Patri Urkizu: «Kanta batentzat inportanteena egilea nor den ahaztea eta herriko bilakatzea da»


2006ko urtarrilaren 22an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Zergatik aukeratu zenuen balada hitza zure saio honen izenbururako?
Badira euskaraz beste zenbait hitz: eresiak, erromantzeak, kantoreak... Pixka bat frantsestuak direnek konplentak esaten diete, konplenta dolorosak, Julen Lekuonak esan ohi zuen bezala asko urkaberako kantak direlako. Baina baladak ere badira. Eta liburuaren lehendabiziko kapituluan jartzen ditut hitzak beren artean eztabaidatzen: zergatik hau, eta huraxe zergatik ez; nork noiz nola erabili izan duen hitz bat eta zer arrazoiengatik. Nolanahi ere, nazioarteak eta orain erromantze horiei buruz gehien ikertzen saiatzen direnek balada hitza erabiltzen dute. Adolfo Arejitak ere horrela deitu zien orain dela hamar urte argitaratutako liburuan eta nik ere hitz horri heldu diot saiotxo honetan.

Zer dira baladak?
Istorioak bertsotan eta kantatuak. Baladetan, bat-batean istorioaren barnean sartzen zara. Ez duzu deskripzio handirik behar gizonak eta emakumezkoak elkarrekin eztabaidatzen ikusteko, eta askotan bukaera tristea izaten dute. Horietan kontalaria agertzen da, bai hasieran, bai bukaeran, istorioa urruntasunean utziz, hodei artean bezala, gehiegi argitu gabe. Nik argitasun pittin bat eskaini nahi izan dut, suziria jarri kanta horien nondik norakoak argitzen saiatuz.

Ezer baino lehen, kanta apokrifoak ikertu dituzu...
Bai. Adibidez, Leloren kanta, euskaldunak eta erromatarrak haien artean gerran ibiltzen zirenekoa; azken batean, kanta hori ez zelako erromatarren garaian kantatzen, XVI. mendean eruditu batzuek asmatu zuten. Kantako "Lekobide" teatrogileek pertsonaia inportante gisa aurkeztu zuten XX. mende hasieran, Bizkaiko jaun bezala. XVI. mendeko testua aztertuz gero, kontua da Lekobide ez zela pertsona bat, aditza baizik. Baladak zioen Augusto erromatar enperadorea zela mundu guztiko jauna, "lekobide" -alegia, salbu- Bizkaiko. Gero norbaitek esango zuen: Lekobide Bizkaikoa, eta jada asmatua dago, kito! Horrelako gauzak askotan gertatu izan dira gurean. Annibalen kanta Xahok eta Hiribarrenek asmatua da. Eta Altabiscarreko kanta, Errolan eta hori guztia. Hor badago pastoral bat ere askotan antzeztu izan dena, eta bukaeran Errolan hil egiten dena, euskaldunek edo mairuek -auskalo nortzuk izango ziren- jaurtikitako harriak gainean dituela. Hori ez zen noski VIII. mendean asmatu, gertaera jazotako unean. XIX. mendean kazetari saltsa-maltsari batek asmatu zuen, lehenik frantsesez, eta gero Louis Duhaldek euskaratu zuen, euskara nahiko kaskarrean gainera. Kazetari honek beste balada batzuk ere asmatu zituen, hala nola Urthubiako alhaba eta Gainkoak (sic) deizula egun on.

Hori guztia salatzen ahalegindu al zara zure lan honetan?
Bai eta baita ere esaten antzerkirako iturri izan direla. Egia da batzuek zorrotzegi kontsideratu izan dituztela kanta apokrifo hauek, adieraziz ea zer arraiotarako balio duten asmakizun horiek benetako historiarako. Gaur egungo ikerleek begirunez ikusten dituzte, nire ustez, zeren esaten dute herri txikietan asmakizun hauek -eta asmakizun asko izan ziren Ingalaterran ere- hizkuntza eta kultura berpizteko eta duintze bidean jartzeko oso baliagarriak izan direla. Eta nik uste dut euskal teatroaren historian dudarik gabe istorio hauek beste dimentsio bat hartu dutela, eta horregatik uste dut interesgarri direla, dudarik gabe.

Hala ere, baladen nondikakoei ere ematen diezu astinaldirik...
Eta horretarako egin behar izan dudana da beste literaturetako poemak, baladak eta bertsoak ikusi, eta euskarazkoekin konparatu, ea zer ikustekorik bazuten. Ea haien ama, aita edo lehengusua ziren, edo zer nolako harremana zuten. Iparraldeko baladak aztertu ditut batez ere, eta ohartu naiz badirela berdin-berdintsuak, gai bera erabiltzen dutenak katalanez, portugesez, gaztelaniaz, frantsesez, gaskoinez, italieraz, ingelesez eta alemanez ere. Horietan gutxienez.

