batzuetan, zientzia-arloetan batik bat. Horietan, edukiak unibertsalak omen dira, mundu osoarentzat berdinak, eta ez dago lekurik tokian tokiko berezitasunetarako. Ezaugarri hori, jakina, nabarmenagoa da zehaztasun maila handia daukaten zientzietan.

Baina gauzak ez dira beti diruditen bezalakoak. Euskal curriculuma osatzeko prozesuan parte hartu duten zenbait aditurekin solastu gara -Euskal curriculuma: kultur ibilbidea. Adituen ekarpena lanean parte hartutakoekin gehienbat-, eta zientziaren unibertsaltasun ustez trinkoan pitzadura franko badela adierazi digute. Ezin da ukatu Newtonen legeak berdinak direla hemen eta Txinan, baina legeok irakasteko modua asko alda daiteke leku batetik bestera. Joxe Ramon Etxebarria fisikariaren ustez, "ikasleei ematen zaizkien azalpenek testuinguru bat edukitzen dute, eta lurralde jakin batean kokatzen dira. Testuak, beraz, kutsatuta daude alde horretatik".

Etxebarriak fisikari buruzko hainbat testu-liburu idatzi ditu euskaraz. Baita gaztelaniazkoak euskaratu ere, espainiar argitaletxeen eskariz. "Lan horietan, erreferentziak Euskal Herrikoak izan zitezen ahalegindu naiz, eta gaztelaniatik itzuli ditudanetan aldaketak egin ditut, Teruel edo Huescako batez besteko tenperaturen ordez Iruñea edo Baionakoak aipatuz esaterako".

Azkenik, herrialde bakoitzean zientziak historia desberdina daukala gogorarazi digu Joxe Ramon Etxebarriak. Hortaz, garrantzitsua dateke Euskal Herriko ikasleek Elhuyar anaien berri izatea, Galileorena ez ezik. Hori ere euskal kultura baita, izan.

Eta hamasei urtetik aurrera?

Euskal curriculuma garatzen ari diren taldeek derrigorrezko eskolaldirako proposamena osatzen dabiltza batez ere. Hau da, hamasei urte artekoa. Hortik aurrerakoa, berriz, oraindik gehiegi landu gabeko eremua da. "Hamazortzi urtera arte luzatzeko eskatu zitzaigun -diosku Xabier Garagorrik-, baina konturatu ginen hori oso zaila dela, hezkuntzaren eginbeharra oso desberdina delako hamasei urte arte eta hamasei urtetik aurrera. Derrigorrezko hezkuntza bizitzarako oinarrizko prestakuntza da, eta horren ostean bide profesionala hasten da".

Zerbait egin da, edonola ere. Konpetentzia orokorrak adin-taldeka sailkatu dira, derrigorrezko irakaskuntzatik harago: "Baditugu zehaztuta hamabi, hamasei eta hamazortzi urte arte. Izan ere, orain beste egiteko bat daukagu hor: hamasei urte arteko curriculuma proposatu dugu, baina orain urtez urteko proposamena gauzatu behar da alde batetik, eta hamazortzi urte arte luzatzen saiatu bestetik".


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude