Balizko perpausak


2006ko otsailaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Lurrak ez balu uranioa bere altzo amoltsuan egosi, meatzariak ez balu atera, zientzialariak ez balu kargatu, merkatariak ez balu saldu, hiltzaileak ez balu haragi freskoa probatu, politikaria ez balu edertasun horrek guzti horrek txunditu...
Isfahango bonbilak iziotuko balira berez-berez...
Mohamed Al Baradei faraoi baten antzera ez balebil aretorik areto, kontzientziaren zetarrak egingo balio ondotxo dakien egiarekin alfonbra bat... Orduan utziko lioke sarkofagoak inoren neurrira egiteari.
Alexandrok zapaldu ez balu lurralde hura, han ez balego Iran milaka baleren koipe beltzaren gainean, eta Xahk ez balu herria era horretan hankaperatu, Mahomak ez balio Sura bat eskaini Garaipenari, Jomeiniren amak ez balu senarra izango zena Medinatik hurbil kausitu... Orduan ez lirateke egongo eztabaida Segurtasun Kontseilura eramateari buruz berbaz.
Baina gaurkoan ere, txostena paper artean galdurik, Nobel Sariak ahapeka esan dio idazkariari: ze gai-ordenu dakargu? Aurrerapenik izan al da atzotik hona?


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.