Ballet Biarritz junior: Sarerik gabeko jauzia

  • Irailean jarri zen abian Ballet Biarritzen senide txikia. Printzipioz, 12 dantzari gazteri 6 hilabeteko formazioa eskaintzeko jaio zen; bokazioz, Euskal Herri osoko gazte konpainia iraunkorra eraikitzen hasteko. Horretarako publikoaren eta erakundeen babesa beharko dute. Eta merezi duela frogatzeko hil honen 17an euren lan propioa, Tximeleta, estreinatuko dute.Euskal Herrian ez dago ballet dantzarien formaziorako azpiegiturarik. Horregatik, dantzari gazteek erabaki bat hartu behar dute: txikitatik hainbeste ahalegin eskatu dien hura utzi edo atzerrira joan bide horri eusten saiatzeko. Joan den irailean, ordea, oasi txiki bat sortu zen gazte horiei profesionaletarako jauzia ematen laguntzeko. Oasiak Ballet Biarritz Junior (BBj) du izena eta Donostiako Egiako Kultur Etxean dago.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Balletaren ametsean pauso bat aurrera egiteko ia 50 dantzari gaztek euren onena eman zuten joan den uztailean. Ballet Biarritz Juniorren sartzeko audizioa zen. Bizpahiru urte lehenago hasi zen Ballet Biarritz dantzari gazteekin sentsibilizazio kanpainan, udako akademia antolatzen. Horrela ikusi zuten, batetik, gazteen formazioan dagoen hutsunea. Bestetik, berau betetzeko lehengaia badagoela eta, beraz, posible dela gazte konpainia martxan jartzea.

Casting horretan ez zuten birtuosismorik eskatu. Gaël Domenger BBj-ko koreografo eta irakasleak dioenez, «Thierry Malandain -Ballet Biarritzeko zuzendaria- eta berarekin lan egiten dugunok ez dugu buruan ideia zehatzik, dantzari idealik. Gehiago da energia eta izaera kontua. Bilatzen genuen ezaugarri garrantzitsuena gauza berrietarako espiritu irekia da. Thierryri pertsonak interesatzen zaizkio, haien alderdi humanoa, ez du makina perfektuekin lan egin nahi. Noski, oinarri tekniko minimoa behar da. Baina dantzan pertsonaren ezaugarri intimoak ikusten dira, dantzan ari denaren izaera agerian geratzen da, eta horixe da interesatzen zaiguna».

Irizpide horri jarraituz 12 neska aukeratu zituzten, ezinbestean, 2 mutil besterik ez zirelako frogara aurkeztu; batak ez zuen maila eman, besteak bai, eta horregatik Parisko zentro batetik hots egin eta bertara joatea erabaki zuen.

Hamabi hautatuak irailetik aurrera lanean dira Egiako Kultur Etxean. Astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etan hasten dira ikastaroak. Judith Argomaniz eta Irma Hoffren donostiarrak dira eta 08:00etan jaikitzea nahikoa dute. Anne-Sophie Placier-Birabent (Bordele), Aurélie Luque (Olorue), Victoria de la Fuente (Madril), Gisela Riba (Bartzelona) eta Sara Hernandez (Bartzelona) ere ordu beretsuan esnatzen dira, Donostiako ikasle pisutan bizi baitira. Miren Gomezek lehenxeago jaiki behar du Irundik etorri behar duelako. Baina guztietan goiztiarrenak Noémie Garcia, Jone Miren Agirre, Séverine Lefevre eta Pauline Fabien dira, goizeko 06:30ak aldera esnatzen baitira Baionatik Donostiara joateko. Zerrendari erreparatu besterik ez dago, Ballet Biarritz bezala, BBj ere mugazgaindikoa dela ikusteko.

Astearte eta ostegun goizetan teknika garaikide eta klasiko eskolak hartzen dituzte eta gainerako egunetan klasikokoa baino ez. Horretan ari ziren iritsi garenean, batean jauzi, bestean oina burutik gora altxa... Erraz egiten dutela dirudi, baina klasea amaitu eta musika itzaltzean arnasestuka sumatu ditugu. Ohi duten moduan, 12:30ak aldera bazkaltzeko edo gutxienez arratsalderako indar apur bat berreskuratzeko atsedenaldia egin dute. «Sarritan ballet dantzarien inguruan ematen duten irudi topikoa ez da zuzena» diote, «denetik jaten dugu eta asko gainera». Esfortzu fisikoa egiten dute eta horrek elikadura egokia eskatzen die. Hala ere «litxarreriak, txokolatea eta horrelakoak ere jaten ditugu» diote barrez, eta mahaiari begiratzea besterik ez dago egia diotela ikusteko, «baina soilik hori jango bagenu ez genioke eutsiko».

Lo egitea ere garrantzitsua omen da, baina tarteka parrandei ez diete uko egiten. Ezta erretzeari ere. Harrituta ikusi dugu hamabi dantzarietatik bost erretzaileak direla. Balletaren munduan normala dela esan digute. Oro har, sakrifizio handirik ez dutela egiten uste dute: «Bizitza normala egiten dugu azkenean, baina gure lanabesa gorputza dela kontuan hartuta. Zaindu egin behar duzu eta hori gorputzak berak eskatzen dizu». Mezua argi utzi nahi izan dute: «Ez dezatela pentsa beste planeta batekoak garenik».


Aurreprofesionalak

Horrela defini genitzake BBj-ko dantzariak. Aurreprofesionalak dira, profesionaltasunaren bidean daudelako, horixe delako BBj ekimenaren xedea. «Dantzaren mundua oso berezia da» dio Gaël Domengerrek, «soilik dantzari dagozkion arauak, lan egiteko modua, pentsatzeko modua dituena. Mundu arruntetik at, beste mundu bat da dantzarena. Ez diegu teknika soilik erakusten. mundu honek esan nahi duena azaltzeko ere gaude hemen. Nola makillatu, elikadura egokia nola eraman, osasuna nola zaindu.... esaten diegu».


Tximeleta

Irailetik hona, dagoeneko bere ikasleek izan duten garapena nabaritzen ote duen galdetu diogu Gaël Domengerri: «Gazteak dira -18 eta 22 urte bitarte- eta kontzentratzea kosta egiten zaie. Baina apurka lortuko dute beharrezko kontzentrazioa. Aurreko ideiak baztertzen eta lan sakonagoa egiten hasi direla da azpimarratzekoa. Talde irekia da, giro ederra dugu eta, batez ere, gogo handia. Nire eskolan asko ezagutu nituen izugarrizko maila teknikoa zutenak. Baina azkenean dantza utzi egin zuten gogorik ez zeukatelako. Eta, aldiz, gogoari esker oso urrun iritsi direnak ezagutu ditut».

Dantzarientzat formazioa eskaintzen dute, baina, era berean, publikoarentzat interesgarria den mailan daudela aitortu du Domengerrek. Horregatik datorren astean, hilaren 17an estreinatuko den Tximeleta izeneko ikuskizuna prestatzen ari dira. Bazkalondoan, eskolak amaitu eta entsegua hasten da. 15:30 edo 16:00ak arte jardungo dute produkzioa fintzen. Hiru zati ditu lan honek: Gau Itxuraldatua, Zisnearen Heriotza eta Boleroa. Azken bi zatietan Thierry Malandainena da koreografia eta musikaren egileak Camille Saint-Saëns eta Maurice Ravel dira, hurrenez hurren. Gau Itxuraldatuan koreografia Domenger berak egin du, BBj-ko hamabi neskentzat propio. Arnold Schoenberg musikariaren pieza bat hautatu du hamabi soinurentzat egina dagoelako. «Talde baten erretratua egin nahi dut, hamabi soinuren bidez, hamabi izaera azalduz».

Balleteko neskak ez omen daude urduri estreinaldiaren zain. Ohituta omen daude eszenatoki gainean aritzen eta, gainera, berriki, hilaren 4an Batekmila antzerkia, musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizunean parte hartu dute.


Jarraitzeko giltza

Urduriegi ez egonagatik, Tximeletaren estreinaldia garrantzitsua da BBj-rentzat. «Ikuskizun profesionala egin behar dugu» dio Gaëlek, «6 hilabete hauetan zertarako gai garen erakutsi behar dugu». Izan ere ekimenak printzipioz 6 hilabeteko iraupena du, datorren urteko otsailera arte, hain zuzen. Baina arduradunek proiektua iraunkorra izatea nahiko lukete, benetako gazte konpainia. 6 hilabete hauetarako mugaz bi aldeetako erakundeen laguntza izan dute, baina babesa areagotu eta modu horretan BBj sendotzea da euren nahia, publikoaren babesa ahaztu gabe, noski. Esan bezala estreinaldia hil honen 17an izango da Donostiako Gazteszenan; abenduan Zornotza eta Andoainen izango da ikusgai; 2006ko urtarrilean Getxo, Barañain eta Hendaiara joango dira; azkenik, otsailean Biarritzen eta Garazin dantza egingo dute.

Entseguan utzi ditugu dantzariak, koreografoaren esanei adi. Frantsesez ari da orain, gazteleraz geroago. Nesken artean gehienek ez dakite euskaraz eta gutxi dira frantsesa eta gaztelera, biak menperatzen dituztenak. Baina elkar ulertzen dute. Ez dute alferrik esaten dantza hizkuntza unibertsala dela. Hauxe da behintzat BBj-ko dantzariek proiektuak aurrera egin dezan eskatzeko erabiliko duten hizkuntza.

Ballet Biarritz, Thierry Malandain eta Mozart
Ballet Biarritz Junior martxan jartzeak ez du esan nahi Ballet Biarritz bera, BBj jaio berriaren senide nagusia, geldi egon denik. Iragan urrian estreinatu zuen Mozart Ballets produkzio berria Thierry Malandainek zuzentzen duen Nazional eta Mugazgaindiko Zentro Koreografikoak. Bi zati ditu W.A. Mozarten musikan oinarritutako lan honek.
Batetik Mozart … 2k Mozarten orkestra eta piano kontzertuak eta Thierry Malandainen koreografia erabiltzen ditu bost bikoteren pasio eta oinazeak irudikatzeko. Bestetik, Les Petits Riens (Hondar Txiki Batzuk) sorta dago, hau ere Mozarten musikaz eta Thierry Malandainen koreografiaz osatu dute. Lan hau Jean-Georges Noverrek sortu zuen Parisen 1778an, Mozart gaztearen musikaren gainean eta maitasunaren gaziak baino gozoak kontatzen ditu. Ballet Biarritzen asmoa ez da Noverreren lana zehatz-mehatz errepikatzea, egileak bere lana inprobisaziotzat jotzen baitzuen. Thierry Malandainen beraren hitzetan, Noverre «birtuosismoaren kontra agertu zen eta bere esanetan eskola-dantzaren oinarrizko arauak dantza espresiboaren zerbitzura jarri behar ziren». 16 dantzarik parte hartzen du lan honetan.
Ballet Biarritz eta BBjren ekitaldi guztien berri jakin nahi duenak (emanaldiak, entseguak, mintegiak, mintzaldiak...) www.balletbiarritz.com web orrialdera jo dezake.


Azkenak
Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Errusiako droneak Poloniako aire eremuan sartu direla salatu du Varsoviak

Hemeretzi errusiar dronek Poloniako muga zeharkatu dute, eta Poloniak leherrarazi egin ditu. Poloniako aire eremuari “inoiz egindako erasorik handiena” dela dio armadak.


Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


Eguneraketa berriak daude