Antso Handia, erakusketa handia

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
La edad de un reyno erakusketa Nafarroako urteko ekitaldi kultural nagusia izateko bokazioz zabaldu du Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Artzapezpikutzaren laguntzaz. Zaila izango da aurten Europa osoan Erdi Aroko artearen inguruan erakusketa zabalagorik ikustea. Are zailagoa orain ikusgai dauden obra guztiak berriro elkarrekin ikusi ahal izatea. Antso III.a Handia eta bere oinordekoen garaiko artearen erakusgarri -X. mendetik XIII.era-, 270 bat obra inguratu dituzte, ez soilik Nafarroatik bertatik etorriak; Espainiako Estatutik eta hortik kanpo ere hainbat lan ekarri dituzte: Paris, Valentzia, Florentzia, Huesca, New York... Orotara, 48 museo eta egoitzetako lanak lortu dituzte, bi urteko lanaren ondoren. Leiretik bertako kutxatxo arabiarra ekarri dute, esaterako; 1004an egina eta munduko bolizko pieza onenetarikoa. Aralartik, aldiz, San Migeleko esmaltedun erretaula bikaina etorri da, polemika eta guzti -lekualdaketak kritika zorrotzak jaso ditu-. Donemiliaga Kulukako (Errioxa) monasterioko bolizko obra sorta ederra ikusgai dago XIX. mendetik lehen aldiz. San Petersburgoko Hermitage museotik ere bolizko piezak ekartzea lortu dute eta New Yorkeko Metropolitan museoak, berriz, Emilianensis kodize edo beatoa utzi die.


Askotariko altxorrak

Kodizeak dira, hain zuzen, erakusketaren altxorretako bat. Emilianensis beatoa, Albeldensis delakoa eta Rodakoa batera ikustea pribilegioa da bisitariarentzat. Azken hau erakusketa aitzaki, zaharberritu egin dute.

Eskulturatan ere berriztapenik izan da; Tuterako Ama Zuria aurpegia garbituta ipini dute Baluarten, Iratxeko eta Katalaingo andra mariak lagun dituela.

Zaharberritua izan da, halaber, Olivako monasterioko Antso Azkarraren (1194-1234) ustezko hilobia -monasterioaren maketa ere ikus daiteke erakusketan-.

Helburu artistikorik gabe egindako objektuak ere, denboraren poderioz, pieza baliotsu bihurtuta iritsi dira erakusketara. Radako apezpikuaren ostilamendua, hots, hileta-objektuak, Navas de Tolosako guduan (1212) erabilitako armak edo hainbat ehun arabiar dira horren adibide.

Kalkula ezina da Baluarten bildutako piezen balio historiko eta artistikoa, baina aseguruak kontratatzeko orduan ezinbestekoa da berauek dirutan tasatzea. Orotara, 185 milioi euroko aseguru polizak kontratatu dituzte. Erakusketa 2,6 milioi euro kostako da. Bisitariak, berriz, 4 euroren truke ikus ditzake altxor erromaniko hauek.


Mila urte atzera, txango batean

Erakusketaren lehen guneak kodizeak ditu protagonista, mapa, grafiko eta zuhaitz genealogikoek lagunduta. Handik Altxor Sakratuak izenburuko gunera pasako gara. Gune honetarako elizetako obrak aukeratu dituzte, aipatutako Tuterako Ama Zuriaren eskultura, Aralarko erretaula eta Leireko kutxa, besteak beste. Baina hau ez da erakusketaren gune sakratu bakarra; Katedral Erromanikoa izena ipini diote beste zati bati eta, ikus-entzunezkoei esker, Iruñeko katedrala eta klaustroa jatorriz ziren bezalakoak ikusi ahal izango ditu bertara hurbiltzen denak.

Estilo artistikoan zentratzen da ondoren erakusketa eta gela oso bat erromanikoaren iruditeria azaltzeko erabili dute. Gurutzeak, kapitelak, bolizko piezak... bildu dituzte bertan -erreportaje honen hasierako argazkian ikusten den moduan-.

Bada, azkenik, Donejakue bideari eskainitako eremua. Bertan, azpimarragarriena kodizeak dira berriro ere: kasu honetan, Godesalco eta La Preciosa izenekoak nabarmendu behar dira.


Obra zaharrak, teknologia berriak

Esan dugu Iruñeko katedralaren jatorrizko itxura ikusteko ikus-entzunezko bat paratu dutela. Baina ez da erakusketako bakarra. Denera, 25 ikus-entzunezko prestatu dituzte eta aseguruekin batera, horiek eraman dute aurrekontuaren zatirik handiena. Argiztatzeko orduan ere ez dira hankamotz geratu eta zineman, telebistan eta antzerkian erabili ohi diren baliabide profesionalak erabili dituzte.

Antso Handiaren garaiari erakusketa handia zegokion, eta La edad de un reyno honen handitasuna ez dugu zalantzan jarriko: bilduma ikusgarria osatu dute. Diario de Noticias egunkarian Ana Oliveirak erakusketaren analisian esan bezala «balantzea egin behar duenak kantitatea eta kalitatea izan ditzala kontuan».

Erakusketa soila ala kontraerasoa?

2004an 1.000 urte bete ziren Antso Handiak (1004-1035) Nafarroako koroa jantzi zuenetik. Nafarroako Erresumaren loraldia gogorarazteko hainbat ekitaldi burutu ziren urte hartan Euskal Herri osoan. UPNren Gobernuak erregearen errebindikazio «abertzaletzat» jo zituen orduan ekitaldiok eta Antso III «rex hispaniorum» gisa errebindikatzeko kontraerasoa iragarri zuen.

Baluarteko erakusketa litzateke kontraeraso honen elementu nagusiena. Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek, erakusketaren inaugurazioan esan zuen Antso Handiaren agintean «Espainia Europara itzuli» zela. Fernando Sebastian artzapezpikuak, aldiz, erakusketak jasotzen duen garaia «Espainiarentzat erabakiorra» izan zela esan zuen.

Eta, gero, erakusketa bisitatzerakoan, ikusleak hari historiko garbi baten falta sumatzen du. Pieza baliotsuak ez daude testuinguru historikoan kokatuak. Erakusketaren amaierako ikus-entzunezkoak hitz hauekin justifikatzen du gabezia hau: «Batzuetan, kondairaren edertasuna garrantzitsuagoa da herri baten sentimenduarentzat, egia historikoa baino». Egia historiko hori saihestea ote da UPNren Gobernuaren kontraerasoa? Isidro Bango erakusketaren komisarioak dio obrak eurak garaiaz mintzo daitezen nahi izan dutela. Hots, edertasunean eta balio estetikoan oinarritutako diskurtsoa aukeratu dute, kontakizun historikoan oinarritutakoa baino. Katedradunaren intentzioa ona izanik, bisitariari azalpen historikoen bidez laguntza handiagoa ematea eskertzekoa litzateke. Hau guztia, arte erromanikoa maite dutenentzat erakusketa gozamen hutsa dela onartuta, ahaleginaren balio estetiko eta artistikoa ukatu gabe.

Baina, beste behin ere, eraso zuzenena hizkuntzaren alorrean jo du Nafarroako Gobernuak erresuma zaharraren hiriburuan. La edad de un reyno erakusketa osoan errotulo bat bera ere ez dago euskaraz.
Hau guzti hau, Nafarroako Gobernua Xabierko Frantziskoren jaiotzaren 5. mendeurrenaren ospakizunetan buru-belarri sartua dagoenean. Eta hor ere iragarrita zegoen UPNk «interpretazio abertzaleak» bere «egia»rekin erasoko dituela.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude