"Urre bijotza: Auxe da boskaren kartia. Bost karta artu dozuz nigandik gexo nagoenetik. Nik zugandik... bapez!!!
Ontxe esango dozu: eskribiduten banenki! íGaxua! Baña gauzaren bat, edozein gauza egiten jakiteko, lenengo egiten ikasi biar da. Ezta olan?
Zelan zabiltz Busturi'ko maistriagaz? Ondo bai irakasten daiotzu? Ezta onena ari ikastia ondo baño: olantxe leidu ta eskribiduten ikasteko egin biar dozu alegiña.
Nire karta onek ulertzen badozuz? íZenbat estutasun zenbat atsekabe artzen ete dozuz ondo ulertzeko! íZenbat bidar leidu edo irakurtzen ete dozuz oker!
Bei-burdija basoko bide txarretik ibili oi dan lez, olantxe ibilten ikusten zaitut emetik: bein gelditu beste bein aurrera egin edo atzetik ostera be asi.
Eztaustazu ezebez eskribiduten eta, eztakit zelan zabiltzazan bertokuok. Osasunaz zariela uste dot. Emetik Josefaren Pedro semia gexotu da, esteren bat arrotu jakola edo. Esne utsian egoteko agindu dautso medikubak.
Zelan dira patatak, piperrak, tomatia...
Aurki urtengo naz orantz goixeko zortziretan, bertora amarretan eltzeko. Ondiño makal nago gitxi jaten dot eta: geyago ezin. íZenbat gauza dodazan zuri esateko!
Agur bijotz maitia. Gorantziak gurasuai. Sabin"