Hizkuntza batetik bestera, alderik ez al dute?
Egia da antzekotasuna dutela, eta baita euskaratzerakoan ere, balada horiek moldatu zituen poetak bere xarma eta grazia erantsi zien eta. Hori garbi dago. Adibidez, Hirur kapitainak, Neska ontziratua, Orein bilakatu neska -pentsa zer polita izan litekeen teatrorako gai bezala!-, Egun bereko alargüntsa... garbi dago horiek guztiak eta askoz gehiagok badutela beren jatorria, eta askotan moldatzaileak jatorri hori ezkutatu egin duela, baina egia da baita ere euskaraz egin dituela, eta gainera momentu batean hark egindakoa herriak bereganatu egin duela, berea balitz bezala abestuz. Eta hori da kanta batentzat inportanteena: egilea zein den ahaztea eta herriko bilakatzea.

Zentsura ere jasan omen dute baladek...
Jakina! Eta baita txukuneria ere. Hor beti izan baitira apaiz batzuk biltzaile: Azkue, Barbier, Lafitte... Eta horiek beti, batzuetan garbizalekeriagatik, hitzak aldatu izan dituzte. Esate baterako, "bestitu" agertzen bazen, "jantzi" jarriko zizuten, hasierako baladen grazia propioa saihestuz. Esate baterako, Triste bizi naiz eta... kantuari, Santiago Onaindiak noizbait egin zuen bezala, triste hitza borratu eta "hits" jarriko bagenio bezala. Baina horiez gain, baziren kenketak ere, ze gordinkeria batzuk kentzen saiatzen ziren. Eta eransketak ere egiten zituzten. Hau da, agian kanta zaharrak ez zuen inolako moralismorik, eta Lafittek edo dena delakoak hartu, eta apaizen azken hitza eransten zion.

Nolakoa izan da kanta zahar hauen zabalkundea?
Bertso paperen bidezkoa. Gogoan dut gazte garaian Hernanira joaten ginenean dantzara, han ikusten genituela, tren geltokitik gora, bertsolariak bertso paperak saltzen. Hori oso arrunta izan da Euskal Herrian. Frantsesez feuilles volantes deitu izan dira, gaztelaniaz pliegos sueltos, portugesez folhetos de feira... Zergatik? Feriaz feria saltzen zituztelako! Zabalkunde honekin aldaketa asko ere izan dituzte baladek. Adibidez, XIX. mendeko eskuizkribu batek "kopla bitchiak" zioen eta oraingo kantariek "kobla bikiak" abesten dute. Yo nací dentro de Ronda famatua ere denborarekin Yo nací entre las ondas bilakatu zen. Horrelako adibide asko eskaintzen ditut liburuan.

Idazle emankorra
Patri Urkizu (Lezo, 1946) Filologia Erromanikoan lizentziatua eta Euskal Filologian doktore dugu. Gaur egun Euskal Hizkuntza eta Literaturako irakasle titularra da UNEDen. Poesia eta narratiba landu ditu, baina batez ere saiakera alorrean eta testu zaharren argitalpenean ahalegindu da, Joan Perez de Lazarragarren Dianea & Koplak delarik bere azken ekarria esparru horretan. Nolanahi ere, makina bat lan dauzka argitaraturik. Besteak beste, Sekulorum sekulotan (1975) eta Nola Kursaal berria suntsitu zen (1984) narrazioak; Etsipenez, Jon Chahoren memorioizunak (1984) nobela; Dorrejiko kanta (1977) eta Zeren azken finean (1994) poesia liburuak; Literatura eta kritika (1970), Euskal teatroaren historia (1975), Astolasterrak (1984), Euskal antzerkia (1984), Zuberoako irri teatroa (1989) Bertsolaritzaren Historia (1991n argitaratutako 2 liburuki) saioak; 1987an argia ikusi zuen Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma (1798), Anton Abadía. 1810-1897 biografia, Maria Dolores Agirre eta Euskal Antzerkia (2004), eta Andima Ibiñagabeitiaren zein Jon Miranderen gutunak.


Azkenak
Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko “bandera beltz” nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


Lanbide Heziketa Duala inplementatzeko modua “anabasa” eta “alegala” izaten ari dela salatu du hainbat irakaslek

“Lehenengo mailako ikasleek enpresetan egin dituzten praktikak existitu ez balira bezala jokatzeko eta notak aurreko sistemaren arabera jartzeko eskatu digute”, adierazi dio ARGIAri irakasle talde batek. Hori eta beste hainbat adibide eman dizkigute, azaltzeko modu... [+]


Nafarroako larrialdi zerbitzuen saturazioa salatu dute langileek, eta langile kopurua igotzea eskatu dute

Langileak kexu agertu ziren ekainaren hasieran. Fernando Domínguez Nafarroako Osasun kontseilariak erantzun zien "euren eskuetan" zegoen guztia egiten ari zirela, baina baliabideak "mugatuak" zirela.


Iragan-minez

Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]


Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.

Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]


Donostiako Guardetxearen epaiketa urriaren 7an izango da

Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.


Egiptok Gazarako martxaren aurkako errepresioa gogortu du, ekimena amaitutzat eman badute ere

Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Elektrikari bat amiantoagatik hil zela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek

Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


17 urteko neska bat elektrokutatuta hil da Araiako tren geltokian

Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.


2025-06-17 | Mikel Aramendi
“Lur arraroak” edo “mineral estrategikoak”?

Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]


Israelek Irango telebista kate publikoaren egoitzari eraso egin dio, eta Netanyahuk mehatxu egin du Khamenei hilko dutela

Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]


Eguneraketa berriak daude