Argitalpenak


2005eko irailaren 04an
Metro bateko letrak
Julen Gabiria
Elkar
194 orrialde 9,95 euro

Alfabetoan oinarritutako ipuinak

Julen Gabiriak haurrentzat idatzitako aurreneko liburua da Metro bateko letrak. Kontalaria, gure artean bizi den bederatzi urteko neskatila errumaniarra dugu. Sekulako herrimina dauka, eta handitzen denean Errumaniara bueltatu eta Olinpiar Jokoetan hiruzpalau domina irabaztea nahi luke. Halako batean, metroan bakarrik joatea erabakiko du, eta hara nondik metro hori gelditu egingo den, ez atzera ez aurrera, eta gainera ilunpean utziko dituen bertako bidaiariak. Neskatoa pozik dago nobedadearekin, baina bagoiko besteak urduritzen hasiak dira. Orduan, gizon beltz eta guztiz luze batek, beharbada hilabetea pasa beharko dutela han eta, proposamen bitxi bat egingo die bidaiariei: alfabetoko letretan oinarritutako istorioak kontatzera jolastea.

IVAPeko estilo-liburua
Batzuen artean
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
448 orrialde
18,72 euro


Administrazioan ere idazki argiak kaleratzeko tresna

Eusko Jaurlaritzako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak euskaraz eta gaztelaniaz plazaratu duen IVAPeko estilo-liburuaren bitartez sail horrek duen erronka bati erantzun nahi lioke: idazki zuzenak, argiak, jatorrak eta erakargarriak kaleratu ahal izateari herritarrekin jarduteko garaian, «Nik Administrazioan ere euskaraz»·lema egia bilaka dadin. Estilo-liburuok IVAPerako espreski diseinatuak izan badira ere, euskaraz lan egin nahi duten guztiei zuzentzen zaie eskaintza, IVAPeko arduradunak ziur baitaude Euskal Herri osoko makina bat administraziori ere lagungarri izango zaizkiola hizkera modernoa eta eraginkorra erabiltzeko Administrazioa herritarrari hurbiltzeko orduan.

Euskal Herriko Sukaldaritza
Jose Angel Iturbe, Francisco Letamendia
Ibaizabal
188 orrialde 14,20 euro
10 euro

Sukaldaritzaren historia eta kultura

Rosetta Testu Zerbitzuak euskaratutako lan honen egileak Jose Angel Iturbe eta Francisco Letamendia ditugu. Sukaldaritza ekintza sozial erabatekoa delakoan daudenez, hori agerian uzteko Euskal Herriko Sukaldaritza lanean honako gaiak jorratu dituzte: sukaldaritzaren historiaurrea, erromanizazioa, musulmanak eta Nafarroa, Santiago bidea, euskaldunak eta itsasoa, Amerika eta euskal elikadurari egindako ekarpenak, otordu komunitarioak gure herrian, Frantziako iraultzak gastronomian izan zuen eragina, gai horretan garapen industrialak eta turismoak izandako eragina, emakumezko sukalkinak euskal sukaldaritzan, urtaroak eta jakiak, txakolindegi-askaldegiak, sagardotegiak, gastronomia kofradiak, euskal sukaldaritza berria, eta ardoak Euskal Herrian.

Jakin
Batzuen artean
Jakin
130 orrialde
9,10 euro

Euskal emakume idazleen lekua

Jakin aldizkariaren 148. zenbakian azaltzen diren lanen artean Amaia Alvarez Uriak idatzitako Euskal emakume idazleen lekua literaturaren historian. Dorrearen arrakalak agerian uzten dago. Egilearen iritziz, izan ere, orain arteko historia ofizial androzentrikoak ez ditu euskal emakume idazleak aintzat hartu, baina izan beti izan dira, eta horren adibide modura XVI. mendetik gaur egunera arteko emakume idazle sorta bat aurkeztu du. Bestalde, Alan R. Kingek El Salvadorko nawat hizkuntzaren berreskuratze prozesuaz hitz egin digu Maiatzeko ura! Hizkuntza berreskurapenaren artasoroa lantzen lanean, eta Pruden Gartziak Jean Paul Sastreren pentsamenduan kokatzen du Txillardegiren konpromiso intelektuala Kunderarenarekin parekatuz, Kundera etorri duk hitaz galdezka idazkian.

Bost urte, bizitza osoa
Batzuen artean
Erein
350 orrialde 20 euro

Ohitura osasuntsuak nerabezaroan

Besteak beste Medikuntza eta Kirurgiako doktore diren Lourdes Sarriá Urigüen eta José Manuel González Aramendi eta Futboleko Entrenatzaileen Eskola Nazionaleko irakaslea den Santiago Coca Fernándezen artean osatu dute Bost urte, bizitza osoa. Iharduera fisikoa eta ohitura osasuntsuak nerabezaroan. Bertan, haurtzaroaren eta adin helduaren arteko bizitza zati horretan sartzeak zer suposatzen duen, ohitura toxikoak eta portaera negatiboak izatearen ondorioak, jarduera eta ariketa fisikoak zein kirola estrategia gisa erabiltzeak haur eta gazteengan ekar ditzaketen onurak eta eragin ditzaketen kalteak, eta ariketa fisikoaren eta kirolaren gaur egungo egoera aztertu dituzte.

Oteiza, un genio proteico
Edorta Kortadi
Erein
120 orrialde 13 euro


Jorge Oteiza eskultoreari buruzko irakurketa

Txillidaren bizitza eta lanaren gaineko lana argitaratu eta gero, Jorge Oteiza eskultoreari buruzko Oteiza, un genio proteico, un artista poliédrico deritzan hau plazaratu du Edorta Kortadik, Oteiza Fundazioaren argazkiak eta Gorka Salmeron Murgiondo, Antton Elizegi eta Jose Manuel Bielsa argazkilarien irudiak agertzen dituen liburua. Lan honetan, artista oriotarraren bizitzaren eta emaitzen inguruan egin duen irakurketa eskaintzen du arte kritikaria eta Deustuko Unibertsitateko irakasle den Edorta Kortadik. XX. mendearen bigarren erdialdeko funtsezko eskultore izandako Jorge Oteiza, abstrakzio geometrikora atxikia zen. Haren lana Euskal Herrian sortu zen, iragan mendeko 30eko hamarkadan, Aitzolen pentsamendua jaun eta jabe zen garaian. Oteizak, ordea, pentsamendu horri aurre egin zion, Lekuona, Balenciaga eta ezeri uko egingo ez zion euskal arte modernoan sinesten zuten beste abanguardiako gazte batzuek bezala. Euskal arteak -Oteizaren ustez- arte unibertsalera irekia egon behar zuen, baina bere sustraiak herrian eta inguruan zituela sekula ahaztu gabe. Eta herritarren zerbitzuan egon behar zuen beti, deuseri uko egin gabe, are gutxiago herriaren pentsamenduari.

Ostiela!
Batzuen artean
Paperzaleak Kultur Elkartea
46 or./3 euro

Gordina heldu da Ostiela!ren udako zenbakia

Urgull mendian ostatu eta komun zerbitzuak bisitariari eskaintzen ahalegintzen den Xabi Belokik egindako aitorpenen bidez osatu dute Ostiela!koek Donostia: hiri zendua lan mamitsua. Horrez gain, Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo liburuaren egile Iñaki Segurolari egindako elkarrizketa, hainbaten olerkiak, Juan Luis Zabalak Neil Youngen Thrasher kantuari egindako itzulpena, E. M. Cioranen obsesioen oroimena, Jon Mantzisidorrek marraztu eta itzulitako Gordin familiaren historia eta beste gauza asko.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude