Euskararen inguruko albiste laburrak


2006ko urtarrilaren 22an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas


Alain Lamassourek Frantziako eskualde hizkuntzak aurten onartu nahi ditu

Alain Lamassoure eurodiputatu eta Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko lehendakaria prest agertu da Frantziako hizkuntza gutxituak onartuko lituzkeen lege proposamenaren testua idazteko. Lamassourek Frantziako Konstituzioa aldatu beharrik gabe lortu nahi du lege proposamena onartzea. Horrez gain, bere helburua hizkuntza gutxituak aurten onartzea dela gaineratu du.


Info 7 irratia abiatzear

Azti-Begia elkarteak kudeatutako irrati berria, Info 7, urtarrilaren 27an hasiko da emititzen. Egun horretan aurkezpen saioa egingo dute eta hilaren 30ean hasiko dira programazio arruntarekin. Internetez hasiko dira emititzen eta bi hilabete barru satelitez. Dena dela, helburua FMz emititzea da. Gaztelania, frantsesa eta euskara erabiliko ditu Info 7 irratiak eta euskarak izango du toki gehien.


Sudokuak sarean

Japoniatik heldu zaigun denbora-pasak arrakasta handia lortu du eta egunkari eta aldizkarietako sudokuak gogotik egiten ari da jendea. Joan den urte amaieraz geroztik berriz, zenbaki-joko horietako mordoa daukagu sarean. www.magicsudoku.com-era sartuz gero, egunero sei sudoku dauzkagu eskura, zailtasun mailaren arabera antolatuta. Web gunea ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz dago. Sudokuez gain, jokoa ezagutzen ez dutenentzako azalpenak eta adibideak daude hiru hizkuntzetan.


Ondarroan Lore-jokoak

Aurten Ondarroako Udalak Lore-jokoak antolatuko ditu Augustin Zubikarai idazlearen omenez. Bitarte horretan ordea, hainbat lehiaketa, ikerketa eta ikerketa-beketarako deialdia egin du. Hauexek dira antolatu dituenak: Konposizio lehiaketa; Ondarroa ikusgarria argazki lehiaketa; Arrantzaren arazoei buruzko ikerketa (iragana, oraina edo geroa); Augustin Zubikarai idazlearen biografia; Itsasoari buruzko poema-antologia; Emakumeen partaidetza gizarte aldaketetan; Emakumeen partaidetzari buruzko bideoa. Informazio gehiago Ondarroako Udalaren web gunean: www.ondarroa.net.


Euskal curriculuma bero-bero

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak V. Batzarra egingo du hilaren 21ean Donostian. Batzarreko gai nagusia euskal curriculuma izango da eta datozen hilabeteotan ere gai horri helduko dio. Bestalde, Udalbiltzak hilaren 28rako antolatu ditu euskal curriculumari buruzko jardunaldiak. Han jasoko dira herri eragileek euskal curriculumari egindako ekarpenak. Igor Arroyo, euskal curriculumeko kideak esan duenez, urte bukaerarako amaituko dute curriculuma.


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude