Euskararen inguruko albiste laburrak


2005eko irailaren 04an

Radiokultura.com irrati berria

Iraila eta Urria artean radiokultura.com irratia abian jarriko du Errobi Promozioak elkarteak. Euskaraz ondo moldatzen ez direnentzat edo ez dakitenentzat aukera izan nahi du irrati honek eta euskaraz zein frantsesez arituko dira. Euskal Herriaren ezagutza areagotu eta euskara sustatu nahi dute. Internetez emitituko duen irrati honek Euskal Herriko historia, kultura eta tradizioak ezagutaraziko ditu, euskaldun berrientzako ikastaroak eskainiko ditu eta gizarte gaiak ere landuko ditu.


Julene Azpeitia lehiaketa eta Juan San Martin Beka

Julene Azpeitia XVIII. Ipuin Lehiaketa abian jarri du Zumaiako Udalak Kutxaren laguntzarekin. Lanak urriaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira eta sariak 3.000, 1.500 eta 1.000 eurokoak izango dira. Eibarko Udalak UEUren laguntzaz antolatutako Juan San Martin Bekak bosgarren edizioa du aurten. Zuzenbideari eta filosofiari buruzko euskarazko ikerketa lanak irailaren 5etik urriaren 4a artean aurkeztu behar dira.


Euskararen eta katalanaren etorkizuna sarean

Toni Mollá kazetariak www.gipuzkoaeuskara.net web gunean idatzi duen artikuluan euskarak eta katalanak Interneten duten erronkaz hitz egin du. Hona pasarte batzuk: «(...) Gure hizkuntzek balio sinbolikoaren zati bat galdu dute -bazen garaia, konpentsaziozkoak ziren-eta!- eta, orain, balio funtzionalak soilik dituzte. Katalana eta euskara, sarean, ez dira gizarte jakin bateko kide izatearen marka nolabait metafisikoak; komunikatzeko, esateko eta entzuteko tresna dira. Erabiltzaileok zer esateko eta idazteko gai garen horrek emango die balioa hizkuntza horiei; sortzeko eta sortutako hori zabaltzeko gure gaitasunak.

Ezin dugu ahaztu hizkuntza dela erabileraren poderioz hobetzen den munduko tresna bakarra. Hizkuntza, zehazki, elkarreragin sare bat da, harreman, negoziazio eta gatazka sare bat, eta hizkuntzak bideratu eta mantendu ditzakeen erlazioen konplexutasunean datza hizkuntza horren aberastasuna. Horregatik, jada hartu dugu erabakirik garrantzitsuena: Interneten sartzea.

(...) Hori guretzat aukera handia da, baina, aldi berean, baita arriskua ere. Hain zuzen, berehalako arriskua hizkuntza apaingarri (ber)bihurtzea da.

(...) Espero dut gure hizkuntzek tradizioko identitate balioak alde batera utzi eta sarean kode landuak izango direla. Horretarako, hizkuntza horien balio praktikoa, instrumentala, erabilgarria eta, batzuetan, beharrezkoa landu behar dira.»
Ondoren internauta deskribatu du: «(...) Dagoeneko, beraz, badakigu zerbait geure buruaz: globalak (mundukoak) eta elkartekoak gara, aldi berean lurralde gabetuak, indibidualistak eta gazteak. Dimentsio horri esker, gure hizkuntzak dituen aukeretan sinets dezakegu. Baina, egoera berriari erantzuteko gai izango al gara?»


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude