Kotte Ezenarro: "Hendaia biziaraziko duten bizilagunak behar ditugu"


2005eko azaroaren 27an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kotte Ezenarro 1977an hasi zen udal politikan. Enbata mugimenduaren inguruan zebilela, Jean Baptiste Errekart auzapez sozialista zen Hendaian. Errekart eskolako zuzendari izan zuen, eta honen ondoko auzapeza -Raphäel Lassallete- irakasle: «Hendaian auzapez sozialista izan da betidanik. Duela hogeita bost urte Robert Arranbide eta Richard Irazusta abertzaleen inguruan nenbilen, baina hauek elkarrekin moldatzeko modurik ikusten ez nuenez, Lassalletteren taldean hasi nintzen nire kasa», diosku Ezenarrok. Lassallettek kargua uztean «Politikan eraginkorra eta auzapez egin nahi izatera alderdi sozilistaren bazkidetza hartu beharko duzu», esan omen zion. Euskal departamenduaren aldekoa da. 2001etik auzapeza da, Hendaiako PSren gehiengoa bere aurka daukan arren.

Frantzian bizitako gazteen oldarraldia hizpide izan dugu: «Azken bost urteetan gaizki ereindakoaren uzta jasotzen ari da Frantzia. Gobernu eskuindar honek hirietako auzoetan zeuden diru laguntzak edota gizarte politikak kendu zituen. Gazteen heziketa eta integrazioa bultzatu beharrean, dirua polizia indartzeko erabili du eta orain politika errepresiboa gailendu zaio. Jakina, ni -ez inor- ez naiz indarkeriaren alde, baina gertatua, neurri batean, Sarkozyren politika okerraren ondorioa da. Liberté, egalité et fraternité esan ohi da, alta, egun, ez elkartasunik ez berdintasunik, eta askatasuna ere zalantzan».

Hendaia: herri berezien artean, berezia.
Eiki! Kanpotar jendea jaso duen herria da Hendaia. Ni etorkin baten semea naiz. Historikoki Hendaiak harrera ona egin dio kanpotarrari. Gaur egun, aldiz, lurra eskas dago eta lana ere bai. Estatuen mugan eraikitako herria izaki, berau irekitzean gu izan ginen lehenak beheraldi ekonomikoa nozitzen: langabeziak gora egin zuen azkar eta 70 komertzio inguru itxi ziren. Harrezkero, jendeak errezeloz so egiten dio kanpotik heldu denari: "Hegoaldetarrak lur eremu guztiak erosten ari dira. Guk ez daukagun dirua daukate. Eskolak betetzen ari dira hegoaldekoen seme-alabekin...", dio askok. Esaterako, urriko udal batzarrean, aitona azkoitiarra zuen Berasategi dendariak (UMPko hautetsi eskuindarra) honela esan zuen: "Hendaia espainolez betetzen ari da". Nik ez dut espresio horrekin bat egiten, noski. Hendaiarrok Txingudin bizi gara, hogei urte barru hiri proiektu hau benazkoagoa izanen da, baita mugaz gaindiko hiria garatuagoa ere. Ni Europako proiektuaren aldekoa naiz, hendaiarrok izan gara eraldaketa honen ondorioak jasaten lehenak, etorkizuna alta, hortik dator.

Herriko Etxearen zeregin funtsezkoetako bat hirigintza da, PLU (Hirigintza Tokiko Plana) delakoaren bidez garatua. Zertan datza eta zein xedetan?
Lur guztiak ez dira udalarenak, eta diren asko legeak babestuta daude. Hendaiar askok "espainolek" dena erosten dutela aurpegiratzen didate, baina badago lurra saltzen duen hendaiar asko ere. Alegia, lur eremu asko beren jabeek salduak dira. Eremu hauek merkeagoak balira bertakoek eros litzakete, baina jabeek salneurriak hirukoizten dituzte, eta kanpotar batzuen eskura baino ez daude. Espekulazio handia dago, hendaiarren kontzientzia badaezpadakoa da. PLU lurzoruaren politika gauzatzeko plana da, eraiki eta eraiki ezin diren orubeen partiketa egitekoa. Frantziako -Solidarité Renovation Urban deritzan- lege berriak herri kaskoan orain arte baino gehiago eraikitzea errazten du, solairu bateko etxebizitzak eraiki ohi diren tokietan beste bi solairu altxatzea hobesten du.

«Zubietan» izena du Hendaiako egungo proiektu gutiziatsuenak. Herri barrenetik pasatzen den trenbidea estaliko du.
Trenbideak izugarrizko orbaina egin zion iraganean Hendaiari, herria erdibituz. Proiektuak hasteko orbaina ixteko balioko du eta trenen zaratak lur azpitik joanen dira. Proiektuaren bitartez jende gehiago ekarri nahi dugu herri barnera, herria biziaraziko duelakoan ari gara. Ekonomia ez da Herriko Etxearen afera, baina berau indartzeko bitartekoak jarri nahi ditugu: hotela, plaza publikoa, ostatuak, parkinak, 20 etxebizitza. 300 apartamentu eginen dira herriaren alde zaharrean, horietako asko herri-babesekoak. Eta niri berdin zait "espainolak" etortzea, Hendaian bizi daitezen eta hendaiar bilakatzea axola zait.

Oposizioak Hendaia lotarako herri dela aurpegiratzen dizu.
Oposizioko buruek -Berasategi (Vivre Hendaye) eta Salaberrik (Cap Alternance)- proiektu honekin espainol gehiago etorriko direla diote. «Hendaiak bizi eskasa du eta biziaraziko duten bizilagunak behar ditugu», esaten diet nik. Hegoaldetik datorren jendea gero eta denbora gehiago bizi da Hendaian, ez egun osoz, baina herena-edo bai. Izan ere, jatorrizko herria -eta lana- ordu erdira badute, hasieran logikoa da egun osoa hemen ez pasatzea. Berasategi eta Salaberriri esana diet: «Lehen, frantses- piloa udarako baino ez zen etortzen, hamar hilabetez desagertzen zena, etxe handiak hutsik utziz. Zer nahiago duzue?».

Beste gai batera etorriaz: Prefetak Iparraldeko hegoaldearen Herrien Elkargoan (Communauté des communes) sartzera behartu du Hendaia.
Legeak pisu handia du Errepublikan. Frantziako lege batek ez du baimentzen herri bat bi mankomunitatetan egotea, baina nik prefetaren aginduari aurre eginen diot. Gu Txingudi Partzuergoan edo Mankomunitatean gaude. Iparraldeko Elkargo honetan sartzen bagaituzte arazoak izan ditzakegu. Orain arte ez da halako aurrekaririk izan legegintzan. Abokatuak afera argitzeko lanean ari dira. Niri legeak esan behar dit ea nori eginen diodan kasu: Prefetak legea ordezkatzen du, baina Partzuergoa bi Estatuek onetsia dago, Madril eta Parisen arteko lege eta itunen bidez. Departamendu bateko prefetak bertan behera utz dezake bi estatuen arteko akordioa? Legeak ez du zehazten. Nik legeak guri hautatzeko askatasuna ematea nahi dut. Gu Herrien Elkargoan sartzeko prest gaude, baina ez edozein gisan. Izan ere, Herrien Elkargoak mugaz gaindiko zereginen eskuduntzak bere egin nahi ditu. Bistan da, Hendaiako Herriko Etxea ez dago hori onartzeko prest, eta Irungoa eta Hondarribiakoa ere ez. Guk Txingudi Partzuergoan segitu nahi dugu, eta aldi berean, bertako zereginak -ura, zaborra, azpiegitura, hezkuntza, kultura- komeni zaigun moduan landu Iparraldeko beste Herriko Etxeekin.

Txingudi Partzuergoa aipatu duzu. Zertan dago ekimena?
Sorrerako arrazoi nagusia politikoa izan zen, EAJ-EA, PSOE eta PSren ekimen politikoa da batez ere. Lan teknikoak egin dira bereziki: kontsulta-etxeekin aritu gara gizarte beharrak aztertzeko, eta hirigintza eta turismoa bideratzeko. Batzuek "espainolez mukuru gaude" diote, baina Errauskailua Hondarribian izanen da, Zaldunbordan, Gaintxurizketara bidean. Esan nahi dut, gauza batzuetan galdu eta bestetan irabazten dela. Txingudi proiektua erakargarria izan daiteke edo ez, baina hizkuntzen laborategia, ogasun sistema juridikoa eratu ditugu, baita eskubide eta lege sozialak bermatzeko enpresekin lan egin ere. Orain itsas-garraioa lantzen ari gara. Urtean 250.000 bidaia inguru egiten da Bidasoan barrena barkuz. Ficoba Azokatik Hendaiara itsas-bide berria ireki nahi dugu, hondartzara iristeko eta bertan aparkatzeko diren arazoak gainditzeko. Agintariok hiria eraiki beharraren kontzientzia dugu, herritarrek apalagoa. Egia da, gutxiengo batek baino ez du Txingudi hiriaren kontzientzia. Kontzientziatze fasean gaude. Proietuak denbora behar du, aldi berean Donostia-Baionaren arteko Eurohiria eraikitzen ari da, Euskal Eurohiria beharrezkoa da eta Txingudi hiria erdigunean izaki, funtsezkoa.

Errauskailua aipatu duzu. L'Association Action Citoyenne Environnement delakoa aurka dago, Txingudi Bizirik ere bai
Kritika normala eta beharrezkoa da. Hemengo ekologistek «espainol»en beharretara makurtu izana leporatzen digute: «Hegoaldean ez omen dakitela deus eta ez ditugula Europako ipar herrialdeetako ereduak kontuan hartu». Betiko leloak. Espainian egiten diren errauskailuak Europako legearen arabera egiten direla erantzun diet. Eta Frantzian berdin. Bestalde, Hondarribia eta Hendaia herri turistikoak direla aurpegiratu digute. Eta Monako? Errauskailua bertako Jauregitik 100 metrora dago eta 200 metrora eskola bat. Zaldunbordakoa hiritik 5 kilometrora izanen da. Gu, besteak beste, Danimarkako errauskailu sistema ikustera joan gara, Kopenagera. Bisitatu ditugun beste herrialdeetan hamarkadak daramatzate zaborra erretzen eta zaborra lurperatzeko lurra dute. Ez dut uste erretze sistema egokiagoa denik. Ekologistek lurrik ez dugula zaintzen dioskute, gehiegi eraikitzen dela. Badakizu zenbat lur hektarea behar den zaborra lurperatzeko? Bil Ta Garbi ekologista taldeak Iparraldean 60 hektarea lur aurkitu dutela dio. Non? Kostaldean? Baliteke. Nik ez dut erraz ikusten. Urtarrilean Eusko Jaurlaritzaren ebazpena izanen da, artean ekologistek prefetari baimena eskatzea exijitzen digute. Bitxia da, to!


Eurohiria aipatu duzu, Txingudi erdigune duena. Zer gehiago esan zenezake?
Euskal Eurohiriaren kudeaketa daraman Agentzia ondo ari da, gu gustura ari gara berarekin. Eurohiriaren barruan gaude eta egoki egon ere. Guk gure esperientzia ekarri nahi dugu. Diputazioa eta Kontseilu Nagusiaren arteko ezberdintasunak izan dira, tirabirak, ezinikusiak, eta guk horiek gaindituak ditugu nolabait. Hondarribia-Irun-Hendaia arteko arazo ñimiñoak gainditzen ikasi dugu. Adibidez, prefetak beti oztopoak ezarri ditu eskolen arteko ekitaldiak eta aktibitateak egiteko, baina konpondu ditugu. Ur aferaren eskarmentua biziki adierazgarria izan zen: 1995era arte, guk Hondarribia eta Iruni saltzen genien ura. San Anton urtegia egin zuten eta guk baino ur gehiago dute orain. 2003an guk haiena behar izan genuen. Alkateekin hitz egin ondoren, Bera herriaren bitartez (Nafarroa da, pentsa) trantsazioa egin genuen lege arazoak tarteko izan arren. Estatuak gutun bat bidali zidan hura ezin zela egin, lehenago legezko araudia eta txostena bete behar zirela esanez. Prefetari deitu eta esan nion: «Lasai, paperak ukanen dituzu datozen asteetan. Baina ura badaukagu». «Arrazoia duzu» erantzun zidan. Hemen burokrazia izugarria da, funtzionariek boterea dute eta gutxien uste duzunean izorratzen zaituzte.

Azkenik, Robert Arranbide udal hautetsi ohiaren berririk ba al duzu?
Robert Arranbide espetxean ikusteko hitzordua hartua dut, laster ikustea espero dut. Harremana dut berarekin, Herriko Etxearen osoko bilkuren berri helarazten diot hilero. Jakin dudanez, oso ilusionatuta dago Hegoaldean bizi den fase politiko berriarekin. Hemengo egoeraren berri eman nahi diot eta hau esan ere bai: gure asmo eta politikan aurrera egingo badugu, hango gatazkari irtenbidea aurkitu behar zaio. Hegoaldeko arazoa konpontzen bada, bideratzen gogorra eta zaila dena, hemen ere beste bide berriak irekiko dira. Hori da nire nahia behintzat.


Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude