Atarian gaude


2006ko urtarrilaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Futbolaz ari natzaizue noski. Eta Afrikako Melillan Europara egin nahi luketenekin gertatzen ari direnen dokumentalak ikusirik, Alemaniako futbol mundialetako sailkapenetan zaleekin bizitzen ari direnak huskeriak ditugu. Pierre Wome izeneko futbolari kamerundar etorkin batek, hondar minutuan penalti bat huts egin eta zaleek bertan zuen patrimonioari sua eman diote. Gaitzerdi bera barnean ez zegoenean. Brasileko taldearen entrenamendu batean, hilak eta zauritu andana izan da. Eta hau, hasi besterik ez da egin. Enpresa arduradunen artean modan ditugu eliteko kirol jardunen balioak eta sistemak aztertzea, beren egituretan aplikagarriak direlakoan. Eta kirol egituretan aritutako zenbait, horren pagotxa usaindurik kurtsoak ematen dabil bere eskarmentua esportagarria bailitzan. Negozioa martxan dago. Baina Wome ez da pateran etorritako langilea. Melillan baso soilduan zurubia egiten dabilena, ez da eliteko kirolaria. Honek pena eman bai, baina inor ez du maitemintzen. Inork ez du jainkotzen. Ez dauka penaltirik hutsegiterik. Bestalde, enpresa komertzial batek kirol zaleek adinako pasiorik duen bezeriarik balu, pertsonak oreinen buruak genituzke, hain da erraza eta ohikoa hornitzailea aldatu eta konpetentziakoarekin adarrak jartzea...


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!