Arano: Nafarroako irla


2005eko irailaren 18an
Urnietatik Andoainera bidean, GI-3721 errepideko 0 kilometroa markatzen duen puntuan dago Besabi auzora eramango gaituen bidegurutzea -Zelai sagardotegia markatzen du bidegurutzeak-. Besabiko tabernan gosaldu eta ekin diogu Aranorainoko bideari.


Adarra

Besabin gorantz jotzen duen asfaltozko bidea hartuko dugu, eta pare bat kurba gorago dagoen Montefrio baserrian eskuinera sartuko gara, mendi bidera, langa pasatuta. Pagoek egingo digute ongietorria, eta aurreragoko bidegurutzean, pinudia hasi orduko ezkerrera hartuko dugu, ataka pasaz. Adarrako magalera bidean, txanogorritxo asko topatu dugu eskuan saskia hartuta, pago ipurdiak miatzen. Erreka zeharkatu dugu, konturatu gabe. Udako lehorteak arrastoa utzi du, ubideak ttanttarik ere ez dakar-eta. Igo nahi duenak hor du Adarra tontorra. Guk gerri-buelta hartu diogu, eskuinetik, tontorra ezkerrera geratzen zaigula. Aurrean dugu Etenetako lepoa.


Eteneta, Otsolepo, Zaburu

Gure amonen, aiten, izeben, berraiton jendeak leku miragarria aukeratu zuen euren hezurrak uzteko. Adarra eta Onddo mendien arteko Eteneta borobila. Berez sortzen den isiltasunean zeharkatu dugu mairu-baratzea, eta ezkerrera doan bidexka hartu dugu.

Pinudi itxi-itxiaren ertzetik doa bidea eta halako batean eskuinera dagoen bidezidorretik Otsolepora igoko gara. Hemen trikuharria ikusi dugu, eta baita ehiztari postu pila ere. Parean desafioka ari zaigu Zaburu tontorra, harro, Hernaniko mendirik altuena (780 metro). Gora ekin diogu, harkaitzez harkaitz, harkaitz artean dena txilar, txilar artean dena erle, eta erle artean pasa egin behar! Ezti usaina gure beldurraren usainarekin nahastu da, baina iritsi gara gailurreko Guadalupeko Amaren ermita irudira!

Ezkerrera jaitsi gara, Antxistako mairu-baratzera.


Su etenleen krestatik

Aurrerantzean su etenleak markatuko digu bidea. Uda honetan erre direnekin gogoratu gara, eztarria gero eta lehorrago dugula, baita bideko putzu horituetatik edaten dutenekin ere, guk ere hortik probatuko dugun pentsatzen ari garen une honetan.

Su etenlearekin Azketara iritsi gara, 825 metrora dagoen tontorrera, eta bertako geodesia aulki bihurtu dugu. Behera jaisten hasita Arano ikusi dugu, ezkerrean, mendien babesean eta «Haraño?» esan digu arnasestuak. Aurrera segituta, bidegurutzean ezker-ezkerreko bidea hartuko dugu, eta puska bat aurrerago dagoen bidegurutzean, aldiz, eskuinera, gora.


Unamene

Bideak berak ekarri gaitu Unameneko mairu-baratzera. Hemen ikuspegi bikaina dugu, Donostiako badiatik Aranoko tontorrerainokoa. Egin dugun bideaz harrotzeko momentua ere bada. Abereentzako pasoa pasa, eta beherantz garamatza bideak.


Betizuekin beti izu

Orain arteko betizuen adarrei ezikusiarena egin eta aurrera jo dut, burua tente. Baina bidera atera zaidan familia osoak zorroztu dit izua: emea, kumea eta arraren begiak iltzatu zaizkit kopetan. Adarrak saihesteko mendialdera igota ehun bat metro aurrerago jaitsi naiz ostera bidera, segurtasun distantziak errespetatuz.

Eraso balidate egingo nukeenaz pentsatzen entretenituta iritsi naiz Errekalko gainera. 646 metrora dago bidegurutze hau eta bertan ikusi dugu gaurkoz azken mairu-baratzea. Hemen eskuineko bidea hartuta, Goizuetara iritsiko gara. Aranora joateko, hartu ezker. 121 GR bidea denez, aurrerantzean marra gorri-zuriak jarraitzea besterik ez dugu. Oraune eta Arano mendi magaletik eramango gaitu bideak.


Urak urtu gaitu

Iturri soinuak alaitu du gure adimena. Iturria gainezka dator, lehortutako beste iturriei burla eginaz. Goroldio eta harri gustuko trago bizigarria jo, eta hankak arindu zaizkigu.

Bordak, txabolak eta etxetxoak ditugu bidearen ezker-eskuin. Eta aurrerago San Roke ermita atera zaigu bidera. Atea itxita izan ohi du, eta leiho txikitik santuari kuku eginda jo dugu aurrera.

Aranoko frontoi gainetik behera sartu gara harrizko herrian. Udaletxe berritu berria elegante dago, ondoan aranoarren bilgunea den soziedadea duela. Bezperan utzitako kotxea hartuko dugu itzultzeko, edo bestela, bazkari truke eguerdirako bila joateko plana egingo dugu lagunen batekin. Nahiz eta oinez iritsi duenak merezi duen, benetan, bazkaria ordainetan. Kontsejupe tabernan bertan ondo berdinduko digute barrena, eta herrian beste taberna bat ere bada.

Bidean urari ohore egin diogun arren, orain Aranoko ura, bertan egiten den zerbeza alegia, dugu eskuan.

Erne eta poliki egin beherako bidea, kurbarik bihurrienak josten baititu errepide honek.


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude