Lan-osasuna negozio bihur daiteke?


2006ko urtarrilaren 08an

Hego Euskal Herriko 500.000 euskaldun baino gehiagoren osasuna medikuntza pribatuaren eskuetan dago. Hegoaldeko lau herrialdeetako langileen %96,63 lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen babesean dago. Enpresok Gizarte Segurantzaren kudeaketan kolaboratzen dute eta etekin izugarria ateratzen dute horretatik. 2005. urtean bakarrik, Espainiako estatuko mutuen negozioak 8.567,6 milioi euroko aurrekontua izan zuen eta 500 milioi euroko etekinak lortuko ditu ziurrenik. Gauzak horrela, Espainian eta Euskal Herrian Gizarte Segurantza unibertsala eta doakoa izanagatik, irudika daiteke osasuna eta lan-osasuna oso negozio tentagarria izan daitekeela lan-esparru honetan diharduten enpresentzat.

Gizarte Segurantzaz gain, medikuntza pribatura jotzen dutenen kasuan, hiritar asko eta askoren kudeatzaileek negozioa egiteko eskubide osoa dute, ez baitute inolako kotizazio sozialen finantzaziorik jasotzen. Horretarako daude, hain zuzen. Negozioa egiteko. Mutuek kudeatutako eta kotizazio sozialek ordaindutako osasun-laguntzak, ordea, ez luke xede bera izan beharko. Hortaz, galdera argia da. Lan-osasuna negozio bihur liteke? Mutuek etengabe negoziorik ez dela esanagatik, behin eta berriz azalduagatik instituziook ez dutela dirua irabazteko asmorik eta etekinak euren zerbitzuen hobekuntzan inbertitzen dituztela, sindikatuen gehiengoak osasun publikoaren ezkutuko pribatizaziotzat, hau da, negoziotzat jotzen du auzia.

Egoera horretan, gogora dezagun Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan 2005. urtean lan-istripuen ondoriozko ehun heriotza baino gehiago izan direla hainbat lantokitan, eraikuntzaren arloak gehienak batzen dituen arren. Hainbat kasutan, heriotzok hildakoaren senideentzako kalte-ordain batzuk izaten dituzte. Edonola ere, langileen artean ez da soilik heriotza ageri. Badira gaixotasun profesionalak ere, askotan langile ugari erabateko ezgaitasun-egoeretara bultzatu dituztenak, ez bada heriotzara. Zehazki, 2005. urtearen azken bi hileetan hildako biren senideen aldeko bi sententzia ikusi ahal izan dira, BW enpresan urtetan egunero sufritutako amiantoaren ondorioz gaixotu eta hil baitziren langile horiek.



500.000 euskaldun baino gehiago medikuntza pribatuaz fio da

Hego Euskal Herriko bostehun mila euskaldun baino gehiagok medikuntza pribatuaren eskuetan uzten dute euren osasuna, ICEA (Aseguru-etxe eta Pentsio Funtsen arteko Ikerketa kooperatiboa) elkarteak emandako datuen arabera. Espezialitate eskatuenak traumatologia, pediatria, tokoginekologia eta oftalmologia. EAEko aseguratu guztietatik -ez dugu Nafarroako daturik-, 335.304k osasun-laguntza poliza bana kontratatua dute, 14.653k hortz-aseguru bana, beste 8.281ek gastu-itzulketa modalitatea eta 150.506k kalte-ordain eta sorospenena. Osasun-laguntzaren modalitatean ageri diren aseguratuen artean, 289.788 partikularrak dira eta 45.516 Administrazio Publikoko funtzionarioak. Aseguratuon primak Espainiako estatuaren %18,19 dira.

Seguru horien prima bolumena ia 160 milioi eurokoa da osasun-laguntzen kasuan, 361.275 euroko hortz-aseguruenean, ia 5 milioi eurokoa gastu-itzulketen kasuan eta 15 milioi baino gehiagokoa kalte-ordain eta sorospenen kasuan.

ICEAk 2005eko irailean emandako datuen arabera, Espainiako estatuko hamar enpresa liderrak, honako aseguru-etxeak ziren: Adeslas, Sanitas, Asisa, Mafre Caja Salud, DKV Seguros, Asistencia Sanitaria Colegial, Igualatorio Médico Quirúrgico, Aresa, Caser eta Fiatc. Eta merkatua hazten ari da. Azken datu eskuragarriei jarraiki, aseguruen merkatuak, osasunaren arloari dagokionez, %9,6ko hazkundea izan zuen 2003. urtetik 2004ra. Primen bolumenaren kasuan, osasun-laguntzen modalitateak izan du gorakadarik nabarmenena. 2005eko lehen hiruhilekoko datuek gorakada are nabarmenagoa egiten dute, 2004ko denbora-tarte berdineko datuak baino %9,7 handiagoak baitira aurtengoak.

Euskal herritarrek medikuntza pribatua erabiltzeko eskubide osoa dute, Gizarte Segurantza unibertsala eta doakoa izan arren. Gainera, badira Gizarte Segurantzak barne hartzen ez dituen osasun-egoera batzuk, hortzen gaia edo egoera jakin batzuetako aseguruei dagokiena, besteak beste. Edonola ere, zalantzan jar liteke lan-osasunarekin zerikusia duen guztia, funtsa publiko eta langileen kotizazio sozialei esker finantzatzen baita, jarraian ikusiko dugun bezala.

«Gure osasuna ez da negozioa»

"Gure osasuna ez da negozioa", "Gure osasuna ez da negoziagarria", "Mutuen desagerpena orain eta betiko". Halako esaldiak ikusi ahal izan dira mutuen ezkutuko pribatizazioaren aurka egindako zenbait langile mobilizaziotan. Batzuk besteak baino indartsuago, euskal sindikatu guztiak mutuen pribatizazioaren aurka azaldu dira eta batez ere mutua horiek kontingentzia arrunten bidez aldi baterako ezintasuna (ABE) kontrolatzea gaitzetsi dute, izan ere, espazio hori osasun publikoari baitagokio, pribatuari baino.

Kezka sindikal horren adierazpen gisa, LAB sindikatu abertzaleak Mutuak ezagutu eta haiekin jarduteko gida" kaleratu du langileek eta ordezkari sindikalek lan-istripuen mutuekin nola aritu behar duten jakin dezaten. Gida horren jatorria "ordezkari sindikalak mutuen ekintzei aurre egiteko beharrezko baliabideez hornitzeko premia eta osasun arloan ageri den politika pribatizatzaileaz ohartarazteko beharrizana dira".

Aipatutako sindikatuaren arabera, "mutuek euren elkartuen esanak fideltasun osoz betetzen dituzte eta euren helburuak gaixoak berehala sendatzea, lan-istripuen ebidentzia ukatzea, enpresari ongi ez datorkiolako bajarik ez ematea, arriskuak ezkutatzea ebaluazio askoz ere errazagoa egiteko eta abar luzea". Sindikatu abertzalea gehien arduratzen duen gaietako bat medikuaren alta goizegi ematearena da, mutuen kasuan sarritan agertzen baita. Horren ondorioz, mutuak gaixotasun edo istripu baten jatorri laborala onartzen ez duen edo erabat osatu ez den norbaiti medikuaren alta onesten duen kasuan zer egin behar den azaltzen du gidak. Era berean, langile kaltetuentzako aholku ugari ikus daitezke, mutuen aurrean nola jardun eta langileek zer eskubide dituzten jakin dezaten.

Langile euskaldunen ia %100ek mutuaren bat dauka

EAEko langileen %96,63 -ez dugu Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko datu ofizialik, nafarren kasuan egoera antzekoa den arren- lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuen babesean daude. Datu horren arabera, EAEko 687.000 langilek lan-arloan espezializatutako enpresen laguntza jasotzen dute. Gainerakoek, %100 arte, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean aseguratuta daude.

Lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuak enpresa-elkarteak dira, diru irabazi asmorik gabe (?) Gizarte Segurantzaren kudeaketan kolaboratzen dutenak euren enpresari elkartu, kontratupeko langile eta autonomoentzat. Langile bakar baten kargupean hartzen duen enpresari orok mutua bat behar du, edozein dela aukeratutako formula juridikoa. Izapideak honako urratsak ditu: hautatutako mutuarekin elkartzeko proposamen dokumentu bat aurkeztu behar da lehenbizi Gizarte Segurantzaren Lurralde Diruzaintzan; ondoren, Diruzaintzaren delegazioetan eskura daitekeen eredu ofiziala bete behar da. Langile autonomoek bi aukera dauzkate: ohiko gaixotasunen gaineko asegurua ala lan-istripu eta gaixotasun profesionalen gainekoa.

Lan-istripuen ondorioz sortutako lesioen aseguratzearen historia 1900. urtean hasi zen Espainiako estatuan. Langintza hura egungo sektoreko lau mutua aitzindarik sortu zuten: haietako bi euskaldunak ziren, la Previsora Araban eta Bizkai Zergintza Alkartea Bizkaian, Midat eta Egara katalanekin batera. Espainiako estatuko mutuen negozioaz datu hauek dauzkagu: 2005ean 8.567 milioi euroko aurrekontua eta 500 milioi inguruko irabaziak dauzkate. Gogoratu beharra dago Espainiako estatuko lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuen diru-sarreren %96,1 langileek egiten dituzten kotizazio sozialen ondorio dela.

Hego Euskal Herriko mutua euskaldunen kasuan -datu ofizialen arabera beti ere- Bizkai Zergintza Alkarteak 2004an 191.852 pertsona babestu zituen, ia 121 milioi euroko aurrekontua zeukan 2005erako eta ia 7 milioi euroko irabaziak aurreikusita. Gipuzkoako Pakeak 74.919 pertsona babestu zituen 2004an eta 47 milioi baino gehiagoko aurrekontua 2005erako. Arabako La Previsora mutuak 2004. urtean 49.011 pertsona babestu zituen, 34 milioi euroko aurrekontua 2005erako eta 3 milioi euro baino gehiagoko etekinak aurreikusita. La Navarra mutuak 56.809 pertsona babestu zituen 2004an, 2005erako aurrekontua 33 milioi baino gehiagokoa egin eta 2 milioi euroko irabaziak aurreikusi zituen.


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude