Izenak


2005eko irailaren 11n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hika, Glu Glu, Tentazioa eta Logela Multimediak euren azken ikuskariak eskainiko dituzte Tarregako Antzerki Azokan (Lleida), Espai de Euskadi gunean, hilaren 8tik 11ra. Trapu Zaharra eta Deabru Beltzak taldeek ere euren azken lanak aurkeztuko dituzte kalean.

Estibalitz Alvarez eta Luis Zabala Mendiak Rebozau liburua apailatu dute. Grabatua eta olerkiak uztartzen ditu argitalpenak.

Xabier Etxeberria zarauztarrak irabazi du Zarauzko Udalak antolatzen duen XX. Basarri bertsopaper saria, Garai zaharrak gogoan bertso sortarekin. Bigarren saria Alaia Martin oiartzuarrak eskuratu du.

Antonio Garate zinemagile iruindarrak bigarren film luzea estreinatu berri du: Un año en la luna. Maitemintzeko desiraz diharduen filma Elena Ballesterok eta Jorge Monjek gorpuztu dute, besteak beste.

Mikel Urdangarinek Dana diskoa plazaratu du. Soiltasuna oinarri duen diskoan, Rafa Rueda, Fernando Sayela, Pablo Tato eta Mikel F. Krutzaga musikariek hartu dute parte.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude