Txillardegik (Jose Luis Alvarez Enparantzak) urte mordoa zeraman eleberririk idatzi gabe. Urriaren amaieran Labartzari agur nobela (Elkar) aurkeztuko du. Hausnarketak eta abenturak topatuko ditu irakurleak, eleberri bizi honetan.
Glu Glu antzerki taldeak Hiru txerritxoak haurrentzako antzezlana estreinatu berri du, izen bereko ipuin klasikoan oinarritatuta. Trikitia lagun dutela, koreografia ugariko bertsio komikoa osatu dute.
Azucena Vieites artista hernaniarrak bakarkako lehen erakusketa jarri du Bilboko Rekalde aretoan: Aditu dakardana. Areto horretarako propio egin du 2004an Gure Artea saria eskuratutako Vieitesek. Azaroaren 27a bitarte izango da zabalik 400dik gora marrazki eta 18 inpresio digital biltzen dituen erakusketa.
Fito Rodriguezek Saiakeran saiatzeko gida plazaratu du eta Asel Luzarraga eta Antton Irustak Eleberria lantzeko gida. Bi liburuak Euskal Idazleen elkartearen Liburuen Xarma bildumaren baitan argitaratu dira. Ikasle gazteak literatur generoetara hurbiltzea dute xede argitalpenok.
Joseba Irazokik Do proiektu esperimentalaren lehen diskoa kaleratu du: Tokian tokiko (Lucky Kitchen). Do proiektuan bera bakarrik ari den arren, pare bat kantutan Urizar eta Mikel Etxegarairen laguntza izan du.
Biarritz baletak dantza ikuskizun berria estreinatuko du urriaren 22an, Irungo Amaia antzokian: Mozart ballets. Mozarten musikaz lagundutako Thierry Malandainen koreografia aurkeztuko dute.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!