Hitz bitan


2006ko urtarrilaren 22an

Andres Nagel artistak El Diario Vascori esanak: «Orokorrean, pinturak eta eskulturak nolabaiteko jazarpena sufritzen dute. Diru ofiziala erabiltzen dutenek, museoek eta instituzio artistikoek, bigarren mailan uzten dituzte. Abangoardia kontzeptuarekin gertatzen ari dena bitxia da, instituzionalena bihurtu da».

Iker Murillo dantzaria Noticias de Gipuzkoan: «Euskal Herrian eskola bat edo balet bat irekitzea oso pozgarria litzateke, baina funtzionatuko ez ote duen beldur naiz. Atzerrian baleta ikaragarri estimatzen dute (...) Artista gisa errespetatzen zaituzte. Dantzaria zarela esan eta biziki maite zaituzte. Artista sentitzen zara. Hemen dantzaria zarela esan eta jendeak 'dantzaria, zerena, telebistakoa?' galdetzen dizu».

Xabier Sagardia Entzun!eko koordinatzaileak adierazpenok egin zizkion Berriari: «Prentsa musikala, oro har, nahiko minoritarioa izan da beti, eta ez bakarrik Euskal Herrian. Estatu espainiarrean argitaratzen diren aldizkari indartsuenek ere ez dute askorik saltzen. Musikak eguneroko bizitzan duen lekuarekin alderatuta oso txikia da aldizkari espezializatuen eragina. Baina lekua badago, bakoitzak hartu behar du eta gu ari gara betetzen geurea, ahal dugun neurrian».

Ibon Sarasolaren hitz hauek jaso zituen Garak: «Gaur egun denok dakigu zein diren idazle onak, azken 10-20 urtean idazle horietako bakar bat ez dago Euskaltzaindian. Eta hori oso larria iruditzen zait».


ASTEKARIA
2006ko urtarrilaren 22a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude