Nekez balio dute kontrol tresnek, printzipioaren balio sakratuaz konbentzimendu sakonik ez badago. Baina printzipioen aldarrikapenak berau zaindu eta garatzeko tresnarik gabe ere jai du. Edozein eskubideren eraginkortasuna bermatzeko printzipio sendoak dira aipatutakoak. Herrizaingo Sailak urrats garrantzitsua eman du grabaketen erabakiarekin, bai berme tresna bat delako bai zeharka onartzen duelako beti ukatu duena: tratu txarren eremuan ez dagoela guztiz garbi. Bestela ez litzateke inongo neurririk behar. Jakina, eraginkorragoa litzateke inkomunikaziorik ez izatea, baina egungo legeak indarrean diren bitartean, Javier Balzak iragarritakoa erabaki garrantzitsutzat hartu behar da. Iragarpena indarrean nola jartzen den eta garatzen den ikusi beharko da orain, funtsean horrek erakutsiko baitu neurri eraginkorra den ala ez.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...