Muskiz: Kostalde meatzaria

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Enkarterri kostaldeko Arena hondartzako aparkalekutik ekin diogu bizikleta ibilbideari. Mahai eta eserlekuz atondutako duna ingurutik igaro ondoren hondarretara jaitsi gara, bizikleta soinean, metro batzuk oinez egin eta metalezko zubitik Barbadun itsasadarra zeharkatu asmoz. Jende andana egon ohi da bertan uda partean, eguzkia hartzen eta paseatzen. Ez oso urrun baina, Petronor birfindegiaren biltegi erraldoiak eta sugarra darien hainbat tximinia erraldoi ageri da, paisaiaren edertasunarekin kontraste bortitza eginez.


Cobaron auzora burdinbidetik

Sorospeneko Andre Mariaren baseliza dugu ezkerreko muinoan, Pobeña auzoa aurrealdean eta Cobaron auzora eramango gaituzten eskailerak eskuinaldean. Azken hauetatik gora jarraitu dugu, beste behin bizikleta soinean. Plano makurtuan egindako eskailera zaharrak, luze eta aldapatsu izanagatik ere, erraz igo ditugu, abiatu berritan sasoitsu baikaude. Behin goialdean, aise burutu dugu Cobaron meatzari auzora itsasertzeko trenbide zaharretik doan bi kilometrotako zatia. Zinez bide ikusgarria da, Kantauri itsasbazterreko amildegien ertzetik doa, lubakiak, flysch-ak, alga-biltokiak, aireko tranbiaren aztarnak eta ontziratoki zaharraren hondakinak diren burdinazko barra oker batzuk topatu ditugu zati horretan. Muskiz-Onton kostaldeko meatokiak zirela eta, 1877 aldera bi burdinbide txiki egin ziren inguru honetan eta 30eko hamarkadaren bukaera arte erabili ziren: El Hoyo meatokiak eta Ontoneko (Kantabria) portua lotzen zuena bata eta zeharkatu berri duguna, Mac Lennan edo Cobarongo burdinbidea.


Muñatones gaztelua setiatua

Hurrengo helburua Pobeña izanik, bi aukera izan ditugu hara iristeko. Etorritako bide beretik itzuli, edo trafiko urriko errepidetik, gain bat igo eta jaitsi.

Behin Pobeñara iritsita, Bariko San Nikolas parrokia aurretik eta A-8 autopistaren azpitik pasatuta Muskizko San Julianera iritsi gara. Barbadun ibaia zeharkatu dugu berriro eta petrokimikaren ertzetik, Muskizko Arena hondartza eta San Juan lotzen dituen bidegorritik azken horretara iritsi gara. Hementxe dago Muñatones gaztelua eta Salazartarren gaztelua haren alboan. Baina Erdi Aroan, padurek inguratzen bazuten, egun Petronor findegi erraldoiak hiru aldetatik inguratzen du gaztelua, lantegi barruan baitago eta lantegiko bi sarrerak gainditu beharra dago haraino iristeko.


Galdames, meatze-burdinbiderik luzeena

Muskizko San Juan auzotik, Galdames eta Sopuertara doan errepidea hartu dugu kilometro eskasera Santelices industrigunera sartzeko bidegurutzeraino. Errepide estua eta zirkulazio dezente ibiltzen da, tentu handiz beraz. Errepide horretatik kilometro eta erdian aurrera segituz gero El Pobal burdinolara iritsiko ginateke.

Industrigunea ezkerrean utzi, El Campo auzoa pasatu eta asfaltodun bide estutik gora, Galdamesko burdinbidearekin egin dugu topo. Trenbide horretatik behera jarraitu dugu ondoren, lau bat kilometrotan Abanto-Zierbena udalerriko Gallartara iristeko.

Inguruko meatze-burdinbideetan luzeena zen Galdameskoa. 22 kilometroko ibilbide bihurgunetsuarekin, ibai-adarreko ezkerraldeko herriak (Sestao eta Portugalete) Enkarterrietako Atxuriagako meatzeekin (Galdames udalerria) lotzen zituen, Trianoko mendiak sigi-saga inguratuz. Bilbao River Cantabrian Railway konpainiak eraiki zuen bigarren karlistaldiaren ondoren (1876), burdingaia garraiatzeko. Baina burdin meatokiak, ez ziren nonbait hain aberatsak eta burdinbideak ez zuen arrakasta handirik eduki. Egoerari aurre egin ahal izateko, burdingaiaz gain, bidaiariak eramaten hasi zen, harik eta 1969an betiko itxi zuten arte.


Meatzeen museoa Gallartan

Behin Gallartako kaleetan, industrigunea eskuinean utzi eta Concha II burdin meatze-zulo ikusgarriaren ondotik, meatzeen museoraino hurbildu gara, izan ere, Triano mendietako meatoki aberats emankorren erdigunea, Somorrostro eta La Arboleda baziren, Gallarta zen inguru haren bihotza eta hantxe dago, bisitatzea merezi duen museoa. Burdin meatzeen, mea garbitzeko prozesuen eta garraio sistemen inguruan sakondu nahi izanez gero, museora hurbildu besterik ez duzue (Telefonoa: 94 636 36 32). Bestalde, herri honetan jaio zen, XIX. mendetik XX. mendera bitarteko urte zail haietan langile mugimenduaren buru nagusietakoa izan zen Dolores Ibarruri, "Pasionaria".

Portugaletetik abiatu, eta Ortuella eta Gallartatik pasaz, Muskizko Arena hondartzaraino doan bidegorria hartu dugu ibilbidearen azken zatia egiteko. Errepidepetik lehenik eta A-8 autopistapetik ondoren, Carcedo ibarrean behera, oinezkoentzat eta txirrindularientzat soilik den bidetik Arenako hondartzara heldu gara, nekatu samar, baina ikusi eta ezagututakoarekin aseta.

Muñatones gaztelua, garaian garaiko botere gune
Barbadun ibaiaren itsasoratzetik gertu, paduraz inguratutako itsasadarreko tontorrean zegoen gaztelua. Erromatarren garaitik mearen garraiorako leku estrategikoa zen, hor itsasoratzen baitzuten ateratako burdina. XIV. mendean kaia omen zegoen Muñatones eraikinetik hurbil eta itsasgorak gazteluaren oinetaraino eramaten zuen itsas maila. Orain berriz, gaztelua Petronor enpresaren birfindegiaren lurretan dago. Sortu zenetik enpresak bere ikur hartu du gaztelua. Horren lekuko, Petronorren logotipoan dorre luze bat agertzen da, Petronor izenaren "P"a osatzen lagunduz.
Nahiz eta gazteluak izen hori izan, inoiz ez da Muñatones sendiaren egoitza izan. Dorretxea gaur duen itxuraz, XIV. mendean, Salazar sendiaren aginduz eraiki zen, zaharragoa zen dorretxe xumeagoa harresiz guztiz inguratuz. Horrela, dorretxea inguruko eraikin pribatu sendoena bilakatu eta Salazar-Muñatones sendiaren botere eta ondasun guztien erdigune bihurtu zen. XVI. mendearen hasieran utzi zuten Salazartarrek gaztelua, handik oso gertu beste jauregi bat eraiki baitzuten. Utzian utzi, XVII. mendearen bukaeran dorre nagusiaren egurrezko barrualdea erori zen.
1944an gaztelua eta jauregia Monumentu Historiko izendatu zituzten. 1949an Bizkaiko Foru Aldundiak erosi eta berritu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak Espainiako estatuaren esku utzi zuen jauregia, honek ostatu bihur zezan. Orain, ordea, Petronor enpresaren bulego batzuk daude bertan.
Mende erdia iraun duten zabaltze eta berrikuntza lanen ondorioz, Muñatonesko gaztelua eraikuntza multzo sendoa da gaur egun. Dorre nagusi bat eta inguruan bi harresi lerro ditu. Dorre nagusia orubearen erdian dago, 25 metro ditu eta oina laukizuzen formakoa da. Dituen almenak deigarriak dira. Egun, ez da jatorrizko egurrezko egituraren ezpalik txikiena ere ageri. Bi harresi horietan ahulena kanpokoa da. Kanpokoa 1,20 metro lodi da, eta lau izkinetan bost metroko diametroa duten dorre zilindrikoak ditu eta bi sarrera. Barrualdeko harresia, kanpokoa baino sendoagoa da, 2,80 metroko lodiera, eta, 7,50 metroko garaiera baitu. Sarrera-ate bakarra du, eta bakar horren gainean Butroi, Muñatones eta Salazar leinuen armarriak daude.
Arkitektura aipagarria duten beste hainbat dorretxe nahiz jauregi ugari dago inguruotan: Menereako dorretxea, Santelicesko dorretxea, El Pobaleko dorretxea, Montañoko dorretxea, Salazartarren jauregia, Treto, Alvarado, Lavalle, Llanera, Villar jauregiak...

El Pobal burdinola
Muskiztik Sopuerta eta Galdames bidean, Barbadun ibaiertzean dago El Pobal burdinola, izen bereko dorretxe eta zubi erromanikoaren alboan. Salazartarrek eraiki zuten burdinola XVI. mendearen hasieran. Egun ia ez dago garai hartako arrastorik, izan ere, denboran zehar aldaketa ugari izan ditu olak, produkzio beharrei erantzun eta siderurgia tradizionalaren krisiari aurre egiteko.
XVIII. mendean izan zuen garairik gorena eta garai hartan tailerra handitu eta presa, ubidea eta antepara berreraiki ziren. Dena den, egun ikus ditzakegun eraikin eta makina gehienak (sutegia, ikaztegiak, harrizko hauspoak, mailua edo ingudea) XIX. mendearen amaierakoak dira. Aldaketa hauek guztiak eginda ere, mundu teknologiko berrian iraun ezinik, amore eman eta 1965ean itxi egin zen burdinola.
Burdinolaren inguruan, produkzio-sarea zegoen antolatuta. Dorretxe itxura zuen olagizonen etxebizitzak, artoa eta garia xehatzeko bi ardatzeko errotak, ogitarako labeak, baratzeak eta egurra eta ikatza lortzeko mendiek osatzen zuten sare hori. Egun urte osoan zabalik dagoen museoa da. Telefonoa: 629 271 516.


Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude