Agenda 22


2006ko urtarrilaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sisifo Baztanen

rtero izaten gara abenduaren hasierarekin Baztan aldean, Arizkungo bidegurutzean. Lagunak egin ditugu asko urteen buruan. Badira Baztanen bertsotan aski ongi moldatzen diren gazte eta gaztetxoak, Mariano Izeta erlojugile zenari, aldegin zuelarik, ez baitzitzaion ahaztu kuerda emanda joatea. Aurten edadeko gizon baten joerak harritu gaitu ordea. Olabidekoa da izatez, eta bertsotan poliki moldatzen da. Bertso zaharrak jatorrizko doinuan kantatzea du baina, berezitasuna. Kasete bana oparitu zigun inguru haietako bertso zaharren -ehunen bat- grabazioarekin. Ez dirudi mirari. Baina kaseteak banan bana grabatuak zirela jakitean ahoa bete hortz utzi gintuen. Egungo ikuspegitik batek baino gehiagok barre egingo lioke aitonari, zinta bakoitza banan bana zer grabaturik ez dagoela titiko haurrak ere badaki eta. Gaur dena da kopia eta kopiaren kopia. Baina gainerakook oker eta aitona zuzen ez ote dabilen jabetu naiz. Sisifok ere ez zuen bere helbururik lortu baina ahaleginean giharrak landu zituen. Olabideko aitonari ez zaizkio sekula hainbat aldiz grabatutako bertsoak ahaztuko. Eta helburua ez zen lan gutxirekin etekin handia ateratzea ezta? Orduan ba!


Raimundo

Edo Riomundo edo dena delako eleberri hori. Argia ikusi ondotik ez dut irakurri, haurdunaldia gertu samarretik segi nion baina. Kontuak kontu, gure adiskide bat Durangon Arzalluz eta Otegirekin "salduena"ren borrokan. Askok ez du ezagutuko baina Jon Maia Soriaren umorerako joera etengabea da. Riomundo idazten ari zela, hasten zehazki, alegia bukatzen, etxe-aldaketa batek harrapatu zuen bete-betean. Zortedunok badakigu etxe berrirako mudantzak zenbat lan ekarri ohi duen: obraren gainean egon, batekin hitz egin, besteari erregutu, mehatxuren bat egin tarteka, trepetak lekuz aldatzen hasi... Jonek etorkinei bestelako begiz nola begiratu irakatsi digu. Eta literatura-ikasgai bat ere eman digu. Hainbeste mendeko ika-mika, zirt-zart batean erabaki du. Literaturak balio du, tximetaraino zauzkan azulejista akabatzeko. Fikziozko hilketa batek ere izugarri lasaitzen baitu barrua.


Indio naborí

Urtearen azkenaurreko egunarekin eman du azken hatsa Kuban. Ez dakit zehatz-mehatz zenbat urte zituen, baina duela bederatzi oso zahartzat jo nuen. Bera zen ezagutu dugun inprobisatzailerik itzaltsuena. Itsua zen gainera. Iberoamerikar orok aitortzen zion "décima"ren jiran izan zuen eragina. Kuban, joandako mende osoan repentismoak izan duen izar eta aitzindari nagusitzat jotzen zuten. Ni beste detaile batekin geratu nintzen Veracruzen, Mexikon, elkar ezagutu genuenean. Eloina, emaztea, zuen itsuaurreko. Eta Eloinak, afalondo batean kontatu zidan, ahapeka badaezpada senarra urrun samar egon arren, blokeoaren kariaz ez zutela izaten nahi hainbat okela jateko. Hamabostean behin edo tokatzen zitzaiela, Naborí Literatur Sari Nazionalaren jabe izan arren. Eta kontatu zidan, ahotsa are apalagotuz, berari zegokion okel-arrazioa senarrari ematen ziola, honen itsutasuna baliatuz. "Está rico verdad, Eloina?" galdetzen omen zion Naborík. "Mucho mi amor" erantzuten, bihotza bi zati, Eloinak. Joan da Naborí emaztearen maitasun neurrigabea berarekin duela, tamalez halere, azal eta hezur.


Debekatuta dago

Ez da abenduko kontua, urtearen bigarren egunekoa baizik. Baina artikuluska hauek idazten ari naizela gertatu zait eta... Herriko taberna bateko sarreran txarteltxoa ipini du nagusiak. Gazteleraz argi dio: SE PERMITE FUMAR. Irriño bihurriak egin dit ihes, etxetik oso eskura geratzen baitzait taberna hori. Azpialdean ordea, hau ere argi, euskaraz: ERRETZEA DEBEKATUTA DAGO. Behazundu egin zait irriñoa. Galdezka hasi naiz, erdaldun bihurtzeko prest erretzeko eskubidea izate aldera. Nagusiak argitu dit gertatutakoa. Gaztelerazkoa bere kabuz idatzi du. Euskaraz ez daki eta Internetera jo du nonbait, laguntza eske. Eta aurkitu duen euskarazko txarteltxo oro debekuzkoa zen. Bat hautatu, ipini eta kitto! Diglosiak gailurra jo du.


Abenduak 18

Ezin dut erabat saihestu, ahalegindu naiz baina. "Ze po, ze popoz, zepopopoz handia!" deskribatu zuen Bernardo Atxagak Marino Lejarretaren Tourreko etapa garaipen bakar hura. Eskale bat, astelehen goizeko bederatziak aldera kale izkinatik etorri eta "enhorabuena"ka. Asteartean, lau urteko mutiko bat euskalduna, beltza, ile kixkurra eta irribarre distiratsua, Zuhaitz izenez, bertsoak nola pentsatzen diren galdezka Postetxeko leihatilako txandan. Asteazkenean, Jokin Urainen gutuna, auskalo nongo presondegitik, datorren txapelketan entzule izateko duen itxaropenaz mintzo. Ostegunean... Hitzak. Printzak. Azken batean, horixe baino ez da memorian iltzaturik geratzen dena. Ez da gutxi.


Agenda zaharra: libururik kuttunena

Itxi dut, betirako, 2005 agenda. Beltza zen, eta mehea, urtean zehar tartean sartzen joan naizen orritxoek izugarri potolotu dute baina. Gainbegiratua eman diot miraz, leku batetik ez itzultzeko ziurtasunez aldegitean egiten den bezalatsu. Urdinez, beltzez, gorriz, berdez, boligrafoz, errotulagailuz, lapitzez... zirriborratu ditut orriok, eskura nuenaz, agenda norberarena baita, ez dotore bete eta inori erakustekoa. Urteko soilgune apurretara aldegin dit begiradak, eta ardi-kaken antzera letra txiki txikiz egun gutxian pilaturiko eginbehar askotako tarteetara ere bai. Eta betiko dilema sortu zait: ez nuke jakingo ze urte sasoitan, itoetan edo lasaietan, izan naizen zoriontsuen esaten. Orain apalategian jarriko dut agenda zaharra, libururik kuttunenak baino gordeago eta sailkatuago. Hasierako urteetan berdin ez jokatua dut damu. Egin duguna eta egitera iritsi ez garena, izan ginena, edozein liburuk baino hobeto islatzen du agendak egunerokotasunaren zamatik askatzen denean. Egun batetik bestera gorrotagarri izatetik maitagarri izatera pasatzen den objektu bakarretarikoa baita.


Azkenak
Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Amnistia Internazionalak exijitu dio CAFi Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko

NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eskura izango ditu 2026tik aurrera

Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


Hau altxorra, geure geurea!

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Amurrioko Correoseko langileek mobilizazio gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak ez baitu kontrataziorik egin gainkarga konpontzeko

Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.


Eguneraketa berriak daude