Gizartearen ilusioa, blindajerik gogorrena (Bero-beroan)


2005eko irailaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Denak adierazten du ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketei buruzko zurrumurruak gero eta handiagoak izango direla, bake prozesuaz errealitatean benetan zer dagoen azaleratzen den arte behintzat. Eta zeresanik ez, halakoek ez diotela mesederik egiten inongo prozesuri, batez ere Espainian PPren inguruko indarren aurkakotasuna horren agerikoa denean. Egungo gizarte mediatikoetan ia ezinezkoa da isiltasun eta diskrezio kontuekin urteak aritzea, eta edozelako elkarrizketa eta negoziazio prozesu garaian garaiko errealitatera egokitu behar da. Bitartean, ezker abertzaleko esparru politikoaren aurkako ofentsiba juridikoak aurrera jarraitzen du eta datozen hilabeteetan ere hala segituko bide du. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen ostean indarrez gizarteratu zen hirukiaren irudiko hiru erpinei dagokie gizartean dagoen esperantza maila ez zapuztea, hondarrezko gazteluak eraiki gabe, baina ilusioa elikatuz, ilusioz jantzitako gizartea bera izan baitaiteke bake prozesu batek izan dezakeen blindajerik gogorrena.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude