Hitz Bitan


2005eko urriaren 02an

Asier Altuna zinema zuzendariaren hitzok jaso zituen Berriak: «Bizitza ikusteko dugun era agertzen da filmetan, baina erabat inkontzientea da, konturatu gabe gertatzen da. Ez dugu inoiz lanik egiten gai edo trauma bati begira. Ideiak, ordea, konturatu gabe errepikatzen ditugu, belaunaldiarena bezala. Gizarte honi egiten diogun kritika hortxe dago».

Andoni Egañak UKri esanak: «Uste dut jakinduriak ez daukala zerikusirik komunikazioarekin, bertsolaritzarekin, ahozko ekimenarekin. Horregatik, bertsolari bat berdin-berdin izan daiteke arotza edo topografoa. Kontua da bere bertso unibertsoa eta bere tradizio unibertsoa lantzea, eta hori berdin egiten dute igeltsero batek eta kazetari batek».

Anjel Alkainek zera adierazi zion Aizuri: «Elkarrizketa guztietan galdetzen didate euskal umorea ba ote dagoen, zer den eta abar. Umorea unibertsala da, hori lehendabizi, eta gero pertsonek egiten dute, eta gutxienekoa da pertsona horiek euskaldunak edo murtziarrak diren».

Benito Ansola Garan: «Euskal zinema da batzutan euskaraz eta beste batzutan erdaraz egiten dena. Baina bertokoa izanik bertoko kutsua izan behar du, nahiz eta balore unibertsalez hitz egin».


ASTEKARIA
2005eko urriaren 02a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude