Gune biribilak


2005eko urriaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Elkar ulertzeko, elkar ikusteko, elkarrekin egon eta elkarrekin denbora elikatzeko gune aproposak eratu behar ditugu. Frontoiak badu bere gune karratua. Hitzari eman behar zaio orain berea: biribiltasuna".
Horrelaxe bukatzen nuen pasa den maiatzaren hogeitabiko artikulua aldizkari honetan. Urtarrilaren hogeita hamarrekoari jarraitzen zion hark eta begi aurrean duzun honek, berriz, aipatu bi artikuluon hariari heldu nahi dio berriro ere, eguneroko kultura xehearen aitzakian, intuizio lainotsuei hitza eman eta, ondorioz, iruten noan haria niretzat ez ezik besteentzat ere ulergarri -ikusgarri- bihurtu nahirik.

0- Etxea
Zerrenda luzea osatuko nuke "etxe" hitza aipatzeaz bat burura datozkidan irudiekin. Argi daukat, ordea, zerrenda hori aldatu egingo litzatekeela pertsona batetik bestera. Esate baterako, hamabost urteko gazte batentzat kanpin denda bat eta gustuko bikotea bihur daitezke benetako "etxe". Elkar bizitza proiektu batean pentsatzen ari direnentzat, ordea, gela bat, sukaldea eta komuna dituen eraikin merke bat izan daiteke munduko "etxe"rik ederrena.

Argi dago, beraz, ez dagoela "etxe" hitzarekin loturiko irudi bakar eta berezkorik. Ezin uka, baina, irudi horietan sumatzen den ezaugarri komun multzoa.

1- Etxearen funtsa
Ipar Ameriketako azken urakanen ondorioz oinarrizko betebeharrak asetuta izatetik kalean lo egitera pasa da milaka lagun. Halakoak ikusita, badirudi barrukoa kanpokoarengandik babestea dela etxe baten funtzioa. Teilatu batek ez du dena egiten, ordea. Jana eta loa ziurtatzeaz batera, bestelako baloreak ere bilatzen ditugu "etxe" batekin amets egitean. Eta balore horiek dira, hain zuzen, norbera non hasi eta besteak non gelditzen diren markatzen laguntzen digutenak.

Babesa eta intimitatea. Bikote banaezin horretan bilduko nuke nik, "etxe"aren benetako funtsa.

Baina zer gehiago dago "etxe"aren irudiari lotuta?

2- Espazioen esanahiak
Gaston Bachelard-ek espazioari buruzko hainbat iradokizun eskaini zigun bere La poética del espacio lanean. Etxeaz eta etxeko gelez, etxeaz eta unibertsoaz, txikitasunaz, intimitate eta biribiltasun fenomenoez aritu zen, besteak beste, eta aitortu behar dut aspaldi erosi nuela liburua, eta are zaharragoa dela haren lehen argitalpenaren data, baina, hala ere, bizitzaren gurpilek tarteka-marteka itzultzen nautela bertako post-it eta esaldi azpimarratuetara, eta, usteak ustel, orri horituak birpasatu ahala sortzen zaizkidan sentsazio eta irudiak euri berria bezain fresko, bizi eta berde iruditzen zaizkidala, zinez.

Kapituluen muina biltzen saiatu naiz, sentsazio eta irudi horien lekuko:

- "Gure inkontzientea nonbaiten bizi da. Gure arima etxe bat da, eta etxeez gogoratzean, geure barneko guneetan bizitzen ikasten dugu.
- Etxea gure lehen unibertsoa da, munduan egoteko txokoa, benetako kosmosa.
- Bakartzen denak norberarengan biltzen denaren itxura hartzen du.
- Txikitasuna handitasunaren etxea da.
- Intimitatean sakondu ahala egiten du aurrera handitasunak.
- Txoriaren gorputzak eta ekimenak ematen diote forma habiari, barruan bueltaka lekua egiten ari delarik.

3- Gune biribiletarantz
"Eraginkortasuna afektuan bilatu behar da". Horra, irailaren hamahiruan Berria-ren erdiko orrialdeetan Mikel Insaustik Andeetako urteberri ospakizunen inguruan jasotako esaldia, eta handik aste betera, egunkari bereko zutabean erabili nuen abiapuntua.

Ez da kasualitatea. "Bihotz gabeko garapen ereduak ez du etorkizunik XXI. mendeari begira". Joseba Azkarraga soziologoaren iritziz ere, une honetan gizartearen jokaleku historikoa aldatzen ari da, eta, ondorioz, eragile kolektibo gehienak beren burua auto-definitzeko prozesuan murgilduta daude (Diruak behar luke bihotzik, 2005).

Azkarragak XXI. mendeari begira kooperatibentzat planteatzen duena oso ondo ezkontzen da elkarte kultural askoren egungo egoerarekin: irudi berri baten premia. Zer dago irudi horren atzean? Beste hitz bi elkarrekin harremanetan eta batak bestea elikatzen: egitura eta ekimena -funtzionamendua-.

Ez. Mundu modernoak artalde ezberdinei jarraika ibiltzera bultzatu arren ez gara ardiak. Eta ukuilu komertzialetan multzokatzeko joera zabalduz doan arren, ez gara behiak ere. Norbaiten esanetara makurtzen gara diru eta babes truke, baina erasotzailearen mamua hor dago beti.

Hain justu mamu horiei kolektiboki aurre egiteko eratzen dugu taldea.

Taldeak babesa ematen digu, konpromiso baten truke, baina konpromiso horren kalenturak gora eta behera egiten du, haizea nondik datorren.

Garai bakoitzak bere marea dakar eta gaur egun argi dago konpromiso hitzak baino mami gehiago duela partaideen emozioetara iristeak, alegia, haren barneko "etxe" partikularrarekin konektatzeak.

Emozio horiek lurra eta ongarria eskatzen dituzte, ordea. Proiektuaren partaide bakoitza bere "etxe" partikularretik aritzeko gunea. Gune aproposa. Gune biribila.

Zergatik biribila eta ez karratua, adibidez?

Hiru hilabete barru zehaztuko dizuet, urte amaierako artikuluan.


Azkenak
2025-07-07 | Ahotsa.info
Iruñerriko mugimendu feminista: “Antolatuta gaude eta autodefentsa feministaz erantzungo dugu”

Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.


Bost haur dituen familia bat etxegabetzen saiatzen ari dira Bilboko San Frantzisko auzoan

AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartuta duela etxegabetu nahi duten etxeko ataria. Geroz eta auzokide gehiago ari dira gerturatzen etxegabetzea gelditzen saiatzera, eta bi pertsona familiaren etxeko balkoira kateatu dira. 9:30ak aldera heldu da... [+]


Eduardo Ibero (Yala Nafarroa)
“Eskerrak eman nahi dizkiogu Iruñeko jendeari, beraien bultzadarekin heldu gara txupinazoa botatzera”

Eduardo Ibero, Lidon Soriano eta Dyna Kharrat, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako kideek, 2025eko sanferminei hasiera eman dion suziria piztu dute.

 


2025-07-07 | Imanol Muro
Zergatik Joxe Azurmendi euskal gazteontzako?

Euskaraz hitz egiten duen gure herriak zortea izan du azken mende erdi luzean zehar gure herriari buruz pentsatzen aritu den figura bat edukitzegatik. Joxe du izena eta Azurmendi abizena. Oharkabean pasa daitekeen izena da. Bere obra milaka eta milaka orrialde emankorrek osatzen... [+]


BBCk Israelen alde egitera behartzen dituela salatu dute bere langileek

BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]


Martutenek emandako ihesaldi dantzagarrienak 40 urte

Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


“Zazpi sendabelar ukendua”-ri zor dioguna

Ukenduak egiten dituen orok solstizio bueltako data hauetan zeruari begiratu dio: bateko beroa eta besteko ekaitzak, sendabelarrak noiz bildu erabakitzen komeriak izan dira. Ikusten denez, San Joan eguna ez da edozein egun, indar eta sinbolismo bereziko eguna dugu. Edozein... [+]


2025-07-07 | Jakoba Errekondo
Joan deneko usain bete ekain

Eguna mozten hasten den hilabetea, ekaina. Festa aparretan gabiltza baina xorro-xorro, hau esku artean duzunerako dagoeneko hamalau minutu moztu da egun argia. Gu gure eroan, batzuek bere txoroan, ez gara jabetzen baina landareak bai ederki asko! Eguna mozten hasi da eta ez dio... [+]


2025-07-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Hegoaldeko suge leuna: ehiztari bat ilunpean

Sugea eta eguzkia: pertsona askoren buruan banandu ezinak diren bi hitz. Sugea entzuten dugun aldiro, egun bero eta argi bat irudikatzen dugu. Buruak hala funtzionatzen baitu: asoziazio horiek egiten ditu duen informazioarekin. Eta ez da arraroa, bestalde; izan ere, sugeak... [+]


Eguneraketa berriak daude