Ezpalak


2005eko irailaren 11n

Zinemaldia hastear

Gutxi geratzen da Donostia zinema izarrez, film berrienez eta zinemazalez betetzeko. Hilaren 15ean ekingo diote hiriko aretoetako pantaila gehienak argitzeari. Montxo Armendarizek zuzendutako Obaba filmak (argazkian) emango dio hasiera Zinemaldiaren 43. edizioari. Sail Nagusian lehiatuko da Bernardo Atxagaren Obabakoak nobelan oinarritutako pelikula. Irailaren 22an Telmo Esnal eta Asier Altunaren Aupa Etxebeste! filma estreinatuko da Zabaltegi sailean, azken hamabi urteetan egin den euskarazko film bakarra. Aurtengoan Robert Wise eta Abel Ferrararen atzera begirakoak, emakumeen borroka islatu duten filmen Errebelde eta intsumisoak zikloa eta Magrebeko eta portugesez mintzo diren afrikar herrialdeetako zinegileak laguntzeko Zinema Mugimenduan egitasmoa antolatu dituzte. Hitchcock kartelean zaindari dutela.


Magiaren aldia Gasteizen

Izen berria dakarte aurten hamazazpi urte betetzen dituzten Gasteizko Nazioarteko Magia Jardunaldiek: Magialdia (www.magialdia.com). Hilaren 15etik 18ra, Europatik eta Amerikatik etorritako laurehun mago inguru bilduko dira jardunaldiotan. Izan ere, magoei zuzendutako hitzaldi andana eta magia egiteko tresnen feria izango da. Hogei magok euren abileziak jendaurrean erakutsiko dituzte. 15ean haurrentzako gala eskainiko du Mad Martinek. Ostiraleko galan Lennart Green, Rafael Benatar, Manuel Muerte eta Galambosen txanda izango da. Larunbatean Aldo Colombini, Vic & Fabrini, David & Dania, Marko Karvo, Katsaros eta Simon Pierro izango dira Printzipal antzokiko galan.


Kaleko musikarien hitzordua

Leioa, Sestao, Basauri, erandio eta Zornotzako kaleek musikari andana jasoko dute irailaren 16 eta 18a bitartean. Bosgarren urtez. Aurtengoan, Frantzia, Espainia, Bretainia, Portugal, Italia, Eskozia, Belgika, Andaluzia eta Euskal Herritik bertatik helduko dira taldeak. Musika zelta, jazza, zingaroa, funka, Brasileko perkusioa, trikitixa... denetarik entzun ahal izango da. Bi ordu eta erdiko saioak eskainiko dituzte goiz eta arratsaldez; hala, hiru musika talde ariko dira elkarlanean eta bakoitzak 45 minutuz joko du.


Fotokazetaritzaz hausnarrean

Argazkigintzaz eta kazetaritzaz gogoeta egiteko jaio ziren Euskal Herriko Informatzaile grafikoen Elkarteak antolatzen dituen Fotokazetaritza Jardunaldiak. Aurtengoa hirugarren urtea dute eta izango da zer entzun eta zer ikusi. Asteazkenean, hilaren 7an, Edorta Jimenezek Robert Capa Euskal Herrian hitzaldia eskainiko du, proiekzioez lagunduta. 30eko hamarkadaren hasieran Capak Paulino Uzkudun boxeolariari eginiko argazkiak eta 36ko gerrakoak erakutsiko ditu, besteak beste. Ostegunean, Sara Moon argazkilariak Robert Delphire editorearen laguntzaz eginiko Henri Cartier-Bresson: Point d’interrogation dokumentala eskainiko dute.


Artea Oinez O5

Iñigo aritza ikastolak antolatuko du aurten Olazti, Ziordi, Altsasu eta Urdiainen egingo den Nafarroa Oinez. Azken urteetan Artea Oinez egitasmoa mamitu du Nafarroako jaiak eta oraingoan Donostiara heldu da. 89 artista garaikideren lanak paratu dituzte Okendo kultur etxean. Esaterako, Juan Gorritirenak, Txomin Badiolarenak eta Nestor Basterretxearenak. Azken hori erakusketako artista laguntzailea da eta hiru eskultura eman dizkie jaiaren antolatzaileei, saldu ditzaten.


Animali batzuk kultura transmititzeko gai dira.

Halaxe diote behintzat St Andrews Unibertsitateko (Erresuma Batua) eta Emory Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek, txinpantzeak kultura transmititzeko gaitasuna dutela. Ondorio horretara iristeko, itxitura baten barnean janaria jarri zuten ikertzaileek eta txinpantzeak hiru taldetan bildu zituzten. Lehen taldeko Ericka txinpantzeari janaria lortzeko modu bat erakutsi zioten, hainbat lanabes erabiliz. Bigarren taldeko Georgiari beste modu bat erakutsi zioten beste tresna batzuk nola baliatu erakutsiz. Hirugarren taldekoei ez zieten ezer erakutsi. Ericka bere taldearekin biltzean ikasitakoa erakutsi zien taldekideei. Gauza bera gertatu zen Georgiarekin. Hirugarren taldekoek ez zuten asmatu elikagaiak nola lortu.


ASTEKARIA
2005eko irailaren 11
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude