Mutualia, Euskal Herriko lan-istripu mutuarik handiena


2006ko urtarrilaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Fusio Horrek, Aurrezki Kutxa euskaldunen fusio-proiektuari hedabideek emandako tratamenduak iluntzen badu ere, hogei urte baino gehiagoko ibilbidea du, azken sprinta 2002. urtetik garatu den arren. Fusionatutako mutuen arduradunek izan dituzten elkarrizketek erakundeen uztarketa bultzatu dute, talde handien sinergiaz baliatu, sektoreko gainerako taldeak baino indartsuagoak izan eta Hego Euskal Herritik kanpo lan egiteko gai izan daitezen. Dagoeneko fusionatu diren bi mutua euskaldunen presidenteek, Pakeako Jose Maria Echarrik eta BZAko Urtsa Errastek azpimarratu zutenez, abian den fusioak hirugarren toki bat zain du Arabako La Previsora mutua Gizarte Segurantzarekin dauden arazoak konpondu bezain laster taldeari batu dakion.


Hego Euskal Herriko liderra

Aipatutako fusioaren ondorioz, La Previsora kontuan hartuta, Mutualia Euskal Herriko lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen lider bihurtuko da, %35,8ko merkatu-kuota izango baitu 196 milioi euroko diru-sarrerak izateaz gain. Bi datu horiek oraindik handiagoak izango dira Arabako mutuak bat egiten duenean Mutualiarekin. Era berean, erakunde berri horrek Espainiako estatuko mutuen bederatzigarren postua izango du eta zortzigarrenera igoko da mutua arabarra onartzearekin batera.

Arabako mutuaren integraziorik gabe, Mutualiak 20.537 enpresa elkartu eta 250.000 langile babestuak dauzka -%20 Gasteizko gobernuarena da-, 25.000 autonomo izateaz gain. Mutua arabarrak bat egiterakoan, langile babestuak 280.000 baino gehiago izango dira eta enpresa elkartuak 23.000 inguru izango dira. Mutualiak 612 langile izango ditu eta kudeaketa deszentralizatua izango du. Egoitza soziala Donostian egongo da eta operatiboa Bilbon. Mutualiako lehen presindentea Urtsa Erraste izango da, eta presidenteordea Jose Maria Echarri.

Hurrengo urteetarako jarduera-plana oraindik egiteke dago. Hori dela eta, berria sortu bitartean Mutualiak enpresa fusionatuek banaka onartutako planak erabiliko ditu eta anbulategi-sarea handituko du Zarautzen, Irunen, Tolosan eta Beasainen. Horrek 1,5 milioi euroko inbertsioa eskatuko du 2007. urtera arte.


Espainiako Estatuan hazten jarraitu

Mutualiako zuzendariek lehen agerraldi publikoan adierazi zutenari jarraiki, fusionatutako mutua berri honen helburua "eredugarria izatea da, batez ere bezeroen orientazioan". Gaineratu zutenez, "zerbitzuaren kalitatea mutuaren bereizgarri izango da". Fusioaren helburua "baliabideak ugaritu eta zerbitzuak indartzeko beharrezkoa neurria lortzea" dela ziurtatu ondoren, "bokazioz handitzen jarraituko duela" esan zuten. Alde horretatik, garbi utzi zuten etorkizunean Espainiako estatuko "mutua txikiak" absorbitzeko ez dutela oztoporik izango. Prest daude zentro berriak sortzeko Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabatik kanpo, Pakea eta BZAko enpresa elkartu askok sukurtsalak edo lantegiak baitituzte EAEtik kanpo. Eta Mutualiaren zuzendaritzak adierazi duen bezala, "haien ondoan egon eta une oro behar dituzten zerbitzuak eskaintzea gustatuko litzaiguke".

Era berean, Mutualia berriak kostuen sinergia lortu nahi du, "mutualistei eskainitako zerbitzuen eraginkortasuna bermatzeko". Azkenik, mutua sortu berriak instituzio, enpresa eta sindikatuen arteko elkarrizketa bultzatuko du.

Prebentzioko jarduerak pribatizatzen dituen dekretua
Iragan den ekainean, Espainiako Gobernuak gizarte segurantzako lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen funtzionamendua arautzen duen errege dekretu bat onetsi zuen kanpoko prebentzio zerbitzu gisa. Horrek prebentziozko jardueren pribatizazioa dakar. Gainera, horrela mutuek gero eta eskumen handiagoa dute enpresa-jardueren baitan. Hasieran bakarrik lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak tratatuagatik, gerora ohiko gaixotasunen ondoriozko bajen zatia lortu zuten ere, eta aipatutako dekretuari esker prebentzio-zerbitzu pribatu bilakatzeko urratsa egin dute, Gizarte Segurantzarekin inolako loturarik izan gabe.

Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza ministerioak Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioarekin eta CCOO eta UGT erakundeekin adostu zuen aldaketa horri esker, mutuek lehiakortasun merkatu handiagoan murgilduko dira, non pribatutasunaren parterik txarrena beti langileek jasotzen duten. Zergatik? Sindikatu askoren ustez, zuzenean merkatuaren etekina bilatuko delako, lantokietako segurtasun, prebentzio eta lan-arriskuen gainetik.

Dekretu berriak prebentzio-zerbitzua eskaintzeko aukera ematen die mutuei. Hori bai, horretarako erantzukizun mugatuko sozietate edo sozietate anonimo baten lankidetza beharko dute, ez bada zuzenean mutuan "erakunde espezifiko eta independente bat eratzen dela". Sozietate horien kapital soziala "mutuarena izango da ehuneko ehunean" eta subkontratazioak egitea posible izango da. Gauzak horrela, ez da harritzekoa batez ere sindikatu abertzaleek osasun publikoaren "pribatizazio ezkutua" behin eta berriz salatzea. Era berean, mutuak osasun publikoan barneratzeko eskea egiten dute, izan ere, osasun publikoko dirua kudeatzen ari baitira.

Euskal Herriko beste mutua batzuk
Lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutua euskaldunez gain, (Bizkai Zergintza Alkartea, Pakea, Previsora eta Navarra) badira Hego Euskal Herrian lan egiten duten Espainiako estatuko beste mutua batzuk. Horietako batzuk dira Fremap, Asepeyo, Fraternidad-Muprespra, Ibermutuamur, Mutua Universal, Cyclops, Maz, Midat eta Intercomarcal. Ezagunenetakoekin adibideren bat eman nahian, esan dezagun Asepeyok 2004an 7.000 enpresa elkartu zeuzkala EAEn, 63.000 langile eta 2005. urterako aurreikuspena 7.300 enpresa eta 67.000 lanpostura igotzen zuela.

Espainiako estatuaren osotasunean, guztira 29 mutua daude gaur egun. Lehenago aipatutakoez gain, honakoak dira besteak: Union de Mutuas, Valenciana Levante, Gallega de AT, Union Museba Ibesbisco, Balear, Montañesa, Egara, Fimac, Sabadell ACC, Reddis Union Mutual, Mac-Canarias, Ceuta-Smat, Tarragona, Solimat, Mupa eta Gremiat.

29 mutua horiek zazpi milioi langile baino gehiago kontrolatzen dituzte ohiko gaixotasun bajen babesean eta hamalau milioi inguru lan-istripuen kasurako. 2005. urtean erabilitako aurrekontu globala 8.567,6 milioi eurokoa izan da; horren arabera, %15eko hazkundea izan du aurreko urtetik.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude